Jaiotza tasa, heriotza tasa eta berezko hazkundea Espainian

GeografíaActualizado el 6,24 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako erregimen demografikoaren bilakaera azaltzen du: trantsizio garaiko berezko hazkundea, 1975etik aurreko eta gaurko erregimen demokratikoa. Jaiotza-tasaren beherakada, heriotza-tasaren aldaketak eta bizi-itxaropenaren hazkundea aztertzen dira, arrazoiekin batera. Ikaslea erregimen demografikoen arteko aldeak eta eragileak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Trantsizio garaian (1920-1965) berezko hazkundea handia izan zen, heriotza-tasa jaitsi eta jaiotza-tasa maximoak izan zituelako.
  • 1975 eta 1998 bitartean jaiotza-tasak behera egin zuen; 1981ean ugalkortasun-indize sintetikoa 2,1 izan zen eta 1998an 1,24 izan zen.
  • Jaiotza-tasaren beherakadaren arrazoien artean ezkontza atzeratzea, lan-ezegonkortasuna, etxebizitzaren prezioa eta antisorgailuen hedapena daude.
  • Heriotza-tasa orokorra biztanleria zahartzearen ondorioz igo da, baina benetako heriotza-tasa jaisten ari da.
  • Gaixotasun kardiobaskularrak, minbiziak eta errepideko istripuek heriotza-tasa orokorra gora eragin dute.
  • Bizi-itxaropena handitu egin da medikuntzaren aurrerapenei esker, eta emakumeek gizonezkoek baino bizi-itxaropen handiagoa dute.
  • 1998tik aurrera berezko hazkundea apur bat berreskuratu da immigrazioaren eraginez.

Ponte a prueba

C)Horren ondorioz, trantsizioko berezko hazkundea handia Izan zen, batez ere 1920-1965 bitartean. Aldi horretan, heriotza-
Tasak behera egin Zuen indarrez, eta jaiotza-
Tasak Gerra Zibilaren bidez banandutako bi maximo Izan zituen. 1965etik aurrera, hazkundea murriztu egin zen, heriotza-tasaren Zifrak txikiak zirelako eta jaiotza-tasaren beherakada berriz ezarri zelako.

3)Gaur egungo erregimen demokratikoa: 1975tik Aurrera

A)1975 eta 1998 bitartean, jaiotza-tasak behera egin Zuen indarrez. 1981ean, ugalkortasun-indize sintetikoa emakume bakoitzeko 2,1 Seme alaba izan ziren, eta behera egiten jarraitu zuen, 1998an gutxiengo balioa Lortu zuen arte. (1,24 seme-alaba).

Arrozoiak

-
Egoera ekonomikoaren eraginez, ezkontzeko Adina atzeratu egin da, eta, beraz, emakumearen aldi ugalkorra laburtu egin da. Lehenengo, 1975eko krisiaren ondorioz, eta 1980tik aurrera, Lan-ezegonkortasunaren eta etxebizitza erosi eta alokatzeko prezio garestien Ondorioz. Azken horren eraginez, gazteak ezin dira emantzipatu eta Trebakuntza-aldia eta gurasoen etxeko egonaldia luzatzen dituzte.

-
Espainiako gizarteak pentsamolde- eta balio- Aldaketak izan ditu demokraziarako trantsiziotik, (1975), eta horiek Jaiotza-
tasa jaisten lagundu dute. Erlijioaren eragina gutxitu egin dira; Antisorgailuak onartu eta hedatu egin dira, eta kasu batzuetan, abortua Legeztatu da. Emakumeak etxetik kanpo lan egiten hasi dira, eta amatasun Lan-egoera sendotu arte atzeratzen dute. Hori dela eta, jaiotza gehienak 30-34 Urteko taldean gertatzen dira; eta emakume askok familia eta lana bateratzeko arazoak Dituzte, haurtzaindegi gutxi daudelako prezio merkeetan, eta etxeko eginkizunak Banatzen eta seme-alabak zaintzean jarrera sexistei eusten zielako. Seme-alabak Ez dira gurasoen zahartzarorako aseguruak, gizarte babesa asko hedatu delako. Seme-alaben prestakuntza eta ongizatea balioesten dira. Horrez gain, seme-alabek Gastu asko eragiten dituzte, eta arreta handia eskatzen dute, eta horren Aurrean, gurasoek kontsumorako diru-sarrera gehiago eta denbora libre gehiago Izan nahi dituzte.

Bestalde, Bikote-harremanek pisua irabazi dituzte ugaltze-eginkizunean eta seme-alabak Zaintzearen gainetik, eta ezkontzaz kanpoko familia-ereduak sortu dira, seme Alaba gutxiago izaten dituztenak.


