Francoren Erregimenaren Legeak: Politika eta Ekonomia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia

Escrito el en euskera con un tamaño de 18,98 KB

17. TESTUA: Erantzukizun Politikoen Legea

Dokumentuaren Karakterizazioa

Gure eskuetan aztertzeko dugun dokumentua da Francisco Franco jeneralak Espainiako Gerra Zibilen emandako lege bat, beraz, dokumentua lehen mailakoa da eta mota juridikoa; bere edukia aztertuta esan daiteke mota politikoa baduela ere: Francoren proiektu politikoaren aurka dauden guztiak zigorra izango dute eta errepresioa erregimen frankistaren ordenazioan ardatz nagusia izango da. Argitaratu zen 1939ko otsailaren 13an altxatutakoen Aldizkari Ofizialean, helburua publikoa da eta hartzailea, kolektiboa. 1939ko apirilaren 1ean bukatu zen Gerra Zibila eta bando frankistaren garaipenak Errepublikaren garaiko erakunde guztiak deuseztatu zituen. Diktadura ezarri zen, eta botere guztiak Estatuburuak, Francisco Franco jeneralak, batu zituen. Erregimen berriak administrazioa eta justizia militarizatu egin zituen eta oso zigor gogorrak ezarri zituen.

Edukien Analisia

Lege honek helburua du “matxinada gorria” gorpuztera lagundu zutenak zigortzea eta, horretarako, auzitegi bereziak sortu.

1. artikuluak dio zigorra jasoko dutela 1934ko urritik 1936ko uztaileko 18 bitarteko ezarritako ordenaren aurka agertu direnak, Errepublikari babesa eman diotenak eta, beraz, Mugimendu Nazionalaren aurka azaldu dira. Aipatzekoa da legea atzeraeginez ezarri eta aplikatzen dela eta delitua jartzen duela 1934ko urriko iraultzan, sekulako errepresioa jasoko zuena, baina gero, Fronte Popularrarekin, haietako asko amnistia eta barkamena lortu zutela.

2. artikuluan deuseztatzen da sistema parlamentarioa: Fronte Popularra osatzen zuten ezkerreko alderdi guztiak legez kanpo geratuko dira, baita erakunde sindikalak eta alderdi abertzaleak. Haien eskubideak eta ondasunak galduko dituztela aipatzen da 3. artikuluan, berriro martxan jartzea ekiditeko.

Testuingurua eta Interpretazioa

Bigarren Errepublikaren programa (demokratizazio politikoa eta erreforma sozialak) Espainiako talde kontserbadore gehien oposizioa izan zuen, eta horren ondorioa 1936ko uztailaren 18ko Estatu kolpea izan zen. 1939ko otsailean frankisten garaipena bermatuta dago, baina Francok ez du inongo akordiorik itxi nahi: arerio politikoak bortizki erreprimitu nahi ditu. Helburua da bere ustez Espainiako arerioak direnak suspertzeko aukera saihestea: komunismoa, anarkismoa, nazionalismoak, liberalismoa, demokrazia...

Lege honen bidez Francoren proiektu politikoaren aurka dauden guztiak zigorra izango dute. Errepresioa erregimen frankistaren ordenazioan ardatz nagusia izan zen. Eremu guztietan aplikatu zen hasieran eta, urteak pasata, erregimenaren egiturazko elementu iraunkorra bilakatu zen.

Deigarria da “matxinada gorria” esamoldea erabiltzea. Ematen du Francoren aurkariak direla zilegizko gobernuaren aurka altxatu zirenak eta justu kontrakoa da, matxino frankistak altxatu ziren Errepublikaren zilegizko gobernuaren aurka.

Auzitegietan parte hartuko dute Armadaren ordezkariak (honek adierazten du militarrek duten garrantzia erregimen frankistan), Magistraturakoak, hots, epaileak (auzitegiei legalitate-irudia emateko) eta FET y de las JONS, alderdi bakarrekoak. Egoera honetan juzkatutakoen berme-prozesalak erabat desagertu ziren.

Lehen artikuluak aipatzen du zigorra 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra ezarritako ordenaren aurka aritu zirenentzako. Honek esan nahi du legea aplikatuko dela atzera eginez. 1934ko urriaren 1ak ezartzen du 1934. urteko deitutako Urriko Iraultzaren hasiera: Ezkerreko indarrak Errepublikaren gobernu kontserbadorearen aurka. eta, Katalunian, Estatu Katalana aldarrikatu baitzuten. Bi ekimenek porrot egin zuten eta bortizki erreprimituak izan ziren.

Lege honen aplikazioarekin errepresioa jaso zutenen kopurua oso handia da, eta kalkuluen arabera 250.000 baino espediente baino gehiago ireki ziren Espainia osoan. Fusilamenduak ugariak izan ziren (40.000 inguru gerra ostean), kartzela-zigorrak, behartutako-lanak, torturak, erbesteratzeak, gaitasungabetzeak eta ondasunen konfiskazioak ahaztu gabe.

2. artikuluan Fronte Popularra osatu zuten ezkerreko alderdiak debekatzen dira, erakunde sindikalak –PSOE, PCE, CNT, UGT– eta alderdi nazionalistei, testuak separatistak esaten zaiela. Euskal Herrian Eusko Alderdi Jeltzalea (PNV), Eusko Abertzale Ekintza (ANV) eta ELA-SOV sindikatua izango dira: espainiar aberriaren batasunaren aurka egiten dute eta batasun hori erregimen berriaren zutabe nagusia da.

3. artikuluan, aipatutako erakundeen ondasunak konfiskatzen dira. Haien lokaletan gobernuaren eta Mugimenduaren erakundeak kokatuko dira. Horrela ezin izango dituzte erabili errejimenari aurka egiteko bilerak egiten edo ondasunak saltzen finantziazioa lortzeko. Gainera, laguntza eman zieten partikularrak galduko dute dirua edota jabetza.

Ondorioak

Erantzukizun Politikoen Legea erregimen frankistaren tresna bat da Mugimendu Nazionalari aurre egin eta egingo dioten guztiei zigorrak ezartzeko. II. Mundu Gerran faxisten porrotak aurreikusi zenean eta frankismoaren irudia malgutzeko nahiarekin Legearen erreforma bat egingo da 1942an: auziperatua izateko arrazoiak murriztu ziren, baita ezarritako zigorrak. Nahiz eta aldaketekin, indarrean jarraitu zuen ia hogeita hamar urte, 1966ko azaroaren 10era arte.

Abolizioak ez du esan nahi frankismoa diktadura bat izateari utzi ziola. Errepresioaren malgutze-neurriak nahitaezkoak ziren Europar Merkatu Erkidegoaren kidea izateko, eta garai horretako Espainiako modernizazioa eta garapen ekonomikoa errazteko.


18. TESTUA: Nazio Intereseko Industriak Babesteko Legea

Dokumentuaren Karakterizazioa

Testua Francisco Franco jeneralak Espainiako Gerra Zibila amaitu bezain pronto emandako lege bat da: Francoren eskuetan dago botere osoa eta legeak egiteko eskumena dauka. Beraz, lehen mailako iturri mota juridikoa dauka, edukia aztertuta ere mota ekonomikoa duela ikus daiteke. 1939ko urriaren 25ean argitaratu zen Estatuaren Aldizkari Ofizialean. Testu publiko honen hartzailea kolektiboa da.

Edukien Analisia

Lehenengo zatian legearen beharra justifikatzen da: Gerrak ekonomiaren eta industriaren urritasunak agerian utzi dituela eta Espainiaren armamentu eta lehengaien industriaren beharra azpimarratzen ditu. Faxismoaren ideiek ekarriko dute industrializazioa bizkortzeko eta ekonomiaren gaineko ardura Estatuak edukitzeko printzipioak. Alemania eta Italiaren laguntzarekin hain konplikatua ez dela izango ematen du, baina geroagoko isolamenduak dena bertan behera utziko du. Hori lortzeko politika autarkikoa beharrezkoa da eta Estatuak bermeak ezarriz eta etekinak bermatuz babestuko du industria horien garapena. Enpresa bat gauza bada laguntzarik gabe aritzeko estatuaren esku hartzea baztertu ahal izango du, baina etekinak ere galduko ditu.

Testuingurua eta Interpretazioa

1936ko uztailaren 18an altxatutako militarrek aurre egin behar izan zioten batutako botere politiko bat antolatzearen beharrari, eta horretarako Italia eta Alemaniako estatu faxisten eredu instituzionala hartuko dute oinarri.

1939an gerraren garaipenarekin, frankismoak diktadura ezarri zuen. Francisco Franco jeneralak Caudillo-a izango da; Falange Española Tradicionalista y de las JONS, alderdi bakarra eta gizartearen alde guztiak bere gain hartuko ditu. Testuak Gurutzada hitza erabiltzen du Gerra Zibila definitzeko, erlijioa delako ideologia frankistaren oinarrizko osagaia, espainiar nazionalismoaren defentsarekin batera.

Gerra Zibilak atzerapen ekonomikoa eragingo du, izan ere, nekazal eta industria ekoizpenek behera egin, komunikabide, fabrika eta herri lan asko suntsituta geratu eta urre eta dibisen erreserbak gutxitu ziren. Horri gehituz hildakoak, erbesteratuak eta gartzelaratuak.

Herrialdea berreraiki behar zen, baina ideologiari jarraituz erabaki zen Estatu espainolak ez lukeela kanpoko laguntzarik izan beharko, eta hala, neurri interbentzionistak eta autarkikoak hartu zituen gobernuak. Helburu izanda kanpoaldeko merkataritza-trukea ezabatzea, Espainiako nekazal eta industria barne-hornikuntza bermatzea, ekonomia eta defentsa behar guztiak errekurtso egokiekin hornitzea eta berreraikuntza eta garapenaren bidea irekitzea.

Sistema autarkikoaren ekoizpena gobernuaren kontrolpean dago, eta gobernuak etekinak emanez ekimen pribatua piztuko du, haien gaineko kontrola ezarriz. Estatuak erabakiko du produktuen banaketa, kontsumoa, soldatak, prezioak, merkataritza eta inbertsioak. Interes publiko eta pribatuak erregimenaren oinarri ideologikoen menpe egongo dira.


