Argudio-testuak: Ezaugarriak, Egitura eta Konektoreak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,2 KB
Juntagailuak eta lokailuak
Juntagailuak
- Emendiozkoak: eta
- Hautakariak: edo, edota, ala, nahiz, zein
- Aurkariak: baina, baizik, baino, ezpada
Lokailuak
- Emendiozkoak: ere, ere bai, baita... ere, ere ez, ezta... ere
- Hautakariak: bestela
- Aurkariak: aldiz, ostera, ordea, berriz, aitzitik, hala ere, alabaina, dena dela, dena den, haatik, hargatik, horratik, horregatik, bien bitartean, bitartean
- Ondoriozkoak: beraz, hortaz, bada
- Kausazkoak: izan ere, zeren, ze, alabaina
Argudio-testuaren definizioa
Nork bere ideia edo ustea defendatzeko erabiltzen duen arrazoi, gertakizun edo argudioz osaturiko testuari esaten zaio. Horren bitartez, gure pentsamenduak, jarrerak eta ekintzak arrazoitzen eta justifikatzen ditugu, edo besterenak gaitzesten eta arbuiatzen.
Lau elementu nagusi izaten ditu:
- Objektua: Arrazoitzen eta argudiatzen den gaia bera da.
- Tesia: Gaiaren aurrean argudiatzaileak hartzen duen jarrera da, hau da, defendatzen duen ikuspuntua.
- Argudioak: Tesia defendatzeko ematen diren arrazoiak dira. Gaiarekin eta defendatzen dugun tesiarekin lotuta egon behar dute beti.
- Ondorioa: Tesian emandako iritzia edo ikuspuntua indartuta geratzen den atala da.
Argudio-testu motak
Argudio-testua ez dela beti modu garbian azaltzen ere esan beharra dago; batzuetan beste zenbait testurekin nahastuta agertzen da, hala nola, azalpenezko testuekin, zientifikoekin, edota komunikabideetako hainbat kronika, erreportaje eta iritzi-artikuluekin.
Argudio-testuen berezitasunak
Ordena
Gaia edo tesia defendatzeko erabiltzen diren argudioak, datuak eta gertaerak modu ordenatu eta koherentean agertu behar dira.
Argitasuna eta zehaztasuna
Erabiltzen den hizkuntzan eta barruko edukian zehaztasuna izango da nagusi. Argudioak zehatzak eta argiak izango dira, eta horretarako erabiltzen diren ideiak eta hitzak ere bai.
Sotiltasuna
Gauzak era sotilean azaldu behar dira, estilo zail eta korapilatsurik erabili gabe eta sasi-jakintsu itxurarik egin gabe. Jakintsuek ederki asko azaldu izan dute gauza zailak ere hizkuntza erraz eta sotilean esan daitezkeela.
Objektibotasuna
Arrazoi edo argudio objektiboetan oinarrituta defendatu behar dugu gure tesia edo gure iritzia. Gauza jakina dena edo akats nabarmena dena ez dago demostratzen aritu beharrik.
Sendotasuna
Gure argudio-testua sendoagoa izango da datu zehatzak, informazioa, aipamenak, dokumentalak, ikerketen ondorioak eta abar emateko gai baldin bagara.
Testuaren egitura
Argudio-testuetan, orokorrean, tesi edo arazo batetik abiatuz, tesi berri edo ondorio batera heltzen da, berau oinarritzen den argumentuen azalpenaren bidez.
Hiru pausoko eskema jarraitzen du:
- Hasierako tesia: Tratagai den gaia, gorabehera, arazoa eta kontra egin nahi zaion jarreraren aipamena dator.