10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,68 KB

El Intruso: SAILKAPENA

Aurrean dugun testu narratibo eta soziala, lehen mailakoa da eta historiko-literarioa da. Blasko Ibañezen “El intruso” eleberriaren pasarte bat.Bizkaiko burdin meatzetan xx.Mendean zuten bizimodua kontatzen digu.Egilea, indibiduala da,vicente Blasco Ibañez, nobelagile Balentziarra(1867-1928).Lehengo eguneroko gaietaz idazten hasten da bere ibilbide literarioa. Eta ondoren, gai sozialetaz hitz egitera pasatzen da.Hortazgain, bidaietako eta historia nobelak idazten ditu.Nobelagile lanarekin batera,politikari eta hizlari lanak  egin zituen.Testuaren helburua: xx.Mendearen Bizkaiko meatzarien bizi baldintzak salatzea da eta subjetiboa da,iritzia ematen duelako.1904.Urtean izan zen argitaratua Valentzian eta testu publikoa da.Berrezarkuntzaren azken garaian kokatzen da,Alfontxo xlll.Aren erregealdian,Euskal industralizazioan.

Analisia

Testuak hiru parrafo ditu: Lehenengoan, deskribatuko digun eremuan kokatzen gaitu: meatzarien bizilekua.Bigarren parrafoak hiru zati ditu:Lehengo zatiaren hasieran bertan bizi den “aresti” pertsonaia azaltzen digu.Bertan, ematen diren bizi baldintzen lekuko gisa,“Barrakoietaz” hitz egiten du, meategietako jabeek meatzariei alokairu baten truke jartzen zituzten etxeak.“Aresti dugu nobelaren protagonista eta pertsonaia hau garai hartako Areilza sendagilearen figuran oinarrituta dago,Bilboko pertsonaia ospetsu eta eraginkorrenetako bat xlx.Mendearen bukaeran.Paragrafoak ikuspegi tristea eta errealitatetik nahikoa desitxuratua ematen digu.Ondoren,eremu hori xehetasunetik zehazten digu lantokiaren zenbait adierazpenak gehituz:meategia edo harrobi.Lan egun gogor baten ondoren mea langilea bizileku berezi batekin aurkitzen da“zerritokia edo tabuko”ezizenez ezaguna. Afari kaxkar eta eskas baten ondoren,gehienetan babarrunak patatekin bakailo edo hirugihar pusketa apur batzuekin,lotara joaten ziren lekua.Tabukoaren bizi baldintzak oso eskasak ziren higiene aldetik:Hotza ikaragarria, sabaiak oso baxuak…Hau guztia laburtua agertzen da azken parrafoan era literario batean“izerdiak elkartzen ziren, arnasketak nahasten ziren eta zikinkeria anaitasunezkoa zen”.Hirugarren parrafoa,Mea langileen lantokiari buruzkoa da.Harrobia “Langile protestatzaileen etsai txarrena”Mea eta harrobien artean,bigarrena azaltzen du eremu arriskutsu bezala,ez duelako inongo esperientziarik eskatzen.Harrobietara espezializazio gabeko langile asko joaten ziren,landako lanak amaitu ondoren, eta goseak bultzatuta mea guneetara azaltzen zirenak.Paragrafoaren azken esaldia: Gizonen etorrera...Eskubideak eskuratzea”garai honetan sortu berria zen mugimendu sindikalaren adierazgarri da.

Iruzkina

Komentatzen ari garen testua, Berrezarkuntzaren azken garaian kokatzen dugu, XX.Mendearen hasieran.Indarrean zegoen sistema politikoa,1876ko konstituzioan zegoen oinarritua.Sistema hau nahiko egonkorra izan zen,bi alderdi dinastiko handiek,kontserbadore eta liberala, ituna egin baitzuten gatazkarik gabe gobernuan txandakatzeko;gainera,hautesleek,jarrera pasiboa izan zuten.Bi alderdiek aldez aurretik adosten zuten hauteskundeen emaitza, eta tokiko buruzagiek edo kazikeen babesa bilatzen zuten,hautagai ofizialen alde egiteko eta oposizioko indarrak ahultzeko. Baina xlx.Mendearen amaieran sortutako joera ideologiko batek, sozial eta ekonomikorako proposamenak egin zituen.Alfontxo xlll.Ak 1902an erregetza hartu zuenean,alderdi dinastikoek krisia izan zuten buruzagi nagusiak desagertu zirenean buruzagitza sendorik gabe geratu zirelako.Honek ezegonkortasun politikoa ekarri zuen.1902tik1905ra bost gobernu kontserbadore izan ziren eta,1905tik1907ra,sei gobernu liberal.Sistematik baztertua gelditu ziren alderdiek gero eta indar gehiago izan zuten,aldi berean,sindikalismoa eta langile alderdiek ere hazkunde nabarmena izan zuten.Testuinguru politiko honetan eman zen E.H industralizazioa.Xlx.Mendetik aurrera,euskadin aldaketa handiak gertatu ziren,ordurarte nagusia izan zen nekazaritza gizarteak aldaketa handiak jasan zituzten eta gizarte klase-berriak sortu ziren: Proletarioa eta burguesia.Hortazgain,exodo handia sortu zen nekazaritza-eremutik hiritara.Alderdi politiko eta sindikatuak eratu ziren.Prozesu hontan,Bizkaiak aurre hartu zuen,baldintza hobeak zituztelako:portua gertu izatea eta meatzeak kalitate handikoak. Somorrostro, burdin ustiaketa erromatarren garaian datatua dado”Burdinez osatutako mendi bat”adierazten zuen Pliniok.ErdiAroan ustiaketak jarraitu zuen Gipuzkoako eta Bizkaiako burdin oletan erretzeko.XlX.Mendean Bessemer bihurgailuaren sorreraren eskutik etorriko da ustiaketa masiboa;bihurgailuak burdin ez fosforikoa behar zuen eta horrelakoa zen Bizkaian zegoena.Britaniar enpresak segituan egokitu ziren eremuan.Hirugarren karlista gerrak geldiunea ekarri zuen,baina hau amaitzean,ustialketari ekin zioten.Meen trenide sare eraikitze prozesua,errausketen labeak...Burdin gehiena Ingalaterrara esportatu zen irabaziak sortuaz enpresei,hauek fabrika berriak sortu, bat Bizkaiko Labe garaian sortua.Nobela honek, egokien islatzen du Bizkaiko gizartea nolakoa zen,xlx.Mendearen azken lauredeneko egoera azaltzen du.Nabarmena izan zen,populazioaren igoera,imigranteen etorrerak ez zuen antolakuntzarik izan.Langile hauek, ez zuten zerbitzu higienikorik,ohe bakoitza 3langilentzat egokitua.Behartuak zeuden patroien kantinetan lehengaiak erostera.Elikadura minimo baten falta,gaixotasunaren zabalketa zekarren.Hamaika lan ordu egunero,igande askotan ere.Honek,1890ko greba orokorra ekarri zuen,Lanaldiak murrizteko eta barrakoiak eta dendak desagertzeko.Baina ikus dezakegunez 1890an meatze zonan langileen egoera ez zen asko konpondu, barrakoiak eta dendak mantendu zirelako.

Ondorioak

Aztertu dugun testua baliagarri zaigu, garaiko meatzagien egoera ezagutzeko, era gordinean azaltzen duelako mea langileen bizi baldintzak Somorrostro inguruan.Soldata urriak,higienerik gabeko bizilekuak, lanordu ugari… Horrek langile mugimendua sortuko du, Sozialismoak bereganatu zuena, eta komunismoak neurri txikiagoan.

Entradas relacionadas: