Zizeron: bizitza, lanak eta prosa klasikoa, I. mendeko Erroma
Resumen
Dokumentuak Zizeron hizlari, politikari eta filosofoaren bizitza eta obra aurkezten ditu, I. mendeko Erromako prosa klasikoaren testuinguruan. Diskurtso judizial eta politikoak, erretorika- eta lan filosofikoak, tratatu moralak eta gutunak aztertzen dira. Ikasleak Zizeronen eragina eta idazlanen ezaugarriak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Zizeron Arpinon jaio zen eta Erromako hizlari handiena izan zen.
- Diskurtsoak judizialetan (C. Verres-en kontra, Catilinarias, Filipikak) eta politikoetan banatzen dira.
- Erretorika tratatuak: Brutus, De oratore eta Orator.
- Lan filosofikoak: De republica, De legibus, De officis, Tusculanae disputationes eta De senectute, besteak beste.
- Gutunak (Epistulae ad familiares, ad Atticum, ad Quintum fratrem eta ad Brutum) Erromako errepublikaren azken garaia ezagutzeko iturri baliotsuak dira.
- Zizeronek estilo asianista eta atizista uztartu zituen, argitasuna eta elokuentzia lortuz.
Prosa Klasikoa: Zizeron
I. Mendea K.a.
Erromak berpizkunde kulturala bizi zuen I. mendean K.a., batez ere literatura arloan. Prosaz idatzitako genero batzuk aipatu ahal ditugu:
Oratoria:
Entzuleen aurrean konbentzitzeko asmoz hitz egitearen artea da.Filosofia:
Greziako filosofoen ideiak eta pentsamenduei buruzko lanak.Gutungintza:
Gutun forma duten idatziak.
Pertsonaia nabarmena Marko Tulio Zizeron izan zen, grekoko kulturaren mireslea. Arpinon jaio zen, Erroman formakuntza ona jaso zuen eta Grezian osatu zuen. Abokatu eta politikari karrera bikaina bete zuen, kontsulatura heldu zen. Gerra Zibilean erretiroa hartu zuen eta filosofiari buruzko lanak idazteari ekin zion. Zizerok Errepublikaren berrezarpena posiblea zela uste zuen eta politikara itzuli zen. Zizeron askotariko lanak idatzi zituen: diskurtsoak, gai politikoak, moralak…
Diskurtsoak
Zizeron Erromako hizlaririk handiena da. Bi eratakoak izan daitezke:
- Judizialak (tribunal baten aurrean azaldutakoak abokatu defentsore bezala)
- Politikoak (senaduan azaltzen zituenak)
Judizialen artean aipatzekoak dira:
- C. Verres-en kontra (Zizerok estortsioa Siziliako gobernadoreari leporatu zion)
- Arquias poetaren alde (Arquias poetari herritasuna eskubidea usurpatzeari leporatu zioten)
- Catilinarias (Catilina, asmo handiko aristokrata, boterea lortzeko matxinada antolatu zuen)
- Filipikak (hamalau diskurtso dira, hauen bidez Marko Antonioren boterea moztu nahi zuen)
Zizeronen diskurtsoak ziren ahoskatzen gaur egun irakurtzen dugun bezala.
Erretorika Tratatuak
Oratoriari buruzko obrak ere utzi dizkigu. Bere obra erretorika garrantzitsuenak:
- Brutus (Erromako oratorien ikuspegi historikoa da)
- De oratore (Hizlarien formakuntzaz eta diskurtsoaren teknikaz hitz egiten digu)
- Orator (hizlari ideala deskribatzen du eta nola prestatu behar den esaten da)
Lan Filosofikoak
Zizeronen ustez, hizlari on baten formakuntzean oinarrizkoa zen filosofia. Ez da originala, baina laburtu eta Greziako filosofia oso argi azaltzen du.
