Euskal herriko mendikateak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,52 KB

EUSKAL Mendiak

KOKAPENA


: Pirinioen eta kantabriar mendilerroaren Artean kokatuak, Bizkaiko Golkoa iparraldetik eta Bizkaia, Gipuzkoa, eta Nafarroako ipar-mendebaldetik hedatzen dira. Pirinioei oso lotuta dauden arren, Gailurrak altuera txikikoak dira.

Sarrera


Euskal erliebea, arestian aipatu ditugun mendigune paleozoikoek osatzen dute. Inguru sakon horretan metaketa prozesuak jarraitu zuen eta jakinak itsasoan Pilatuz joan zen; aldi berean, itsas materialak metatzen zihoazen. Aro Tertziarioan, orogenesia alpetarrak tolestura handiak sortu zituen eta Ondorioz, Bigarren aroan metatutako materialak azaleratu eta tolestu egin Ziren. Bi sektore berei daitezke: Euskal Mendiak, banalerroen iparraldean eta Hegoaldeko mendikateak eta arroak, banalerroaren hegoaldean.

1)Euskal mendiak, ur isurialdeen ipar aldean:


Kostaren Paraleloan, mendebaldean hedatzen dira. Topografiaren aldetik hozkaduraz Osaturiko multzoa eratzen du. Material mesozoiko eta tertziarioez osaturik Daude funtsean, orogenia alpetarrak tolestuak. Kostaldetik barnera, erliebeak Geroz eta altuera handiagoa hartzen doa kantauri-mediterranear mugalerrora bitarte. Glaziarismoak ez du izan garapen handirik inguru honetan, tontorrak ez direlako Oso garaiak, baina modelatu karstikoak garapen handia du; Gorbeia eta Aralar Dira bi adibide nabarmen.

Lau Unitate:


A)KOSTALDEKO MENDIKATEAK:

Getariatik Gipuzkoako muturreraino hedatzen da. Orogenia Alpetarrean altxatuak izan Aurretik, metatu ziren hirugarren aroko materialak dira. Unitate nabarmenena Itsasbazterreko flysch monoklinala hor sartzen da, Jaizkibel-Ulia eta Igeldo-Mendizarritz lerrokadura eta Zumaia-Itziar itsasertza Litologia nagusia Tertziaroko flysch-a da eta aldapan ageri da. 

B)ITSASBAZTER AURREKO MENDIKATEA:

Bortzirietako Mendikatearen eta Matxitxako lurmuturraren artean hedatzen da. Lerrokadura Horretan, Ernio, Izarraitz, Arno, Illuntzar eta Sollube mendiak nabarmentzen Dira. Litologiari dagokionez, ugariak dira kareharriak eta bertan ematen den Modelatu karstikoa; dolinak eta lapiazak Arno, Lekeitio eta Gernika aldeetan, Eta sakonune itxiak, hala nola, Bidania, eta Olatzekoak, edo Lastur eta Omako Haran itxiak. Kostaldean, labar malkartsuak ageri dira. Sektore honetako Elementuak aipagarriena Mundakako ibaiak, irekidura diapiriko batetik abiatuta, Eratutako Gernikako itsasadarra da. 

C)BOST HIRIETAKO MENDIGUNEA:

Punta Galeatik Bortzirietako eta Aldudeak-kintoak mazizo paleozoikoraino doa. Gipuzkoa eta Nafarroa artean paleozoiko materialez osatutako mendi-estruktura tipikoa Altxatzen da, Bost Hirietako mendigunea deritzona. Litologia nagusia, Hirugarren aroko hareharria eta Bigarren aroaren amaierako flyscha da. Erliebeak forma biribilduak Agertzen ditu ibai tartean. Ibaiek basalto-materialak zeharkatzen dituzten Guneetan haran estuak sorrarazi dituzte. Itsasertzean Punta Galeako eta Sopelako amildegiak dira aipagarriak. 

D)ERDIKO IBILBIDEETAKO MENDI ETA HARANAK:

Bortzirietako Mazizotik mendebalderantz Somorrostroko mendietaraino hedatzen da. Aralar Mendizerra, Aratz-Aizkorri-Aloña mendizerra Anboto, Gorbeia mendizerra, Ganekogorta, orduante. Ikuspuntu topografikotik, gora eta behera handiko Multzoa da. Litologiari dagokionez, Bigarren aroko kareharriak dira nagusi eta Hauen gainean modelatu karstiko ikusgarria garatu da. Egitura nagusiak Antiklinorioaren hegoaldeko erliebe monoklinalak dira, eta aldapa izeneko Morfologia da nagusi bertan; Gorbeia. 

