Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874): Isabel II.aren erregealdia, Seiurteko Iraultza eta Lehen Errepublika
Resumen
Dokumentuak 1834tik 1874ra bitarteko Espainiako historia politikoa laburbiltzen du: Isabel II.aren erregealdia, Maria Kristinaren eta Esparteroren erregeordetzak, hamarkada moderatua eta biurteko aurrerakoia. Halaber, 1868ko Seiurteko Iraultza, Amadeo I.aren erregealdia eta Lehen Errepublika aztertzen ditu, Martinez Camposen pronuntziamenduarekin amaituz. Ikaslea gertaera nagusiak, konstituzioak eta arrazoi ekonomiko eta politikoak ulertuko ditu.
Puntos clave
- 1833an Fernando VII.a hil ondoren, Isabel II.a erregina izendatu zen eta Maria Kristina erregeorde, eta horrek karlistekin gerra piztu zuen.
- 1834ko Errege Estatutua Emandako Gutuna zen: subiranotasunari buruz ez zuen ezer esaten eta gizabanakoen eskubideak ez zituen aipatzen.
- Mendizabalek (1836) eta Madozek (1855) Elizaren eta herri-lurren desamortizazioa egin zuten, gerrak finantzatzeko eta klase ertain bat sortzeko helburuarekin.
- 1837ko Konstituzioak botere banaketa, bi ganbarako Gorteak eta gizabanakoen eskubideak ezarri zituen; 1845ekoak, berriz, erregearen boterea indartu zuen.
- 1868ko Iraultza (La Gloriosa) Isabel II.a tronutik kendu zuen, eta 1869ko Konstituzioak subiranotasun nazionala eta gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatu zituen.
- Amadeo I.a (1871-73) abdikatu ondoren Lehen Errepublika aldarrikatu zen (1873), eta 1874an Pavia jeneralaren estatu kolpeak amaitu zuen.
ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA (1834-1874)
1.ISABEL II.AREN ERREGEALDIA (1834-68) - SARRERA
Fernando VII.ak Lege Salikoa baliogabetu zuen, Berrespen Pragmatikoa argitaratuz. Beraz, 1833ko irailaren 29an, Fernando VII.a hil zen eta bere alaba Isabel izendatu zuten erregina. Oraindik umea zenez, bere ama Maria Kristina izendatu zen erregeorde. Orduan, Absolutistak Karlos Maria Isidroren alde altxatu ziren, gerra karlistei hasiera emanez. Mª Krist boterea mantentzeko liberal moderatuen laguntza behar. Horrela, Espainian ere iraultza burgesa finkatu. Bere ondorioak ezegonkortasun polit, koroaren politizazioa, ejertzitoaren pronuntziamenduak eta gerra karlistak izan.
1.1 MARIA CRISTINAREN ERREGEORDETZA (1833-40)
Maria Kristinaren erregeordetzan erreforma liberala eman zen aurrera, erreforma administratiboak, aldaketa politiko eta ekonomikoak egin zirelarik.
1834KO ERREGE ESTATUTUA
Ez da benetako konst, Emandako Gutuna da, helburutzat absolutistak eta liberalak sistemara erakartzea duena. Bere ezaugarriak hauek dira: ➢ Subiranotasunari buruz ez da ezer esaten, beraz, erregearena da. ➢ Ez dago botere banaketarik, ia denak erregearen esku. ➢ Gorteak bi ganbaratan banatuta. ➢ Ez gizabanakoen eskubideak aipatzen.
MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA
Gobernu liberalak hartutako neurrietako bat Mendizabalen desamortizazioa izan zen. Desamortizazioa Erregimen Zaharrak merkatutik bazteruta zituen ondasun hilak (nobleenak edo merkatutik kanpo zeudenak), merkatu askera ateratzea da ondoren saltzeko. Mendizabalek Elizaren ondasunak desamortizatu zituen. Honek hiru helburu zituen: gerra karlistak finantzatzeko dirua lortzea, Elizaren boterea mugatzea eta klase ertain bat sortzea. Desamort gauzatzko epe luzeko alokairuak erabili beharren, Estatuari diru sarrera txikiak epe luzean eman, lurrak enkante publikoan saldu, beharrezkoa zen dirua azkar lortzeko, herritaren kaltea suposatuz.
1837KO KONSTITUZIOA
La Granjako Sarjentuen Matxindan (1836) liberal aurrerakoiek arrakasta eta erregeordea Errege Estatutua ezabatu eta konstituzio berri bat egitera behartu. ➢ Moderatu eta aurrerakoien ezaugarriak batzen ditu. ➢ Botere banaketa eman, Erregearen botereak oso zabalak. ➢ Bi ganbarako Gorteak: Senatua eta Kongresua. ➢ Gizabanakoen eskubideak, horiekin imprimatze askatasuna. ➢ Erlijio katolikoa da erlijio ofiziala, baina beste erlijioak ez debekatzen. ➢ Udal-legea: udalbatzak herritarrek aukeratuko dituzte. ➢ Milizia nazionalak onartzen dira.
1.2 ESPARTEROREN ERREGEORDETZA (1841-43)
1837ko bukaeran egindako hauteskundeak moderatuek irabazi. 1840an hiri askotan batzar iraultzaileak eratu. Orduan, Maria Kristinak Espartero jeneral aurrekoiari laguntza eskatu zion, honek ejertzitoa udal aurrerakoien aurka erabiltzeari uko egin. Mª Kristina Frantzian erbesteratu zen eta Erregeordetza Ministerioa eratu zen 1841era arte, Espartero buru zela. Urte horretan Gorteek Espartero Erregerode izendatu. Esparterok politika autoritario eta pertsonalista ezarri zuen bere aurkako oposizio orokorra sorraraziz. Narváez eta O’Donnelek izango ditu eta, bestetik, aurrerakoi demokratak. Esparteroren erorpenaren eragile zuzena Bartzelonan izandako altxamendua zen. Brit Handkin itun librekanbista bat egin zuen, arantzelak kenduz. Ondorioz, herritarrak altxamendu bortitza egin zuten. Egoeraz aprobetxatuz, Narváez eta O’Donnel jeneral moderatuak estatu kolpe bat eman, boterea lortuz.
1.3 ISABEL II.AREN ZUZENEKO AGINTALDIA (1844-68)
Moderatuek eskuratu zuten agintea eta Isabel II.a adindutzat joz erregina izendatu zuten.
HAMARKADA MODERATUA (1844-54)
Moderantismoak, Narváez gobernu buru zela, zentralismoa eta monopolio politikoa lortu nahi. Hortako, zergak zentralizatu zituzten eta Koroari eman 2.000 biztanletik gorako herrietako alkateak izendatzeko ahalmena. Milizia Nazionala desegin eta Guardia Zibila sortu.
1845eko Konstituzio moderatua
. Ezaugarriak: ➢ Subironatsuna: botere legegilea Erregeak eta Gorteek. ➢ Bi ganbaretako Gorteak: Senatua eta Diputatuen Kongresua. ➢ Gizabanakoen eskubideak: imprimatze askatasuna ezabatzen da. ➢ Konfesionaltasuna: Espainiar nazioaren erlijioa katolikoa da. ➢ Udal-legea: alkateak Koroak izendatuko ditu herritarrek beharrean. ➢ Milizia nazionala ezabatu. / Konkordatua sinatu zen Vatikanoarekin harremanak hobetzeko. Ondorioz, Vatikanoak Isabel II.a erreginatzat onartu eta Elizaren lurren desamortizazioa. Elizak irakaskuntzaren eta zentsuraren kontrola bereganatu.
BIURTEKO AURRERAKOIA (1854-56)
Narvaezen boterea geroz eta diktatorialagoa zen eta oposizioa handituz joan. O’Donnelek Vicalvarada deritzon pronuntziamendua egin zuen. Pronuntziamendura progresistak erakartzeko Manzanareseko Adierazpena aldarrikatu zen, progresisten errebindikaziok jasoz. Horrela, pronuntziamendu moderatu gisa hasi zena herri mugimendu progresista bilakatu. Mugimenduaren hedapena zela eta, Isabel II.ak progresistei boterea eskaini behar izan zien, Espartero gobernu buru izendatuz.
1856ko Konstituzio Aurrerakoia (non nata) Madozen Desamortizazioa.
1855ean, Madoz Ogasun ministro aurrerakoiak herri-lurrak merkatu askeko ondasun bihurtu. Lortutako dirua trenbidea hedatzen inbertitu zuen. Ondorioz, nekazari pobreei erabiltzen zituzten herri lurren aprobetxmend galarazi.
Trenbideen Lege Orokorra (1855).
Librekanbisoa suspertzeko lehen urratsa izan. Honek eragin handia nazioko merkatuaren sorreran, produktibitatean eta merkatu-ekonomiaren garapenean. Gobernu aurrerakoian oposizio zabala izan zen. Batetik, Karlistek altxamenduak egin zituzten, III.Karlistaldiari hasiera emanez; bestetik, aurrerakoien ezkerrean aukera demokrata eta errepublikanoa sendotu ziren.
TXANDAKETA ETA KRISIA (1856-68)
Batasun Liberalaren Gobernuak O’Donnelek gidatutako gobernu unionista berria oreka politikoa lantzen saiatu, moderatuen eta aurrerazaleen proposamenak uztartuz. Barne-politikan, nolabaiteko egonkortasuna lortu. 1863an, Batasun Liberala ezin Koroaren eta moderatuen oposizioari aurre egin. Ondorioz, O’Donnelek dimisioa eman zuen eta boterea moderatuen eskuetan utzi zuen. Gobernu Moderatuak (1863-68). 1856tik 1868ra gobernuan txandakatze-sistema eman O’Donnel, Narváezen artean, ustelkeriaz. O’Donnelen gobernu moderatuk 1845eko Konstituzioa aldarrikatu eta oposizio zabala izan. Gobernuak errepresioa ezarri. 1866an, San Gil kuarteleko sarjentuak altxatu ziren aurrerakoi eta demokratekin. O’Donnell bitartean Britania Handira erbesteratu zen. Ostendeko Ituna (1866) 1867an O’Donnell hiltzan, aurrerakoiek, demokratek eta Batasun Liberalak Ostendeko paktua sinatu zuten monarkia isabelinoa deuseztatzeko. 1868an “La Gloriosa iraultza. Ondorioz, Isabel II.a tronutik kendua izan, Seiurteko Iraultzaileari hasiera emanez. 2.SEIURTEKO IRAULTZAILEA (1868-1874) Istilu handien garaia, liberalismo erradikal eta demokratikoaren printzipioak nagusitu ziren (subiranotasun nazionala eta gizonezkoen sufragio unibertsala) liberlismo moderatua ordezkatuz. 2.1 1868KO IRAULTZA (LA GLORIOSA) Irailaren 17, Topete almirantea matxinatu Cadizen, itsas armada, ejertzitoa eta Prim eta Serrano jeneralekin batera. Prim iraultzaren burua. Hiri garrantzitsuetan junta iraultzaileak sortu ziren boterea lortuz. Milizia Nazionala berriro martxan jarri. Altxamend berehala zabaldu Penintsulan. Matxinatuek garaipena lortu eta Isabel II.a Frantziara erbesteratu. Arrakastaren arrazoiak Isabel II.aren monarkiak jasaten zuen krisi sakona eta haren aurkako oposizio zabala, langile mugiendutik hasi eta burgesia barne izan. Iraultzak izaera politikoa zuenez, helburuak mugatuak: Isabel II.a tronutik kentzea eta sufragio unibertsala + gizabanakoen eskubide zabalak lortzea. Iraultzako partaideak: Aurrerakoiak (Prim), Unionistak (Serrano) gorroto pertsonalek bultzatu iraultzara. Demokratak (buru multzoa) Junta Iraultzaileen kontrola zuten. Gehienak errepzalek. Iraultzatik kanpo gelditu zirenak: Moderatuak: Alfonso printzea jarri nahi zuten tronuan. Karlistak: beraien betiko aukera defendatzen zuten. Anarkistak eta marxistak. BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA Iraultzak arrakasta lortzean Behin Behinekko Gobernua eratu, Serranoren gidaritzapean. Hauteskundeak egin ziren sufragio unibertsalaren bidez eta aurrerakoiek + unionistek lortu gehiengo absolut. Behin Behineko Gobernuak arazo askori aurre: Kubako mugiendu indep eta istilu sozialak. 1869KO KONSTITUZIOA ➢ Aginte banaketa: exekutiboa erregeak, legegilea Gorteek eta judiziala epaile indepteek. Gorteek gobernuari zentsura mozioa egiteko eskubidea dute. ➢ Bi ganbarako Gorteak: Senatua eta Kongresua. Konstituzioa ez zen ia inoren gustukoa. EKONOMIA BERRIKUNTZAREN AHALEGINA helburuak: ➢ Ekonomia-politika onbideratzea. Horretarako, truke askea erabili. ➢ Ogasun-ministroak kontsumoaren gaineko zerga ezabatu. ➢ 1871ko Meatzeetako Legea ezarri zen ➢ Librekanbismoa ezarri zen arantzelak deuseztatuz eta espainiar ekonomiak zuen jarrera protekzionista amaituz. SERRANOREN GOBERNU AUTORITARIOA 1869ko Konstituzioa onartu ondoren, Serrano izendatu zen erregeorde eta gobernu buru Prim jenerala. Etapa honen arazo larrienak istilu soziala ziren.2.2 SAVOIAKO AMADEOREN ERREGEALDIA (1871-73) Prim jeneralak Isabel II.aren seme Alfonso bazteru eta Savoiako Amadeo aukeratu erregetzat. Gorteen gehiengo batek errege aldarrikatu eta Konstit zin egin. Amadeoren arazoak berehala hasi. Unionistak eta demokratak elkarrengandik