Filosofiari buruzko tratatuak:
- De republica (Errepublikari buruz, 6 liburu ditu non berarentzat demokrazia, aristokrazia eta monarkiaren arteko nahasketa zen gobernurik onena definitu zuen)
- De legibus (Legeei buruz 6 liburutan banatuta, 3 liburu baino ez ditugu kontserbatu, antolakuntza politikoa eta lege erlijiosoei buruz idatzi zuen)
Tratatu Moralak:
- De officis (Betebeharrei buruz, norberaren interesa gizarte interesaren menpe dagoela azpimarratzen da)
- De finibus bonorum et malorum (Ongia eta txarraren arteko mugei buruz, ongiari buruzko bestelako teoriak adierzten dira)
- Tusculanae disputationes (Tuskulanak, arimaren hilezkortasuna defendatzen da)
- De senecute (Zahartzaroari buruz, Zizerok zahartasuna ez dela ezbeharra esaten du)
- De amicitia (Laguntasunari buruz, laguntasunaren abantailetan datza)
Erlijioari buruzko tratatuak:
- De natura deorum (Jainkoen izaerari buruz, filosofiako eskolek dituzten jainkoei buruzko iritziak adierazten ditu)
- De divinatione (Igarpenari buruz, estoikoek iragarpenean dituzten sinesmenak ezeztatzen ditu)
Gutungintza
Zizerok gutun asko idatzi zituen, hil eta gero, Tirok bere idazkariak eta Atikok, bere lagunak, bildu eta argitaratu zituzten. Gutunetan agertutako gaiak bestelakoak dira: gertaera barne-barnekoak, familiakoak, ofizialak, politikoak…
- Epistulae ad familiares (bere familiako pertsonengana bideratuak)
- Epistulae ad Atticum (Atiko, bere laguna, jakintsu, bankaria eta editorearengan bideratuak)
- Epistulae ad Quintum fratrem (Quinto anaiarengan bideratuak)
- Epistulae ad Brutum (Marko Bruto, Zesarren hiltzaileetariko bati idatziak)
Gutun hauek Erromako errepublika amaiera ondo ezagutzeko eta ulertzeko dokumentu paregabeak dira. Bere estiloan estilo asianista, korapilatsu eta hanpatua eta atizista, erraza eta argia, elkartzen jakin zuen. Bere prosak argitasuna eta elokuentzia elkartzen ditu. Lexikoari dagokionez, garbitasunaren defendatzaile sutsua izan zen, herri hizkera eta neologismoak baztertuz.
Poesia Lirikoa
Erromatar poesia lirikoa antzerkia eta epika ondo finakturik zeudelarik jaio zen. I.K.a eta I. K.o sentimenduei buruzkoak eta bertsoz idatzitako lanak dira.
Katulo
Valerio Katulo olerkariaren bizitza eta obra oso lotuak daude, bere bizitza bere olerkietan islatzen baita. Grinaz eta pasioz beteriko olerkiak idatzi zituen. Bere nahiak eta gogoak nahi zuen bezala azaltzen zituen ezertan erreparatu gabe. Verona hirian jaio zen eta bere aita Zesarren laguna izan zen. Heldu zaigun obra 116 olerkiek osatzen dute, hauen edukia kontuan hartzen badugu hiru motatako olerkiak aurkitzen ditugu.
Olerki Mitologikoak
(hizkuntza jasoa eta luzeenak)Amodiozko Olerkiak
(poema gehienak dira eta ziur aski kalitate handienetakoak, guztiak Lesbiari dedikatu zizkion horietan bere amodioaren gorabehera guztiak ezagutzen ditugu)Lagun eta Arerioei Eskainitako Olerkiak
(hauetan alde batetik samurrez eta umorez lagunei idazten die, beste aldetik, gorrotoz beteriko olerkiak ere aurkitzen ditugu. Hizkera naturala eta zuzena, laburrenak).
Katuloren olerkirik hoberenak amodiozkoak dira. Erabiltzen duen hizkuntza desberdina da gaiaren arabera.
Obidio
K.a. 43. urtean jaioa, Erroman zuzenbide eta oratoria ikasi ondoren, poemagintzan eman zuen bere bizitza guztia. Ovidiok hainbat genero landu zituen baina oraingoan bere elegietara mugatuko gara. Gaztaroan amodioari buruzko elegiak idatzi zituen eta erbestean zegoenean serioak. Obidioren elegiak disdiratsuak, ingeniotsuak eta dotoreak dira.
Ovidioren lanik ezagunenak hauek dira: Amores (Amodioak), Ars amatoria (Maitatzeko ikasbidea) eta Tristia (Saminak). Amores poema-lana hiru liburutan dago antolatuta. Propertzioren elegien eragina nabaria da lehenengo lan horretan. Korina izeneko neska da protagonista; horrez gain, Ovidioren maitale guztiak ere agertzen dira. Kexa eta arrangura (me miserum!) dira nagusi; dena den, lan horrek badu ironia eta arinkeria ukitu bat. “Ars amatoria” bilduman irakatsi nahi du nola lortu maite den neskaren edota mutilaren maitasuna. Ironiaz betetako poema didaktikoak dira, askotan barregarriak. “Tristia” erbestean idatzitako poema-lan nagusia da, herriminez eta arranguraz betea. Dirudienez, Ovidiok, apaltasunez, munduari erakutsi nahi izan zion Augustok ezarritako zigorra guztiz bidegabea izan zela.
Horazio (Epodoak eta Odak)
Kinto Horazio Flaco (k.a. 65-8) Venusan, Italian jaio zen. Familia xume batean jaio arren, Erroman eta Atenasen ikasteko aukera izan zuen Horaziok. Militarra izan zen, eta Brutoren (Zesarren hiltzailea) armadan borrokatu zen errepublikaren alde. Bruto hil ondorengo Filiposeko gudan, armada utzi, eta kargu administratibo bat bete zuen. Erromatar literaturan Horazio da poeta liriko garrantzitsuena, Epodoak eta Odak idatzi zituen. Epodoak 17 poema edo kantu labur dira gai desberdinekin: baserriko bizitza (beatus ille), gudek dakarten hondamena, agure lizunen aurka egitea eta Mezenas adiskidea goraipatzea, besteak beste. Odak lirika latinarraren gailurrean koka ditzakegu, 4 liburu dira 104 poemaz osaturik, odetan erabiltzen zituen gaiak oso desberdinak dira: eguneroko bizimodua, barru-barruko sentimenduak, abertzaletasuna eta bizitzaren gozamena. Azken gai hori da ezagunena: Horaziok gogorarazten digu bizitza laburra dela, eta daukagun denbora urria gozatu behar dugula (carpe diem).
KOKAPENA: Clara Campoamor diputatuak, Espainiako Il Errepublikaren Gorte Konstituziogileetan, 1931ko irailaren 1eko saioan emandako hitzaldiari buruzko dokumentua aztergai dugu. Jatorriz testu historikoa da, beraz, lehen mailako iturria; formaren aldetik narratiboa eta gaiari dagokionez soziala, helburu politiko argiarekin. Egileak emakumeen bizitza politikoan parte-hartzea eskatzen du: boto emateko eskubidea hain zuzen ere. Alderdi Erradikaleko kidea izanik, bere jardun politikoa emakumeen eskubideak aldarrikatzen eman zuen. Clara Campoamorrek emakumeek zuten sufragio eskubidea legebiltzarrean ea-ea bakarrik defendatu zuen. Victoria Kent diputatu kide izanda emakumeei boto ematearen aurka egon zen, uste zuelako erabaki horrek ez ziela mesederik egingo ez indar errepublikanoeei eta ez indar aurrerazaleei. Gorte Konstituziogileen saioetako egunkarian agertu zen, beraz publikoa da, eta helburu politiko garbi batekin idatzita dago. ANALISIA: Gaia: Emakumeen eskubideen errebindikazioa. Bi dira ideia nagusiak: Eskubide hauen proposamenaren arrazoiak eta emakumeen sufragio eskubidearen defentsa.Lehenengo paragrafoan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna bermatzen duten zenbait printzipioen (zaharturik dagoen printzipio aristotelikoa) aurka argudiatzen du eta gisa eskubide berak dituela adierazten du. Beraz, Konstituzioak berdintasun hori bermatu behar duela. Bigarren paragrafoan, emakumeen sufragioa bere gain hartzera eta Konstituzioan txertatzera bultzatzen ditu parlamentariak. Horretarako, goretsi egiten ditu Behin-behineko gobernuaren erabaki batzuk (oso denbora gutxitan Errepublikak, monarkiak bi mendeetan egin zuena baino gehiago egin duela aipatzen du) eta Konstituzioak izan ditzakeen onurak. Gainera bihotzak biguntzeko ahaleginean, berdintasun hori onartuz, Espainia, emakumeen sufragio eskubidea onartuko zuen lehen herrialde latinoa izango litzatekeela dio. Amaitzeko azken deia : ez utzi beste herrialdeei aurreratzen!! esaten die lege-gizonei.
