Harreman biotikoak: faktore abiotikoak, habitata, populazioa eta elikadura-harremanak
Clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,82 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek ekosistemako faktore abiotikoak eta biotikoak aztertzen ditu, espezie barneko eta espeziarteko harremanak azalduz. Era berean, populazioen hazkundea, maila trofikoak, kate eta sare trofikoak eta piramide trofikoak azaltzen ditu. Ikasleak ingurumen-harremanen oinarriak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Faktore abiotikoak tenperatura, argia, airearen hezetasuna, presioa eta gazitasuna dira.
- Organismo eurioikoak faktore baten marjina zabalean bizi dira; estenoikoak tarte estu batean.
- Espezie barneko harremanak lehiaketa (kaltegarriak) edo lankidetza (onuragarriak) izan daitezke.
- Espeziarteko harremanak: lehiaketa, harrapakaritza, mutualismoa, inkilinismoa eta parasitismoa.
- Baliabide mugatuetan populazioak S formako kurba bat jarraitzen du eta muga maximo batera iristen da.
- Ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak maila trofikoak dira; kate trofikoak sare trofiko bihurtzen dira.
- Piramide trofikoak kopuruaren, energiaren eta biomasaren arabera bereizten dira.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Faktore abiotiko deritze ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoei. Faktore horiek baldintzatzen dituzte biozenosia osatzen duten organismoen ezaugarriak. Inguruneko faktore abiotiko nagusiak hauek dira: tenperatura, argia, airearen hezetasuna, presioa eta gazitasuna. Organismoek era askotako moldaerak egin dituzte inguruneko faktore abiotiko bakoitzera egokitzeko.
• Organismo eurioikoak inguruneko faktoreen marjina zabalen artean bizi daitezke. Organismo estenoikoak, berriz, inguruneko faktoreen tarte estu batean soilik bizi daitezke.
• Organismo baten habitata organismo horrek bizileku duen tokia da; hau da, bizitza egiteko erabiltzen duen eremu fisikoa. Oso handia izan daiteke –adibidez, ozeano bat–, edo oso txikia –esaterako, urmael bat edo hausnarkari baten urdaila–. Habitat bakoitzak faktore abiotiko eta biotiko bereizgarri batzuk ditu. Espezie baten txoko ekologikoa, berriz, ez da espeziearen ingurune fisikoa soilik; espezieak espazio hori nola okupatzen duen, zer bizimodu egiten duen eta ekosisteman zer funtzio duen ere hartzen du barnean.
• Espezie barneko harremanak espezie bereko banakoen artean sortzen diren harremanak dira. Batzuk kaltegarriak dira, lehiaketa sortzen baitute; beste batzuk, berriz, onuragarriak, lankidetza sortzen baitute. Lankidetza sortzen duten harremanak hauek dira: familia-harremanak, kolonia-harremanak, harreman sozialak eta harreman taldekoiak. Espeziearteko harremanak zenbait espezietako organismoen artean sortzen diren harremanak dira: lehiaketa, harrapakaritza, mutualismoa, inkilinismoa eta parasitismoa.
• Populazioa eremu jakin batean elkarrekin bizi diren eta ugaltzen diren espezie bereko organismoen multzoa da; arrain sardak eta erlauntz bateko erleak populazioak dira. Populazio bateko banakoen kopuruak gorabeherak izaten ditu denboran zehar, zenbait faktoreren arabera; baina populazioak ez dira mugarik gabe hazten. Baliabide mugatuak dituen ingurune batean, populazioa egonkortu egiten da, eta muga edo balio maximo bateraino hazten da; hortik aurrera, hazkundea ia zero izaten da. Egoera hori irudikatzen badugu, S formako kurba bat lortzen dugu.
• Elikagaia nola lortzen duten, ekosistema bateko organismoak maila trofikotan edo elikadura-
Mailatan sailkatzen dira: ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. Maila bakoitzean, elikadura mota bereko espezieak daude.
• Ekosistema bateko izaki bizidunen arteko elikadura-harremanak kate eta sare trofikoen bidez adierazten dira. Kate trofikoak ekosistema bateko izaki bizidunen elikadura adierazten duten segida sinple eta linealak dira. Kate horietan, izaki bizidunak gezien bidez lotzen dira, nork nor jaten duen adierazteko. Nolanahi ere, ekosistema bateko elikadura-harremanak hori baino konplexuagoak dira, eta kateen artean loturak egiten dira, eta sare bat sortzen da horrela: sare trofikoa.
• Piramide trofikoak ekosistema bateko elikadura-harremanen adierazpen grafikoak dira, eta erakusten dute zer alde dauden maila trofikoen artean, ezaugarri jakin batzuetan. Hiru piramide mota bereizten dira ikertutako ezaugarrien arabera: banako kopuruarena, energiarena eta biomasarena. Kopuruaren piramideetan, gerta daiteke batzuetan alderantzikatuta egotea; halakoak dira zuhaitz baten eta haren populatzaileen edo animalia baten eta haren parasitoen piramideak. Biomasaren piramideetan ere gerta daiteke, itsasoko ekosistemetan adibidez, biomasaren piramide alderantzikatuak egotea denboraldi batez; hau da, ekoizleen biomasa lehen mailako kontsumitzaileena baino txikiagoa izatea.
Preguntas frecuentes
Zer dira faktore abiotikoak?
Ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoak dira. Adibidez, tenperatura, argia, airearen hezetasuna, presioa eta gazitasuna.
Zein da habitataren eta txoko ekologikoaren arteko ezberdintasuna?
Habitata organismo baten bizileku fisikoa da. Txoko ekologikoak, berriz, espeziak espazioa nola okupatzen duen, zer bizimodu egiten duen eta ekosisteman zer funtzio duen ere hartzen du barnean.
Zer da kate trofiko bat eta zer sare trofiko bat?
Kate trofikoa izaki bizidunen elikadura adierazten duen segida lineal sinplea da. Sare trofikoa, berriz, kate ugari lotuz osatzen da, eta ekosistemaren elikadura-harremanak konplexuagoak adierazten ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.