60ko Hamarkadako Euskal Literatura eta Txillardegi
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,12 KB
Hiztegia eta Esamoldeak
- Egokiera: Aukera.
- Etsi: Amore eman.
- Eginahaletan: Saiakeran.
- Abaila: Abiadura.
- Egonarri: Lasaitasuna, pazientzia.
- Jadetsi: Lortu, eskuratu.
- Labain egin: Irristatu.
- Amarrurik: Tramparik.
- Kemenik: Adorerik.
- Gandutu: Lurrundu.
- Umelean: Hezean.
- Aiduru: Itxaroten, zain.
- Berebiziko: Egundoko.
- Arian-arian: Pixkanaka.
- Aratz: Garbi.
- Jomuga: Xedea, helburua.
- Laido: Irain.
- Parada: Aukera, beta.
- Halamoduzko: Hala-nolakoa.
- Inauzi: Moztu.
- Loka: Erdi solte.
- Birritan: Bi aldiz.
- Berariaz: Propio.
- Gobernatu: Zaindu.
- Zilegi izan: Justoa izan.
- Arbuiatu: Baztertu.
- Musu-truk: Doan.
- Irakiten: Bor-bor.
60ko Hamarkadako Literatura
Garai honetako literaturak ezaugarri nagusi hauek ditu:
- Europako narratibaren eredua jarraitzen du.
- Eleberri existentzialista lantzen da.
- Literatura akonfesionala bihurtu zen.
- Literatura urbanoak eta hiritarrak indarra hartzen du.
Euskal Eleberri Modernoa eta Existentzialismoa
Existentzialismoa: Pertsonaiak bere kezkak ditu erdigunetzat eta bakarrik dago munduan. Larritasuna sentitzen du bere bizitzaren aurrean, ez duelako Jainkoaren babesik. Berak du bere bizitzaren ardura, eta aukeratzeak larritzen du.
Txillardegi (Jose Luis Alvarez Enparantza)
Datu Biografikoak
- Donostia (1929-2012): Donostian jaio eta hil zen.
- Euskaldun berria (1948): Gaztetan ikasi zuen euskara.
- Ikasketak: Ingeniaritza ikasi zuen.
- Politika: Mugimendu abertzale ezkertiarraren sorreran parte hartu zuen.
- Ekin taldea: 1958an sortu zuen (gerora ETA izango zena).
- ETA: 1967an utzi zuen erakundea.
- Erbestea: Preso egon zen eta erbestean bizi izan zen.
- Unibertsitatea: 80ko hamarkadan katedratiko izan zen EHUn.
Lan Literario Nagusiak
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957)
- Elsa Scheelen (1968)
- Haizeaz bestaldetik (1979)
- Putzu (1999)
Lan Akademikoa
- Euskal Fonologia (1980)
- Euskal azentuaz (1984)
- Elebidun gizartearen azterketa matematikoa (1984)
Leturiaren Egunkari Ezkutua
Euskal literaturako lehen eleberri modernoa dela esan ohi da. Hona hemen bere ezaugarriak:
- Leturia: Euskal literaturan agertzen den lehen pertsonaia gatazkatsua.
- Izaera: Eleberri akonfesionala eta existentzialista da.
- Teknika: Ez dakar berrikuntza handirik; lehen pertsonan kontatua dago eta protagonista bera da narratzailea.
Kontaketaren Haria
Joseba Leturia gazte hiritar kultua da, gogoetazalea eta irakurzalea. Askotan Zerubide parkera joaten da liburu batekin edo bizitzaz gogoeta egitera. Egun batean Miren ezagutzen du eta berarekin maitemintzen da. Ezkontzera ere heltzen dira, baina hortik aurrera bere egunkarian bizitzaren alde iluna besterik ez du jasoko.
Elsa Scheelen
Txillardegiren beste lan garrantzitsu baten ezaugarriak:
- Atzerrian kokatzen da.
- Eleberri existentzialista da.
- Protagonista emakumea da eta ez du zerikusirik Euskal Herriarekin.
- Protagonistaren barne-bizitza islatzen da: banandu den emakume batena.
- Teknika tradizionala erabiltzen du.