GARAI HISTORIKOA: 1931ko apirileko udal hauteskundetan monarkikoek lortu zuten zinegotzi gehien, kazikeek kontrol handia baitzuten landa-eremuetan. Baina hiri handietan errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen, eta horrek monarkiaren babes falta utzi zuen agerian; Alfonso XIII erbesteratu eta Errepublika aldarrikatu zen. Donostiako itunean parte hartu zutenak behin behineko gobernua osatu zuten. Hauen lan nagusia premiazko erreformak martxan ezarri eta batez ere Gorte Konstituzionagileetarako hauteskundeak antolatzea izan zen. Hauteskunde haietatik errepublikar eta sozialisten arteko koalizioa atera zen garaile eta haien ardura izango zen , Estatu berria osatzeko, beharrezkoa zen Konstituzioa idaztea.Eztabaidak oso gogorrak izan ziren, batik bat gai erlijiosoa eta gizonen eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunaren gaia (testuan aztertzen ari garena), eta, beraz, sufragioari dagokiona.II. Errepublikaren Behin-behineko Gobernuak 25 urtetik gorako gizonezkoei bakarrik eman zien boto eskubidea baina erabaki zuen emakumeak ere diputatu hautatuak izan zitezkeela. 1931ko Gorte Konstituziogileetan, hiru diputatu emakumezko hautatu ziren: Clara Campoamor Alderdi Erradikalekoa, Victoria Kent Alderdi Erraldikal Sozialistakoa, biak Madriletik, eta Margarita Nelken Alderdi Sozialistakoa Badajozetik.Clara Campoamor izan zen kongresuaren aurrean emakumezkoen boto eskubidearen proposamena defenditu zuena . Bere borrokari esker lortu zen sufragio eskubidea Konstituzioan txertatzea. 25. artikuloak esaten zuen bezala“No podran ser fundamento de pribilegio juridico: La naturalez, la filiación, el sexo, la clase social, la riqueza, las ideas políticas, ni las creencias religioasas”.Aurreproiektuan oso aukera berezia zegoen, ezkondugabeko eta alargunak ziren emakumeei bakarrik eskaintze zieten eskubide hau. Eztabaida luzeen ondoren ( Clara Campoamor aurrez aurre Victoria Kent-ekin) azkenean onartu zen 161 boto alde, 121 aurka eta 188 abstenziorekin. 36.Artikuluan bermatu zen eskubidea: “Hogeita hiru urtetik gorako sexu bateko zein besteko herritarrek hauteskunde eskubide bera izango dituzte, legeek ezartzen dutenaren arabera”.
1931ko abenduaren 9an onetsitako Konstituziaren bidez, Espainia estatu laiko eta demokratikoa bihurtu zen; sufragio unibertsala ezarri zen; jabetza eskubidea interes publikoaren menpe zegoen; eskualdeetako arazoak autonomia-estatutuen bidez bideratuko ziren.1933an bozkatu zuten lehen aldiz emakumeak. Boto emate horretan justifikatu zuten batzuk eskuinaren garaipena. Guztiz azal-gaineko interpretazioa zen, benetako arazoa ezkerreko alderdien estrategia eta batasun falta izan zirelako, 1936ko hauteskundetan demostratu zen bezala. 1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetarako ezkerrak eta indar aurrerakoietariko gehienek Fronte Popularraren ituna sinatu zuten. Desadostasunak alde batera utzita, koalizio baterako gutxieneko printzipioen inguruko akordioa sustatuz, gobernatzeko behar zen gehiengo osoa lortu zuten. T. G.: Hitzaldi hau klabea izan zen emakumeen sufragio onartzeko. Neurri horren alde egin zuen defentsa-lanari esker, emakumea politikaren agertokian jarri zuen, gizonaren maila berean.Horregatik, Espainiako feminismoaren historiako mugarri bat da.II. Errepublikan emakumeak biziki hasi ziren lan eta hezkuntza esparruan parte hartzen, eta aldi berean beren lan eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak eskatu zituzten. Esparru honetan bi izen nabarmendu ziren: Dolores Ibarruri, diputatu komunista eta Federica Montseny, anarkista, Espainiako historian ministro kargua izan zuen lehen emakumea (1937). Ondorioz berrikuntza garrantzitsuak lortu ziren emakumearen mesedetan: guraso agintea desagertu zen, dibortzio legea eta baterako hezkuntza nuerri iraultzaileak izan ziren garai hartan. Eskubide horiek ukatu egin ziren gerra zibila eta frankismoa iritsi zirenean. 1939tik aurrera emakumeak bigarren mailako eginkizun pasiboa zuen gizarte eredua nagusitu zen, betiere gizonezkoaren osagarri gisa. T. G: Testua garrantzitsua da programa elektoral honekin Fronte popularrak 1936ko hauteskundeak irabazi zituelako, nahiz eta gutxigatik izan. Honek erakusten du batasunak duen garrantzia garaipena lortzeko.Beste alde batetik, Fronte Popularrak irabazteak tentsioak areagotu zituen. Bizitza politikoa erabat polarizatua geratu zen. Eskuinak ez zuen inola ere onartu eta, lehen esan dugun bezala, gerra zibila bihurtuko den matxinada prestatzen hasi ziren.
KOKAPENA: Aztergai dugun dokumentua Madrilen 1936ko urtarrilaren PSOEren aldizkarian agertutako Fronte Popularra programaren zatia da.Jatorriaren aldetik testu historikoa da, formari dagokionez manifestu bat eta gai politikoa du. Egilea: kolektiboa, kongresuko diputatuak. Helburu publikoa duen testua da, beraz hartzaile kolektiboa.Fronte Popularra sozialisten eta errepublikanoen koalizioa izan zen; komunistak ere bertan sartu ziren. Desadostasunak alde batera utzita, koalizioa otsaileko hauteskundeetarako prestatu zen. ANALISIA: Gaia: Fronte Popularraren programa.Ideia nagusiak: 1) Herriarekiko konpromisoa; amnistia, eskubideen defentsa ( 2. eta 3. paragrafoetan ikusten den bezala). 2) Haien arteko adostasunak eta desadostasunak. (4., 5. eta 6. artikuluetan).Testuan zehar koalizioaren helburuak azaltzen dira,hala nola: II. Errepublikako 1931-33ko biurtean garaturiko politika erreformatzailearen berrezarpena eta Konstituzioari berriz ere indarra ematea ( askatasuna eta eskubideak bermatzeko).Fronte popularraren programan (moderatua), banka sisteman erreformak eta nekazarien berrerospenak eskatzen dira. Errepublikazaleak, banka eta lurren nazionalizazioaren ( 4. eta 5. paragrafoetan) aurka agertzen dira. Bi eskaera hauek langileen alderdietakoak ziren; Errepublikazaleentzat, Errepublikaren helburua askatasun demokratikoko erregimenaren ezarpena eta langileen baldintza materialak eta moralak hobetzea ziren (6.paragrafoan).Ez da sozialismoa ezartzea (langileei kontrola ematea), erregimen demokratikoa berrezartzea baizik( langileen baldintzak hobetzeko, interes publikorako eta aurrerapen soziala lortzeko). (6.paragrafoan). GARAI HISTORIKOA: 1931ko udal hauteskundeetan hiri handietan koalizio errepublikano-sozialistak irabazi zuen. Alfontso XIII.ak erregetza utzi zuen eta II Errepublika aldarrikatu zuten.Eratu zen behin behineko gobernuak Gorte Konstituzionagileetarako deialdia plazaratu zuen eta zenbait erreforma bultzatu zituen. Lehen Biurteko Erreformistan (1931-33) errepublikano eta sozialisten koalizio-gobernuko presidentea Azaña izan zen. Garai honetan erreforma-politika bat jarri zen abian eta politika horrek eremu guztietan izan zuen eragina.
