Zelula-organuluak: mitokondrioa, bakuoloak, nukleoa eta garraio-bideak
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,73 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak zelula-organuluen egiturak eta funtzioak azaltzen ditu: mitokondrioa, landare- eta animali-zelulen arteko aldeak, erretikulu endoplasmatikoa, Golgi aparatua eta besikulak, nukleoa eta nukleoloa, eta mintzeko garraioa (sodio/potasio ponpa). Galdera bakoitzari erantzuna ematen zaio, eta diagramen zenbakiak identifikatzen dira.
Puntos clave
- Mitokondrioak metabolismo energetikoa egiten du eta arnasketa zelular aerobioan ATP asko lortzen du barruko mintzean.
- Landare-zelulak zentriolorik ez, bakuolo handia, kloroplastoak eta zelulozazko horma dituzte; animali-zelulak aldiz zentrioloak, bakuolo txikiak eta horma gabea.
- Bakuoloek ur kantitate handia metatzen dute turgentzia emateko eta pigmentuak eta substantzia toxikoak gordetzen dituzte.
- Erretikulu endoplasmatikoak proteinen sintesian, glukosilazioan, lipidoen sintesian eta detoxifikazioan parte hartzen du.
- Nukleoak kromatina dauka, eta nukleoloan erribosomen azpiunitateak sintetizatzen dira.
- Sodio/potasio ponpak ATP gastatuz hiru sodio ioi kanporatzen eta bi potasio ioi barneratzen ditu.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
1. A) identifika ezazu zer organulu den..
Mitokondrioa. Animali eta landare-zelulatan, mintz-
organulu energetikoak zelula eukariotikoan metabolismo energetikoan diharduten organuluak direlako.
1 b) zer funtzio zelular du organulu horrek?..
Mitokondrien funtzio nagusia energia lortzea da. Arnasketa zelular aerobia egitea, hortik energia zatirik handiena lortu, arnas hori barruko mintz mitokondrialean elektroiak garraiatzen dituzten proteinetan gertatzen da.
1 c) identifikatu ezazu (B) eskeman (1)-(4) dauden egiturak...
(
1) Barruko mintz mitokondriala: bertan, elektroiak garraiatzeko proteinak daude, baita ATPa sortzeko eta metabolitoak mintzetik garraiatzeko ordura duten proteinak dute.
(2)
kanpoko " ": eginkizun entzimatiko duten proteinak ditu, eta ur-bide zabalak eratzen dituen kantitate handia ere bai. (
3) Mintzen arteko eremua: zitosolaren antzeko osaketa dauka, kanpoko mintzaren iragauzkoratsunaren eraginez, baina entzima ugari ditu.
(4)
Matrize mitokondriala: bertan, ADN mitokondrialeko molekulak, mitorribosomak, ura eta entzimak du.
2. A) Marraztu landare-zelula baten eskema... Landare-zelula:
zentriolorik gabe. Bakuolo handiak, askotan bakuolo handi bat agertuz. Plastoak dituzte, batez ere, kloroplastoak. Zelulozazko horma zelularra.
Animali-zelula:
zentrioloak. Bakuolarik gabe, edo bakuolo gutxi eta txikiak. Plastorik gabe. Horma zelularrik gabe.
2 b) deskribatu zer funtzio betetzen duten bakuoloak... Bakuoloak:
ur kantitate handia metatzea, turgentzia zelularra emateko. Substantzia desberdinen metaketa: pigmentuak, babesteko susbstantzia toxikoak,..
Erretikulu endoplasmatikoa:
parte hartzen du iraitz-proteinen edo mintzarekin loturiko proteinen sintesian eta banaketan. Parte hartzen du proteinen glukosilazioan.////Lipidoak sintetizatu. Detoxifikazioa egin, hau da, zelulaz kanpotik datozen substantzia toxikoen prozesamendua. Kaltzio kontzentrazioaren erregulatzailea.
3. Identifika ezazu ageri diren egiturak zelularraka (1,2,3,4)..
(1)
Trantzisiozko besikula: SEaren gemazioz askatzen dira, eta Cis aldeko lehenengo sistemarekin lotzen dira, horrela, molekulak bi organuluen artean garraiatzen dira.
(2)
Diktiosoma: zisterna baten gemazioz eratu eta hurrengoarekin lotzen dira, horrela, molekula zisterna batetik bestera garraiatzen dira, betiere Cis-trans norabidean.
(3)
iraitz-besikula: besikula handiak ditu, gemazioz askatuta, et horien barruan molekulak daude.
(4)
Mintz-zelularra: iraitz-besikulen mintzak mintz plasmatikoarekin lotzen direnean, azken hori hazi egiten da, endozitosiz galdutako mintz zatiak suspertzen direlako (eraketa-exozitoa).
4. Ondoko irudian ageri den organulu zelularraren eskeman,... 4 a) zer organulu da?
nukleo zelularra 4 b) zein fira nukleoplasmaren eta kromatinaren zenbakiak?
nukleoplasma 1, kromatina 2 4 c) zer da kromosoma eta nola erlazionatzen da kromatinarekin?
Kromosoma zelulan dagoen ADN eta proteinaz osatutako egitura bat da. Kromatina nukleo interfasikoaren material genetikoari esaten zaio, nukleoplasman barreiaturiko zuntzexka gisa ageri da. Kromatina zuntzexka bakoitza ADNko molekula batek eta proteina askok osatzen dute.
4 d) zein da nukleoloa eta zer funtzio dauka?
3. Zenbakia. FUNTZIOAK: mintzik gabekoa eta erribosomen azpiunitateen osagaiak bertan sintetizatzen dira, hemen ARNr desberdinak zitoplasman sintetizatutako proteina erribosomekin lotzen dira. Behin erribosomen azpiunitateak sintetizatuak zitoplasmara ateratzen dira erribosoma funtzionalak eratzeko.
4 e) zer zelula motatak dago organulu hau?
landare eta animali-zelula eukariotikoetan.
5. Mintzeko bidezko garraioari buruz. 5 a) zer sa sodio/potasio ponpak?.
zelula mintzean txertaturik dagoen transmintzeko proteina bat da, animali zelula eukariotiko guztietan aurkitzen dena. Hiru sodio ioi kanporatzen ditu eta bi potasio ioi barneratu ATP molekulak gastatuz.
5 b) zer da difusio erraztua?..
Preguntas frecuentes
Zein da mitokondrioen funtzio nagusia?
Mitokondrioen funtzio nagusia energia lortzea da, arnasketa zelular aerobioa eginez. Energia zati handiena barruko mintz mitokondrialean gertatzen den elektroien garraioan lortzen da.
Zer ezberdintasun dago landare-zelulen eta animali-zelulen artean?
Landare-zelulek zelulozazko horma, kloroplastoak eta bakuolo handi bat dituzte. Animali-zelulek, aldiz, zentrioloak dituzte eta ez dute horma ez plastorik.
Zer da nukleoloa eta zer funtzio du?
Nukleoloa nukleoaren barruan dagoen mintzik gabeko egitura da. Bertan erribosomen azpiunitateen osagaiak sintetizatzen dira.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.