1876ko konstituzioa iruzkina

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,26 KB

7. TESTUA.

1876ko

Konstituzioa (1876-06-30)1. SAILKAPENA:Aurrean dugun dokumentua, lehen mailako testu historiko eta juridikoa da. Konkretuki 1876ko Konstituzioaren hainbat artikulu ditugu aztergai. Egileari dagokionez, kolektiboa da. Izan ere, 1875ean Cánovasek adituen batzorde bati dei egin zion, konstituzioaren aurreproiektua egiteko. 1876ean gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egindako hauteskundeetan eratutako Gorteek onartu zuten Konstituzio berria eta ondoren Alfontso XII.A erregeak berretsi zuen. Konstituzioa Madrilen aldarrikatu zen 1876ko ekainaren 30ean. Testua publikoa da eta helburu nagusia Errestaurazioaren sistema politikoa finkatzea, eta herritarrei konstituzio berriak zehaztutako hiritarren eskubide eta betebeharrak ezagutzera ematea zen. Berrezarkuntza garaian kokatzen da. 1874ko amaieran, Alfontso XIIa (Isabel II.Aren semea) Espainiara iritsi zenean Borboitarren Monarkia berrezarri zen estatuan, Berrezarkuntza garaiari hasiera emanez. Sistema honen bultzatzaile nagusia Antonio Cánovas del Castillo kontserbadorea izan zen. 2. AZTERKETA: Konstituziotik aukeratutako artikulu hauetan, Errestaurazioaren bultzatzaile nagusia zen Antonio Canovas de Castilloren ideia nagusiak ikus daitezke. Artikulu desberdinak jorratzen dituzten gaiak honako hauen dira: ● Sarreran, subiranotasuna
Alfontso XII.A erregeak eta Gorteek partekatzen dutela azaltzen du. ● 11.Artikuluan Estatuko erlijio ofiziala. Erlijio katolikoa dela zehazten da, nahiz eta beste erlijio adierazpenak baimentzen diren, beti ere, modu pribatuan burutzen badira. ● 13.Artikuluan espainiarren eskubideak adierazten dira: adierazpen, biltzeko eta elkartzeko eskubideak hain zuzen ere. ● 18., 19., 20., 28, eta 50. Artikuluetan Estatuaren botereak azaltzen dira: ○ Legegilea Gorte (Senatua eta Kongresua) eta erregearen eskuetan dago. (18. Eta 19. Art.) ○ Betearazlea erregearen esku dago (50. Art.) ○ Ez da zehazten hauteskundeetan zer sistema jarraituko den (28. Art), baina praktikan, gizonezko sufragio zentsitarioa jarraitu zen (20. Art) ● 75. Artikuluak Espainia osoarentzat foru bakarra onartzen dela esaten du, hala, Estatua modu zentralistan eta bateratzailean ulertzen da, foruak deuseztatuz eta karlistekin arazoaz ekidituz.