Bai ezker aldekoek, bai eskuinekoek gogor egin zuten biurteko erreformistan egindako lanaren kontra.Koalizio gobernua krisian murgiltzen zen bitartean, eskuina berrantolatzen hasi zen, horrela 1933an egin ziren udal hauteskundetan CEDAk (eskuineko alderdien koalizioa) boto asko lortu zituen. Azañak dimititu egin zuen eta hauteskunde orokorrak burutu ziren ekainean, oraingo honetan CEDAk eta Alderdi Erradikalak irabazi zutelarik.Eskuinaren biurteko honetan (1933azaroa.1936 otsaila) aurreko erreformen kontrako politika burutu zen. Neurri hauek ondorio larriak izan zituzten, indar politikoak berregituratzeaz gain, giza gatazkak areagotu ziren (Asturias 1934).Gauzak horrela, ustelkeria kasuak agertu ziren ( Straperlo eta Nombela) eta guzti honen ondorioz gobernua krisian murgildu zen. Gorteak desegin eta hauteskunde deialdia egin zen. Ezkerreko alderdiak aliantza handi bat osatu zuten 1936ko urtarrilean,( Fronte Popularra: ezker aldeko alderdien koalizio). Haien arteko diferentziak pizkat alde batera utzi eta programa bat adostu zuten eskuinari aurre egiteko hauteskundetan.Fronte Popularrak programa moderatua aurkeztu zuen: 1.Amnistia orokorra 1934ko gertaerengatik atxilotutakoentzat. 2.Lehen biurteko politika erreformista martxan jartzea. 3.Konstituzioa berrezartzea. 4.Autonomien auzia negoziatzea. >Hauteskunde kanpaina tirabiratsua eta nahasia izan zen. Gatazka politikoa oso polarizatua zegoen bi bloke handitan: ezkerra eta eskuina.Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren.Huateskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen. Gertaera ugari sortu ziren Espainiako hainbat tokiktan: Lurren okupazioak, grebak eta desordena publiokoak. Gobernua ahul zegoen , agintean zeuden errepublikatarrek ezin izan zuten gizarte-erreforma handirik egin. Bitartean eskuin muturreko taldeek kanpainia gogor bat jarri zuten abian,indarkeria, konspirazioa eta matxina militarra bultzatzeko. Matxinada 1936ko uztailaren 17an hasi zen Marokoko protektoratuan eta hurrengo egunean penintsulan. Hiri handi gehienetan huts egin zuen eta hiru urte iraungo zuen gerra zibil bati eman zion hasiera.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein dira Zizeronen diskurtso judizial nagusiak?
Testuaren arabera, C. Verres-en kontra, Arquias poetaren alde, Catilinarias eta Filipikak dira judizialen artean aipagarrienak.
Zein tratatu filosofiko idatzi zituen Zizeronek?
De republica, De legibus, De officis, De finibus bonorum et malorum, Tusculanae disputationes, De senectute, De amicitia, De natura deorum eta De divinatione.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.