Zirkulazio-aparatua: anatomia, fisiologia eta patologiak

Clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 7,23 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek zirkulazio-aparatuaren oinarriak azaltzen ditu: bihotzaren eta odol-hodien anatomia, arterien, zainen eta kapilarren funtzioak, zirkulazio txikia eta nagusia, ziklo kardiakoa eta odolaren osagaiak eta odol-taldeak. Halaber, aparatuarekin lotutako patologiak eta haien prebentzioa jorratzen ditu.

Puntos clave

  • Bihotza bi aurikulek eta bi bentrikuluk osatzen dute, eta trenkada batek bi zatitan banatzen du.
  • Arteriek odola bihotzetik ateratzen dute, eta zainek bihotzera eramaten dute; kapilarretan gertatzen da oxigenoaren eta hondakinen truke.
  • Zirkulazio txikia eskuineko bentrikulutik biriketara doa; zirkulazio nagusia ezkerreko bentrikulutik gorputz osora.
  • Ziklo kardiakoak diastolea (erlaxazioa) eta sistolea (uzkurdura) ditu.
  • Odolak plasma (% 55) eta elementu formak (% 45) ditu: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak.
  • Lau odol-talde nagusi daude (A, B, AB, O), Rh positiboa edo negatiboa izan daitezkeelarik.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Zirkulazio-aparatua

Bihotzak, odol-hodien sare batek eta odolak osatzen dute. Odolak, bihotzak bultzaturik, odol-hodietan barrena zirkulatzen du.

1. Zirkulazio-aparatuaren anatomia: bihotza eta odol-hodiak

1.1. Bihotza

Paretek, barrunbeek, arteriek, zainek eta nerbioek osatzen dute.

1.1.1. Bihotzaren barrunbeak eta balbulak

Trenkada batek bi zatitan banatzen du bihotza. Erdi bakoitzak aurikula bat eta bentrikulu bat dauka.

Aurikulak

Eskuineko aurikulan goiko eta beheko kaba zainak bukatzen dira. Odol oxigenatu gabea bihotzera ekartzen dute, biriketara oxigenatzera joan dadin.

Ezkerreko aurikulan birika-zainak bukatzen dira. Biriketatik odol oxigenatua ekartzen dute bihotzera, gorputz osora zabal dadin.

Bentrikuluak

Bihotzera heltzen den odola bultzatu behar dute, gorputz osora eta biriketara.

Eskuineko bentrikulutik birika-enborra irteten da, bentrikulura heltzen den odol oxigenatu gabea biriketara eramateko.

Ezkerreko bentrikulutik aorta irteten da, biriketatik bihotzera datorren odol oxigenatua gorputz osora eramateko.

Bihotzeko balbulak

Aurikulen eta bentrikuluen arteko pasabidea erregulatzen dute, eta beste batzuek arterien sarrerak kontrolatzen dituzte.

  • Balbula aurikulobentrikularrak
    • Balbula bikuspidea edo mitrala: ezkerreko aurikula eta bentrikulua kontaktuan jartzen ditu.
    • Balbula trikuspidea: eskuineko aurikula eta bentrikulua elkarrekin komunikatzen ditu.
  • Balbula sigmoideoak
    • Eskuineko balbula sigmoideoa edo birika-enborraren balbula: eskuineko bentrikulutik birika-enborrera odol oxigenatu gabea irtetea ahalbidetzen du.
    • Ezkerreko balbula sigmoideoa edo aorta-balbula: ezkerreko bentrikulua eta aorta bereizten ditu.

1.2. Odol-hodiak

Funtzio nagusia odola garraiatzea da.

1.2.1. Arteriak

Bihotzetik irten eta organismoko ehun guztietara odola garraiatzen duten hodiak dira. Elastikoak dira eta bentrikuluetatik ateratzen dira.

Paretek hiru geruza dituzte:

  • Kanpoko tunika
  • Erdiko tunika: gihar leunez osatuta dago.
  • Barruko tunika

Txikitzen direnean, arteriola deritze, eta kapilarretan bukatzen dira.

  • Aorta-arteriaren sistema
  • Birika-arteriaren sistema
1.2.2. Zainak

Odola bihotzera eramaten duten hodiak dira. Txikiak direnean kapilarretatik abiatzen dira, eta handitu egiten dira bihotzera hurbildu ahala.

Geruza mehea dute eta tentsio txikiarekin distentsioa erraz gerta daiteke. Bi sare handitan banatzen dira:

  • Sistema periferikoa: organismoko odol guztia jaso eta bihotzera eramaten du.
  • Biriketako sistema: lau birika-zainek osatzen dute eta biriketatik bihotzera doa.
1.2.3. Kapilarrak

Haien funtzioa da horman zehar zeluletara oxigenoa eta elikagaiak helaraztea, eta karbono dioxidoa eta beste hondakin batzuk kanporatzea.

2. Zirkulazio motak

2.1. Zirkulazio txikia edo biriketakoa

Odol oxigenatu gabea eskuineko bentrikulutik irteten da eta, birika-arterien bidez, biriketara doa. Oxigenatu ondoren, birika-zainetatik ezkerreko aurikulara doa, ezkerreko bentrikulura igarotzeko.