KANTABRIAR-MEDITERRANEAR UREN MUGALERROAREN MENDIKATEAK:

Atlantiko eta Mediterraneo areko uren mugaleorra Markatzen duen mendikatea. 100 km inguruan ekialdetik mendebaldera hedatzen Diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute fisiko eta giza ikuspegitik Bi eremu desberdinduak markatuz. Mendilerroa ekialdean Aralarko mendiguneaz Hasten da Gipuzkoa eta Nafarroa artean; Aratz mendizerra eta Aizkorri eta Ukila Eta Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean. Durangoko gailurrak, Gorbegia Mendigunea, Bizkaia eta Araba artean, eta Salbaiak mendizerra. Kareharrizko Litologiak morfologia karstikoa sortzen du. 

2)Hegoaldeko mendizerrak eta arroak, Uren Mugakerroaren hegoaldean:


Mediterranear isurialdean kokatuta daude, Ebro inguruan. Inguru hau egitura Sinklinal handi bat da, Arabako lurraldearen zati bat eta Nafarroako erdialdea Eta mendebaldearen beste bat hartzen duena. Litologia ugariena Bigarren aroko Azkenaldikoa eta tertziariokoa da. Deigarria da paisajean egitura-erliebeek Duten garrantzia, sinklinal esekiek eta erliebe monoklinalek, esaterako, Andia, Urbasa eta Entzia. Sare hidrografikoak Ebron du oinarri-maila eta iparraldean Baino ugariagoak diren ibai-terrazak eta haran irekiagoak garatu dira.

A)Lautada:

Zadorra ibaiak drainatzen Duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala. Iparraldean, Kantabriar-Mediterraniar uren mugalerroaren mendikateak; hegoaldean, Araba Erdiguneko mendizerrak; mendebaldean, Mendebaldeko mendizerrak. Beraien altuera 500-600m inguruan dago.

B)Araba Erdiguneko mendizerrak:

Aurrepirinioko Erdiko Sakonunearen mendebaldeko Luzapena da, Arakil ibaiaren korridorearen bidez bat egiten du Iruñea eta Irunberrirekin. Geomorfologiaren aldetik sinklinorio handi bat da. Litologia Nagusia, desegingarri samarra da, margak, zadorra ibaiak eta bere adarrek Ihardun dutena; kareharri gogorragoez osaturiko hegi txiki eta hondar erliebeak Ere eratu dituzte. Gazteizeko inguruan ibai-terraza garrantzitsuenak depositatu Dituzte. Sektore laua da, topografiaren aldetik.

C)Mendebaldeko haran eta mendizerrak:

Bigarren aroko kareharri eta Margak dira, eta egitura monoklinalean ageri dira malda erliebea eratuaz, Iparraldeko isurialdea malkartsua eta hegoaldekoa askoz leunagoa duena.
Modelatu karstikoa garatzen da: lenar gainazal zabalak, dolinak, sakonune Itxiak eta leizeak. Arkamo, Arrato, Badaia, eta Artzena mendizarrek osatzen Dute.
D)Trebiñoko Arroa: Hegoaldetik Toloño mendilerroak eta iparraldetik Gazteizko mendiek mugatzen dute. Trebiño-Miranda sinklinala da. Sinklinal horretan Tertziarioko materialak Nagusi dira, marga, kareharri, eta konglomeratuak. Zonalde honetan oso Garrantzitsuak dira diapiroak. Ibaiuda ibaiak dreinatzen du arroa.

E)Hegoaldeko haran eta mendizerrak:

Arabar Mendia deituriko eskualdearekin bat dator, gailurrez osaturiko morfologia zaila Duen eremua. Joar eta kodes mendizerraren magalean kanpezuko santa kurutzeko Sakonunea dago, Arabar mendiko gunetik zabalenetarikoa.

F)Toloño-Kantabria-Joar mendizerra:

Araba erdiguneko eskualdeak Banatzen ditu, alde batetik transtsizioko ozeaniar-klima eremukoak eta Bestetik, Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa. Ekialdetik Mendebaldera doan kareharrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen Lerrokadura da. Palomares gailurra tontorrik altuena da. X)Ebroren sakonunea: Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako Eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebro sakonune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta kuaternario garaiko materialez osatua eta hegoalderantz, Ebro Ibai aldera, poliki malda beherako erliebea du. 

Entradas relacionadas: