Euskal deklinabidea: ergatiboa, partitiboa eta mugagabea
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 11,02 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek euskal deklinabidearen hiru kasu nagusiak aztertzen ditu: ergatiboa, partitiboa eta mugagabea. Deklinabide markak, aditzarekiko komunztadura eta kasu horien erabilera zuzena eta okerra azaltzen dira. Era berean, bizidunen eta bizigabeen tratamendu bereizia eta leku-kasuen adibideak jasotzen dira.
Puntos clave
- Ergatiboa aditz iragankorren subjektuak hartzen duen kasua da, eta markak singularrean -ak/-ek/-(e)k dira.
- Partitiboa beti artikulurik gabe eta mugagabean erabiltzen da, -(r)ik atzizkiarekin (lanik, libururik).
- Partitiboarekin aditza beti singularrean doa: «Ez dut libururik erosi» da zuzena.
- Mugagabea erabiltzen da kantitatea ezezaguna denean edo zenbakia zehaztugabea denean.
- Izen bereziek beti mugagabea hartzen dute, eta zenbatzaile zehaztugabeek ere mugagabea eskatzen dute.
- Bizidunekin NOR erabili ohi da NON-en ordez, eta leku-kasuetan NORENGANA edo NORENERA (ez NORA) erabiltzen da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Ergatiboa
Esaldian aditza eta subjektua ez datoz bat (aditz iragankorretan subjektuak hartzen duen kasua da).
Deklinabide markak
| Kasua | Singularra | Plurala | Mugagabea |
|---|---|---|---|
Nor | a | ak | |
Nork | ak | ek | (e)k |
Nori | ari | ei | (r)i |
Aditz komunztadura
Aditzak kasu hauekin egiten du komunztadura:
Nor: Naiz, zara…
Nor-Nori (tz): Natzaizu, zaio…
Nor-Nork (u): Zaitut, duzu…
Nor-Nori-Nork (zk): Dizkiot...
Deklinabide markek eta aditzek beti egin behar dute bat, hau da, biak singularrak edo biak pluralak izan behar dira, komunztadura egokia izateko.
Partitiboa (-(r)ik)
Partitiboaren erabilera zuzena
Partitiboa beti artikulurik gabe, mugagabean, erabiliko da:
- Kontsonantez amaitutako izenak: Lanik (konts. + -ik)
- Bokalez amaitutako izenak: Libururik (bok. + -rik)
Eta aditza beti singularrean erabiliko da:
- Ez dut libururik erosi. (Zuzena)
Ez ditut libururik erosi.(Okerra)- Ez dut lanik egin. (Zuzena)
Ez ditut lanik egin.(Okerra)
Partitiboaren forma okerrak
Partitiboa artikuluarekin erabiltzea okerra da:
Okerrak dira, beraz, honako hauek: *lanarik, *planarik, *muskerrarik, *mahatsarik, *aipamenarik, *pluralarik, *ahuntzarik, *gizonarik.
Komunztadura araua partitiboarekin
Izen sintagma partitiboek ez dakarte sekula numero markarik eta, honenbestez, adizkera jokatuan ezin da pluralik erabili. Izen sintagma hauek ez dute sekula pluraleko komunztadura sorrarazten dagokien hizkeretan.
Adibide okerrak:
*Ez dituzte gaixoak sendatzeko behar diren tresnarik.*Aspaldian ez ziren entzuten horrelako hitzik.*Ez dituzu lagun onik aurkituko.
Arau Orokorra
Partitiboa beti artikulurik gabe (lagunik, lanik, ahuntzik, e.a.) eta pluralik gabeko komunztadura eginez aditzarekin (dugu, dute, genuen, e.a.).
Mugagabea
Esaldi batean kantitatea ezezaguna denean erabiltzen da, hau da, zenbakiz zehaztugabea da (ez da singularra ezta plurala ere).
Noiz erabili mugagabea?
- Zenbaki zehatza ez dakigunean (Zer? Zein? Zenbat? galdegileekin).
| Kasua | Izen arrunta | Izen bereziak |
|---|---|---|
NOR NORK NORI NOREN NOREKIN NORENTZAT ZERTAZ | O (E)K (R)I (R)EN (R)EKIN (R)ENTZAT (E)Z | O (E)K (R)I (R)EN (R)EKIN (R)ENTZAT (E)Z |
NON NONDIK NORA NORAINO NORANTZ NONGO NORAKO PARTITIBOA NORTZAT | (E)TAN (E)TATIK (E)TARA (E)TARAINO (E)TARANTZ (E)TAKO (E)TARAKO (R)IK TZAT | (E)N (E)TIK (E)RA (E)RAINO (E)RANTZ (E)KO (E)RAKO (R)IK TZAT |
NORENGAN NORENGANDIK NORENGANA NORENGANAINO NORENGANANTZ NORENGANAKO NORENGATIK | (R)ENGAN (R)ENGANDIK (R)ENGANA (R)ENGANAINO (R)ENGANANTZ (R)ENGANAKO (R)ENGANATIK | (R)ENGAN (R)ENGANDIK (R)ENGANA (R)ENGANAINO (R)ENGANANTZ (R)ENGANAKO (R)ENGANATIK |
Mugagabearen erabilera kasuak
Izen propioak
Izen bereziek beti hartzen dute mugagabe-forma. Leku-izenek ere joera berbera dute, baina zenbait kasutan singularrean erabiltzen dira.
- Mikeli gezurra esan diot.
- Leku-denborazko kasuetan, kasu-marka bereziak: Zarautzen ondoan Pagoeta izeneko mendia dago.
Partitiboa
- Ogirik ekarri al duzu?
Zenbatzaile zehaztuak
(Bat, bi, hiru...) Multzo ezaguna izanik, singularra (bat) edo plurala (beste zenbaki guztiak) hartuko du.
- Hogei ardiak borda barruan zeuden. (Multzo ezaguna, pluralean)
- Mugagabea, multzo ezezagunean: Hiru ikasle etorri ziren. (Mugagabea)
Instrumentala eskatzen duten espresioak
Hainbat espresiotan mugagabea nagusitzen da.
- Buruz zekien.
Zenbatzaile zehaztugabeak
(Hainbat, honenbeste, asko, gutxi, zenbait, makina bat...)
- Afrikar askok ez dute jatekorik.
Galdegileekin doazen izenak
Zein, zer, zenbat galdegileekin doazen izenak.
- Zein laguni kontatu diozu?
Kantitate konparatiboak
Konparatzen den izena beti mugagabean etorriko da.
- Zuk nik adina urte duzu.
Zenbait izenen leku-kasuak
(Non, nora, nongo...) (Elur, gazte, hotz, lo, zor, leku, izerdi, ezker…)
- Eguzkian hidrogenoa eta helioa daude.
Halako + Izena
Erdarazko «tal...» adierazteko, mugagabean erabiltzen da. Hala ere, beti ez du esanahi hori eta halakoetan mugatuan ager liteke.
- Halako tokitan eta halako egunetan bildu zirela esan zuten. Baina:
- Halako gezurrak esatea zaila da.
- Halako tokitan eta halako egunetan bildu zirela esan zuten. Baina:
Predikatua
Predikatua izan aditzarekin etortzen da gehienetan eta kasu horretan mugatuan (hegoaldean) edo mugagabean (iparraldean) etor liteke. Ondorengo zerrendako aditzek ere atributua izaten dute, baina derrigorrez mugagabean hartu behar dute.
- Morroi joan da.
- Apaiz bidali ninduten.
Aukeratu, bidali, bihurtu, bilakatu, egin, egon, hartu, hautatu, izendatu, joan, kontratatu, sartu.
Zenbait postposizio
- Ate ondoan.
- Leiho aurrean.
Egin, eman, hartu aditzek osatzen dituzten aditz-esapideak
- Hitz egin ahal duzun guztietan.
- Erortzean min hartu zuen.
Bizidunak eta Bizigabeak
Bizidunekin, NON erabili beharrean NOR erabiltzen da zenbait kasutan:
- Jokalariaren gorputzean jo du baloiak / Jokalaria jo du baloiak
- Jokalarian jo du baloiak
- Ardiaren gorputzean margotu du zenbakia
- Ardian margotu du zenbakia
Kasu-marketan, bizigabeak eta bizidunak modu banatan jokatzen dira leku-denborazko kasuetan: etxean esaten dugu, baina pertsonarengan (ez *pertsonan).
Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak (-gan, -gandik, -gana), ez landareei eta naturari dagozkienetan.
- Gurasoengan (*gurasoetan) aurkitu dut kontsolamendua.
- Basoetan (*basoengan) aurkitu dute babesa.
Hori ez da beti horrela, hizkuntzarako bizidun izatea ez baitago zorrozki biologiari loturik. Bizidunen tratamendua har dezake izen batek beste berezitasun batzuengatik: pertsonifikazioa, sinbolismoa, animismoa...
Egokiak dira, esaterako, honelakoak:
- Mesede handiak jasotzen ditugu Eguzkiarengandik.
Gerta litezke bitasunak ere:
- Ez dago aparteko albisterik taldean / Sinesmen handia dut taldearengan.
Bestalde, izena, biziduna izanik ere, pluralean bizigabe gisa deklinatzen da, baldin taldea, generoa, espeziea edo, oro har, izaera kolektiboa adierazten badu.
- Emakumeetan / Emakumeen artean, Etxebeste izan da lehena; gizonetan / gizonen artean, berriz, Gartzia.
- Mutiletatik / Mutilen artetik, Urko hautatu dugu.
- Nesketan sarriago gertatzen da mutiletan baino.
- Ume batetik bestera alde handia dago.
Norengana vs. Noranahi (Leku-kasuak)
Bizidunekin, NORENGANA edo NORENERA (ez NORA) erabiltzen da:
- Medikuarengana edo medikuarenera (ez medikura)
- Medikuaren kontsultara (nora erabili nahi badugu)
- Abokaturengana edo abokatuarenera (ez abokatura)
- Abokatuaren kontsultara
- Dentistarengana edo dentistarenera (ez dentistara)
- Dentistaren kontsultara
Preguntas frecuentes
Zein da partitiboaren forma zuzena izenekin?
Partitiboa artikulurik gabe erabiltzen da: kontsonantez amaituriko izenek -ik hartzen dute (lanik) eta bokalez amaiturikoek -rik (libururik). Artikuluarekin erabiltzea okerra da (*lanarik).
Zergatik esaten da «Ez dut lanik egin» eta ez «Ez ditut lanik egin»?
Partitiboarekin aditza beti singularrean erabiltzen da, izen sintagma partitiboek ez dutelako numero markarik. Beraz, pluralerako komunztadurarik ez dago.
Noiz erabiltzen da mugagabea?
Esaldian kantitatea ezezaguna denean edo zenbakia zehaztugabea denean erabiltzen da. Adibidez, izen bereziekin edo zenbatzaile zehaztugabeekin (asko, gutxi, hainbat).
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.