-1998tik aurrera, jaiotza-tasa apur bat berreskuratu da, immigrazioaren Eraginez, Espainiako biztanleriak jaiotza murrizteko joerari eusten diolako. Immigrazioak jaiotza-tasa handiagotzen laguntzen du, batez ere, adin Ugalkorrean dauden emakumeen kopuruak gora egin duelako, Espainiako Ugalkortasunera hurbiltzen da eta. Modu horretan, emakume atzerritar bakoitzeko Seme-alaba kopurua 1996an, 2,3 izatetik 2006an 1,80 izatera igaro da. Hori dela Eta, jaiotza-tasaren berreskuratze hori iragankorra izango dela aurreikusten Da.


B)Heriotza-tasa orokorraren zifrak txikiak dira, tasa 1982tik gora Egiten ari den arren, biztanleria zahartzearen ondorioz. Beraz, itxurazko Gorakada da, adinekoen kopuruak gora egin duelako, benetako heriotza-tasak Behera egiten jarraitzen duelako.

Heriotza-tasa Orokorraren arrazoiak aldatu egin dira. Gaixotasun infekziosoen garrantzia Gutxitu egin da, eta hiru faktorek gora egin dute: gaixotasun Kardiobaskularrak, minbizia eta errepideko istripuak. Horrez gain, Zahartzearekin lotutako gaixotasunek eta gizarte-gaixotasun izenekoek, Bizi-estilo eta gizarte-ohitura batzuekin lotuta daudenek, ere gora egin dute, Hau da, alkoholismoak, tabakismoak eta drogazaletasunak.


-Haurren heriotza-tasa oso txikia da gaur egun, Eta, batez ere, jaioberritan gertatzen da. Oraindik behera egin dezake, Medikuntza-aurrerapenei esker.


-Bizi itxaropenak gora egin du Medikuntzaren aurrerapenei esker.

Sexuen arabera, Bizi-itxaropena handiagoa da emakumeen kasuan. Emakumeek sendotasun biologiko Handiagoa dute arrazoi hormonal eta immunologikoengatik. Gizonezkoek tradizioz Arrisku handiagoko bizi-estiloa izan dute: gerretan zuzenean parte hartu dute; Lan gogorrenak egin dituzte, higadura fisiko handiagoz eta istripuak izateko Arrisku handiagoz; ohitura kaltegarri gehiago izan dituzte, hala nola alkohola Eta tabakoa; elikadura- eta bizimodu-ohitura desordenatuagoak izan dituzte; Osasuna gutxiago zaindu dute, eta errepidean istripu gehiago izan dituzte; hala Nola, alde horiek gutxitzeko joera dago.


-Adinaren arabera, bizi-itxaropenak 1975etik Adineko pertsonen taldean egin du gora gehien. (70-80 urte), eta gutxien, Gazteen taldean (18-35 urte). Azken horiei dagokionez, zifrak geldituta daude Eta 1980ko hamarkadan, gizonezkoen kasuan behera egin zuten, errepideko istripuak Gehitu zirelako, hiesa agortu ta hedatu zelako eta drogazaletasuna zabaldu Zelako: 1990eko hamarkadaren erdialdetik egoerak hobera egin du, istripuak eta Hiesak behera egin dutelako.

-Gizarte-statusaren Arabera, bizi-itxaropena handiagoa da lanbide kualifikatuenetan, laneko Hilkortasuna txikiagoa delako, eta gizarte-klase dirudunen artean, Osasun-zerbitzu gehiago eta hobeak jaso ditzakete eta.

C)Gaur egungo erregimen demografikoan, berezko Hazkundeak behera egin zuen, 1998ra arte, jaiotza- eta heriotza-tasak txikiak Zirelako. Ordutik aurrera, apur bat hazi da, jaiotza-tasa apur bat berreskuratu Delako.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik jaitsi zen jaiotza-tasa 1975etik 1998ra?

Egoera ekonomikoaren eraginez ezkontza atzeratu zen eta emakumearen aldi ugalkorra laburtu zen. Gainera, lan-ezegonkortasunak, etxebizitzaren prezio garestiek, pentsamolde eta balio aldaketek eta antisorgailuen hedapenak lagundu zuten.

Zergatik da itxurazko gorakada heriotza-tasa orokorrean 1982tik?

Biztanleria zahartzearen ondorioz adinekoen kopurua handitu da. Benetako heriotza-tasak, ordea, behera egiten jarraitzen du.

Zergatik da bizi-itxaropena handiagoa emakumeen kasuan?

Emakumeek sendotasun biologiko handiagoa dute arrazoi hormonal eta immunologikoengatik. Gizonezkoek, tradizioz, arrisku handiagoko bizi-estiloa izan dute.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein izan zen trantsizio garaiko berezko hazkunde handiaren aldia?
2. Zein izan zen 1998an ugalkortasun-indize sintetikoaren balioa?
3. Zein faktore ez da aipatzen jaiotza-tasa jaisteko arrazoien artean?
4. Zergatik da heriotza-tasa orokorra gora doala dirudien 1982tik?
5. Zer gertatu zen bizi-itxaropenarekin 1980ko hamarkadan gizonezkoen kasuan?
6. Zein faktorek lagundu zuen 1998tik aurrera jaiotza-tasa apur bat berreskuratzen?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.