aldenduz joan. Prim atentatu baten ondorioz hil egin zuten. Ondorioz, aurrerakoiak bi taldetan zatitu: konstituzionalistak (Sagasta) eta erradikalak. Koalizio unionista-aurrerakoi-demokrata hautsi, eregea laguntza politko eta perlamentariorik gabe utziz. Azkenik, oposizio handia izan: Alfonsinoak: Isabel II.aren seme Alfonso errege izendatu nahi zuten. Burua Cánovas del Castillo zen eta moderatu, unionista, Eliza, goi-burgesia eta ejertzitoak osatzen zuten. Errepublikanoak: “La Gloriosa” errepublika aldarrikatzeko aukera ezinhobea ikusi. Karlistak: bi joera azaldu: hauteskundeen bidez boterea eskuratu nahi zutenak eta gerra berpiztearen aldekoak. Bigarrenak nagusitu III.Karlistaldiari (1872-1876) hasiera emanez. Eliza Katolikoa: Amadeoren aurka bi arrazoirengatik: gurtza askatasuna eta Eliza-Estatuaren arteko bereizketa onartzen zuela eta Aita Santua bere aitaren etsaia zelako. Amadeoren erregealdian ezegonk polit handia eta gatazka sozial ugari. Ondorioz, Amadeok abdikatu egin zuen, monarkia demokratikoaren lehen saialdiaren frakasua suposatuz. 2.3 LEHEN ERREPUBLIKA (1873-74) Amadeo I.ak abdikatu ondoren, Gorteek Errepublika aldarrikatu 1873an. ● 73 URTEKO ERREPUBLIKA -Gobernuak. Estanislao, Pi y Margall, Salmeronena eta Emilio Castellarena. Errepublikak emandako neurriak. “Kontsumoak”+“Kinten” ezabatzea, boto eskubidea 21 urtera murriztea, Eliza Katolikoa subentzionatzeari uztea, Haur-lana arautzea, esklabutzaren ezabatzea. Errepub arazo larrienak. III.Karlistaldia: Carlos Mª Isidroren biloba Carlos VII.a altxatu. Matxinada Kantonalistak: Hauek Errepublika federala guztiz eratu behar zela zioten. Alfontsoren aldeko konspirazio militarrak: ejertzitoak monarkia borboikoa berrezarri nahian arrakastarik izan ez zuten bi estatu kolpe eman zituen. ● 74 URTEKO ERREPUBLIKA Errepublikaren lehen etapa 1874an bukatu, Manuel Paviak, Guradia Zibilarekin Gorteetan sartu eta desegin zituenean. Estatu kolpe honek Errepublikaren amaiera suposatu zuen, nahiz urte osoan iraun. Kolpearen ondoren Serrano jeneralak eskuratu boterea. Gorteak desegin, 1869ko Konstituzioa baliorik gabe utzi eta botere guztiak eskuratuz, bere gobernu diktadura kontserbadorea ezarri. Bitartean, Alfonso printzearen aldekoek indar handiago lortu eta Canovas Del Castillok monarkia borboikoaren berrezarkuntzari ekin. 1874an Alfonso XII.ak Sandhursteko Adierazpena zabaldu, Espainiaren konponbidea monarkia tradizonala berrezartzea zela esanez. Serrano karlisten aurkako gerra prestatzen ari zen bitartean, Martinez Camposek pronuntziamendu bat egin zuen Alfonso XII.a Espainiako Errege aldarrikatuz. Espainiaren Historiako etapa berria hasi zen: Berrezarkuntza. ● ERREPUBLIKAREN PORROTAREN ARRAZOIAK ➢ Errepublikarren zatiketa.➢ Egoera ekonomikoa gerra karlistengatik. ➢ Errepublikak ez goi kalse eta ejertzitoaren begikotasunik. ➢ Behe klaseak aldenduz, langile mugimendura joz. ➢ Kantonalistek erreakzio autoritario eta federalismoaren oposizioa sortu zuten.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik desamortizatu zituen Mendizabalek Elizaren ondasunak?
Testuaren arabera, Mendizabalen desamortizazioak hiru helburu zituen: gerra karlistak finantzatzeko dirua lortzea, Elizaren boterea mugatzea eta klase ertain bat sortzea.
Zer ezaugarri zituen 1834ko Errege Estatutuak?
Ez zen benetako konstituzioa, Emandako Gutuna baizik. Ez zuen subiranotasunari buruz ezer esaten, botere banaketarik ez zegoen eta gizabanakoen eskubideak ez ziren aipatzen.
Zer izan zen 1868ko La Gloriosa iraultza?
Irailaren 17an Topete almirantearen matxinadarekin hasi zen Cadizen, Prim eta Serrano jeneralekin batera. Ondorioz, Isabel II.a Frantziara erbesteratu zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.