2.2. Zirkulazio nagusia edo sistemikoa

Odol oxigenatua ezkerreko bentrikulutik irteten da aortaren bidez. Odol oxigenatu gabea kapilarretatik zainetara heltzen da, eta eskuineko aurikulan bukatzen du bidea, ondoren eskuineko bentrikulura igarotzeko.

3. Ziklo kardiakoa

Bi taupaden arteko gertakari elektriko eta mekanikoen multzoa da.

Erlaxazio-aldiari diastole deritzo. Uzkurdura-aldia sistolea da.

Aurikulen uzkurdura

Odola balbula aurikulobentrikularretatik bentrikuluetara bultzatzen dute.

Bentrikuluen uzkurdura

Bete direnean, balbula aurikulobentrikularrak itxi egiten dira eta sistole bentrikularra hasten da.

Bentrikuluen erlaxazioa

Presioa jaitsi egiten da. Balbula sigmoideoak ixten dira. Balbula aurikulobentrikularrak, aldiz, ireki egiten dira, eta aurikuletan dagoen odola bentrikuluetara pasatzen da.

4. Odola: ezaugarriak eta odol-taldeak

Zelulek bizitzeko behar dituzten elementu guztiak garraiatzen dituen likidoa da.

Ezaugarri fisiko-kimikoak konstante mantendu behar ditu.

4.1. Odolaren osagaiak

  • Plasma (% 55): odolaren osagai likido horixka da. % 90 ura da, eta gainerako % 10a ioiek, proteinek eta beste molekula batzuek osatzen dute.
  • Elementu formak (% 45): odol-zelulez osatuta dago:
    • Globulu gorriak edo eritrozitoak: oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dituzte.
    • Globulu zuriak edo leukozitoak: babes-funtzioa eta immunitatea dute.
    • Plaketak edo tronbozitoak: agregazioak sortzeko eta tronboak (koaguluak) osatzeko gaitasuna dute.

4.2. Odol-taldeak

Lau talde nagusi daude (A, B, AB eta O), eta bakoitza Rh positiboa (+) edo negatiboa (-) izan daiteke: A+, A-, B+, B-, AB+, AB-, O+, O-.

  • AB+ taldekoek edozein taldetako odola jaso dezakete (hartzaile unibertsala).
  • Rh negatiboa (-) dutenek talde negatiboetatik soilik jaso dezakete.
  • Rh positiboa (+) dutenek talde negatiboetatik eta positiboetatik jaso dezakete.
  • O- taldekoek beste talde guztiei eman diezaiekete odola (emaile unibertsala).

5. Zirkulazio-aparatuarekin erlazionatutako patologiak

  • Kardiopatiak: bihotzaren eta zirkulazio-aparatuaren edozein gaixotasun.
  • Bularreko angina: bihotz-muskuluaren zati batera iristen den oxigeno eskasiak sortzen du.
  • Arteriosklerosia: arterien gogortzea da. Elastikotasuna galtzen dute eta odolak ezin du ondo zirkulatu.
  • Hiperkolesterolemia: odoleko kolesterol-maila altua da, eta zirkulazio-arazoak sortzen ditu.
  • Miokardioko infartua: bihotzeko muskuluaren zati baten heriotzak (nekrosiak) eragindako koadro klinikoa da.
  • Garuneko hodietako istripua: odoljario edo tronbo baten eraginez, garunaren gune bat odolik gabe geratzen da.
  • Aneurisma: arteria baten horma ahuldu eta globo baten moduan zabaltzen da.
  • Anemia: odoleko hemoglobina-kantitate baxua izatea da.
  • Leuzemia: hezur-muinaren gaixotasun gaiztoen multzoa da.
  • Perikarditisa, endokarditisa: bihotza estaltzen duten mintzen hanturak dira.
  • Bihotz-gutxiegitasuna: bihotzak ezin du odol nahikoa ponpatu organismoko organo eta ehun guztietara heltzeko.

6. Zirkulazio-aparatuaren patologien prebentzioa

  • Tabakoa: erretzeari uztea funtsezkoa da.
  • Estresa: tentsio emozionala kontrolatzea.
  • Obesitatea: dieta osasungarri bati jarraitzea eta pisua kontrolatzea.
  • Hipertentsio arteriala: tentsio arteriala kontrolpean izatea.
  • Sedentarismoa: ariketa fisikoa erregulartasunez egiteak patologien arriskua gutxitzen du.

Preguntas frecuentes

Zer da zirkulazio txikia?

Zirkulazio txikia edo biriketakoa da. Odol oxigenatu gabea eskuineko bentrikulutik biriketara doa, eta oxigenatu ondoren ezkerreko aurikulara itzultzen da.

Zein da arteria eta zaina arteko aldea?

Arteriek odola bihotzetik ateratzen dute, eta zainek bihotzera eramaten dute. Arteriek horma elastikoagoa eta lodiagoa dute.

Zer da O- odol-taldea?

O- taldekoek beste talde guztiei odola eman diezaiekete, emaile unibertsala delako.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zenbat aurikula eta bentrikulu ditu bihotzak?
2. Non bukatzen dira birika-zainak?
3. Zer da diastolea?
4. Zein odol-osagaik garraiatzen du oxigenoa?
5. Zein odol-talde da hartzaile unibertsala?
6. Zer da arteriosklerosia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.