1876ko konstituzioa iruzkina
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 6,49 KB
7.Testua. 1876ko konstituzioa (1876-06-30)
Testu hau historiko, politiko eta juridikoa, lehen mailako iturria da. Publikoa ere bada, Madrilgo Gazetan argitaratua. Egilea kolektiboa da Gorteak baitira erregearekin batera eta hartzailea, herria.
1876ko konstituzioa da, Borboien errestaurazio garaian idatzia. Ulermena:
Estatu konfesionala, katolikoa, kultu askatasunarekin baina bakarrik modu pribatuan. Estatuak mantenduko zituen kultua eta ministroak (Mendizabalen Desamortizazioaren ondorio bat) (11 art)
.
Espainolen eskubide batzuk: iritzia emateko, inprimatzeko eskubidea aurre-zentsurarik gabe, biltzekoa, … (13 art).
Aginteen banaketa: legegilea, Gorteek erregearekin batera (subiranotasun partekatua); betearazlea, erregea ( 18 eta 50 art).
Gorteen antolakuntza: bi ganbarakoak, Kongresua eta Senatua, ahalmen berdinekin. Senatari mota batzuk: koroak izendatuak (hauek izango ziren biziartekoak); estatuko erakundeek eta zergadun handiek aukeratuak beste batzuen artean (ez herriak aukeratuak) (Senadu mistoa) (20 art). Diputatuak herriak aukeratuak (28 art).
Berdintasuna legeen (kode bakarra) aurrean epaiketa arrunt, zibil eta kriminal kasuetan (75 art)
Testu-ingurua: I Errepublika estatu kolpe batekin amaitu zen baina egoera politikoa ez zegoen konponduta eta gerra karlista oraindik indarrean zegoen. Canovasek pentsatu zuen irtenbide bakarra monarkia borboikoa berrezartzea zela eta armadaren babesarekin, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten eta armadaren gehiengoaren babesa lortu zuen. Alfontso XIIak, Cánovasen laguntzarekin guztien arteko bizikidetasun ona eta elizaren babesa lortu nahi zuen. Gorte konstituziogileetako deialdia egin zuten konstituzio berria prestatzeko sufragio unibertsalaren bidez, indarrean zegoen konstituzioa aurrerakoia zelako. 1876ko konstituzioa, berriz, moderatua zen. 1878an erroldaren araberako sufragioa berriro ezarri zuten era horrek herritarren parte-hartzea biztanleen %5ra gutxitu zuen. 1890an egoera aldatu egin zen (Sagasta gobernuan zegoenean) eta gizonezko sugragio unibertsala aldarrikatu zuten.
Cánovasen helburua izan zen konstituzio ireki eta malgua egitea oreka politikoa lortzeko, estatuari egongortasuna emateko eta pronuntziamenduak ekiditzeko. Hori zela eta, itzuli behar ziren seiurteko demokratikoa gertatu baino lehengo egoerara (moderatuak boterean zeudenean). Konstituzio hau 1931ra arte indarrean egon zen, Primo de Riveraren diktaduraren garaia salbu (1923-30)
Cánovasek sistema bat planteatu zuen: bi alderdi handi egon behar ziren iritzi ezberdinak biltzeko eta gobernuan txandaka baketsua egiteko. Cánovas liberal kontserbadore alderdiaren buruzagia izango zen eta ezkerreko alderdi dinastiko talde bat behar zuen, liberal-fusionista izenekoa, 1869ko Konstituzioa eta sufragio unibertsalaren aldekoa zena. Burua, Mateo Sagasta. Baina txandaka honekin, beste alderdiak guztiak jokoz kanpo geratu ziren. Hori zela eta, sistema bakarrik funtzionatu ahal zen kazikismo eta putxerazoa erabiliz.
Kazikismoak nekazaritza inguruetan eragin handia eduki zuen kazikeak antzinako lur-jabeak izan zirelako, Espainiako bizitza politika, sozial eta ekonomikoa kontrolatzen zuten eta, ondorioz, botere handia zeukaten. Sistema horretan, nekazariak kazikearen menpe zeuden eta bera euren bizitzen eta ondasunen benetako jauntxoa zen. Kazikeek eragin hau erabili zuten hauteskundeetan emaitzak manipulatzeko. Fabore bat egiteko alderdi bati (gobernuan egon behar zenari), hauteskunde-aktak faltsutzen zituzten (putxerazoa).
1885ean Alfontso XII hil zen, bere ondorengoa oraindik jaio gabe. Mª Cristina Habsburgokoa erreginaorde bihurtu zen eta egonkortasuna ez galtzeko, Cánovas eta Sagastak El Pardoko Paktua (1885koa) sinatu zuten alderdien txandaka mantentzeko.