Euskalkiak eta Dialektologia: Kontzeptuak eta Sailkapenak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 5,97 KB

Dialektoa eta Dialektologia

Dialektoa: Hizkuntza baten aldaera edo barietatea da; ezaugarri fonetiko, lexiko eta morfosintaktiko bereziak ditu. Gaztelaniarekiko dialektoak dira, adibidez, andaluziera edo Ameriketako toki batzuetako espainiera. Frantses ofizialarekiko dialektoak dira, besteak beste, Ipar Frantziako patois ugariak; eta euskararekiko, berriz, bizkaiera eta zuberera.

Dialektologia: Dialektoez eta tokian tokiko hizketez arduratzen den hizkuntzalaritzaren alorra da.

Dialektologiaren lan-eremuak eta irizpideak

  • A) Ikerketa: Honen lehen lana tokian tokiko lan monografikoak biltzea da, inkesta bidez egin ohi dena.
  • Irizpide fonetiko-fonologikoa: Kontsonante eta bokalen ahoskera aztertzen du (adibidez: ditu-dittu).
  • Irizpide morfologikoa: Bereziki deklinaidea eta aditza aztertzen ditu, arloan gertatzen diren aldaketak behatuz (adibidez: dut-det-dot).
  • Irizpide sintaktikoa: Perpausen egitura desberdinak aztertzeaz arduratzen da.
  • Irizpide lexikoa: Hiztegiaz arduratzen da, gauzak adierazteko era desberdinak aztertuz (adibidez: hitz-berba-mintzo edo laga-utzi).
  • B) Hizkuntz geografia: Aurreko informazioa mapetara eramaten da, eskualde bakoitzeko berezitasunak biltzen dituen atlas linguistikoa osatuz.
  • C) Isoglosak: Dialektoen arteko mugak ez dira hain erraz finkatzen; horietako bakoitzarekin mapan marra isoglosak edo isoglosa-lerroak marrazten dira.
  • D) Hurbiltasuna: Dialektoak zenbat eta hurbilago egon, orduan eta berdintasun handiagoak izaten dituzte.
  • E) Barne-aldakortasuna: Dialekto beraren baitan ere ezberdintasunak izaten dira.
  • F) Jatorria: Dialektoen jatorriaz hitz egiterakoan, gaurko euskalkiek lehengo leinuen muga berak dituztela esan daiteke.

Hizkuntza eta Hizketa: Sistema eta Erabilera

Hizkuntzak sistema abstraktuak dira, bakarrak; ez daude bi hizkuntza berdin, hizketak oso antzekoak izan arren. Hiztun bakoitzak bere ñabardura ezartzen dio bere hizkuntzari. Hizketa zerbait konkretua da, hizkuntza berbera duten gizataldeen barnean sexua, adina edo kulturaren arabera aldatzen dena.

Hizkuntzetako indarrak eta aldaketa etengabea

  • Bi indar borrokatzen dira: Bateratzailea eta banatzailea.
  • Indar banatzaileak: Pertsona bakoitzaren hitz egiteko erak dira eta ezberdintzera jotzen dute. Indar bakarra hau balitz, hizkuntzak agudo zatikatuko lirateke.
  • Indar bateratzailea: Elkarren artean ulertu beharra dago. Ulertu beharrak egiten du berezitasunak eta ezberdintasunak handiegiak bihur ez daitezen.
  • Aldaketa etengabea: Hizkuntzek aldaketa etengabea jasaten dute.

Bi indarren eraginez eta hizkuntzak jasaten dituen aldaketak kontuan hartuz, ondorio logikoa da barianteak egotea. Begi-bistakoa da euskarak barianteak dituela, eta aldaketa hauek ez doaz beti norabide berean. Euskararen ildotik jarraituz, esan dezagun egungo euskalkien artean ikusten diren ezberdintasunak handiak ala txikiak diren galdetzeak alferrikakoa dirudiela, zaila baita ezberdintasun hori kuantitatiboki ematea.

Euskararen zatiketa eta orografia

Egia da harrigarri gertatzen dela hain lur-eremu txikian hainbesteko zatiketa gertatzea eta hainbeste euskalki ezberdin pilatzea. Baina erantzuna ez dago hizkuntzaren baitan, euskara hitz egiten duen herriaren historian eta hitz egiten den lurraren izate orografikoan baizik. Dialektoen fenomenoa oso antzinatik ezaguna izanik, komunikabideen erraztasunari zeharo lotuta agertzen da.

Euskararen Sailkapen Historikoak

Bonaparte (XIX. mendea)

Lau sailkapen desberdin egin zituen, "Le verbe basque en tableaux" izenez, 8 euskalki bereiziz: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera, hegoaldeko goi-nafarrera, mendebaldeko behe-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera, lapurtera eta zuberera.

Azkue (XX. mendea)

Bonaparteren sailkapena jarraituz, honako aldaketak proposatu zituen: erronkariera euskalkitzat jotzea, eta goi-nafarrera eta behe-nafarrera euskalki bakar bat izatea. Bere zerrenda: bizkaiera, gipuzkera, goi-nafarrera, behe-nafarrera, lapurtera, zuberera eta erronkariera.

Koldo Mitxelena (XX. mendea)

Azkuek bezala, erronkariera euskalkitzat hartu zuen. Aezkerari eta zaraitzuerari euskalki-maila aitortu zien, eta ordura arte aipatu gabeko bat gehitu zuen: hegoaldekoa (Araba).

Koldo Zuazo (XXI. mendea)

  • Mendebaldekoa: Bizkaia, Deba ibarra eta Araba.
  • Erdialdekoa: Gipuzkoa (Deba izan ezik) eta Nafarroako mendebaldea.
  • Nafarra: Nafarroa (mendebaldea eta ekialdea izan ezik).
  • Nafar-lapurtera: Lapurdin eta Nafarroa Beherean.
  • Zuberotarra: Zuberoa.
  • Ekialdeko nafarra: Zaraitzuera eta erronkariera.

Ezaugarri Fonetikoak eta Fenomenoak

  • Alternantzia: a/e, o/u, i/u, e/i.
  • Diptongoak: ai, oi, ei, au, eu.
  • Hiatoak eta Epentesia: Bi bokalen artean kontsonantea gehitzea (adibidez: sua > suba).
  • Bokal-alternantzia konposatua: e+a=ea, ia, ie; i+a=ia, ie; u+a=ua, ue; o+a=oa, ua, ue.
  • Bustidura automatikoa: i+l=ll, i+t=tt, i+n=ñ, i+t=tz/tx, i+z=x.
  • Bustidura semantikoa: Adibidez, "zer ari zara?" > "xe ai xea?".
  • Aspirazioa: H-a galtzea (adibidez: zahar > zar, ohea > oyea).
  • Neutralizazioa: P, T, K > B, D, G; TZ+B, D, G > Z+P, T, K; Z+B, D, G > Z+P, T, K; Z+Z=TZ; Z+L, N, R > ZL/L.