Hartutako neurriak artean inportazioak mugatzea, zerealen ekoizpena, komertzializazioa eta banaketa antolatzea (beste produktuenarekin batera) eta lehen beharreko produktuen gaineko errazionamendu sistema ezartzea egon ziren. Estatuak enpresak sortu zituen ekoizpeneko sektore nagusietan Espainako industrializazioa sustatzeko.


Ondorioak

Lege honekin martxan jarri zen Estatu frankistaren esku-hartze ekonomikoa. Emaitzak katastrofikoak izan eta ekonomiaren kolapsoa sortu zen industria-ekoizpena atzera eginez, inflazioek gora eginez, kanpo-defizita handituz, soldatak behera eginez eta langabeziak gora, eta azkenik, merkatu beltza sortaraziz.

Berrogeigarren hamarkadaren bukaeran politika autarkikoa porrot argia zen eta politika ekonomikoak beste norabide bat behar zuen. Hori lortuko da nazioarteko isolamendua (II. Mundu Gerran jasan zuena) kendu zenean eta Estatu Batuekin itunak sinatu zirenean (1953).

19. TESTUA: Europar Mugimenduaren Kongresuak 118 Ordezkariren Proposamenez Munichen Hartutako Erabakia

Dokumentuaren Karakterizazioa

Europar Mugimenduaren Kongresuak 118 ordezkari espainiarren proposamenez Munichen hartutako erabakia islatzen duen testua da. Beraz, lehen mailako iturri mota ideologiko eta politikoa dauka, eta manifestu itxura dauka 5 puntuekin funtsezko eskakizunak biltzen dituelarik. 1962ko ekainaren 8an argitaratu zen eta egilea Europar Mugimenduaren Kongresua da, espainiar ordezkariak haien zuzen ere. Testu publiko honen hartzailea kolektiboa da: Europako hiritar eta erakundeak, Espainiakoak bereziki, nahiz eta europar mugimenduaren parte ez izan.

Edukien Analisia

Testuak ezartzen ditu espainiar Estatuak bete behar dituen baldintzak demokrazia bat kontsideratzeko eta Europan integratu ahal izateko: Lehenik, erakunde demokratikoak izatea; bigarrenik, giza eskubidea errespetatzea; hirugarrenik, erkidego ezberdinen nortasuna onartzea; laugarrenik, langileen eskubideak errespetatzea eta azkenik, alderdi politikoen askatasuna aldarrikatzea.

Hau dena lortu beharko da bortxakeriarik gabe. Ordezkariek haien laguntza eskaintzen dute erregimenaren garapena errazteko. Bestalde, aipatzekoa da oposizioko alderdi indartsuena, Alderdi Komunista, ez dela egongo bilkura horretan. Garai honetan nabariak izan ziren Gerra Hotzaren ondorioak mundu mailako erlazio politikoetan.

Bukatzeko, ez da aipamenik egiten estatu ereduari monarkiko batzuk Munichen egon zirelako eta testu bateratzailea lortu nahi zelako, atea irekiko ziela monarkiko guztiei Francoren erregimenari aurre egiteko edota aldaketak behartzeko.

Testuingurua eta Interpretazioa

Gerra Zibilaren ostean diktadura ezarri zen Espainian, Italia eta Alemania faxistetan oinarrituz. II. Mundu Gerraren bukaeran garaileek erregimen frankista isolatuko dute, baina Gerra Hotzaren hasierak aukera emango dio bizirik irauteko. 1953an Estatu Batuekin eta Vatikanoarekin sinatutako itunek indartuko dute erregimena, 60ko hamarkadan garapen ekonomikoa izanez eta aldaketarik gabe mantenduz egitura politikoan.

Hala ere, oposizioa eratuko da langileen eta unibertsitarioen artean, talde aktiboena Alderdi Komunista (PCE) izanik, eta sindikatu berria sortuko da: Comisiones Obreras. Grebak antolatuko dira Asturias, Katalunia eta Euskal Herrian.

Mendebaldeko Europako hazkunde ekonomikoak sortaraziko du Europako Ekonomia Erkidegoa (1957), zein Espainiako ekonomiarako parte izatea oso onuragarria izango zen: Europako produktuarekin lehian egoteko, ekonomia modernizatzeko, laguntza ekonomikoak jasotzeko, egonkortasun soziala lortzeko eta hazkunde ekonomikoa finkatzeko. Horregatik, 1962an eskatu zuen negoziazioak hasteko kide izateko.

Europar Mugimenduak Europa batua eta federala nahi zuen, giza eskubideak, bakea, demokrazia eta askatasuna oinarri izango dituena. Munich-eko bileran onartu zuten Espainiako oposizioko taldeek plazaratutako baldintzak parte hartze hori posible izateko.

Parte hartuko dute sozialistek, errepublikarrek, euskal eta katalan abertzaleek, sindikatu katolikoak...baina ez dira komunistak egongo. Izan ere, Gerra Hotza zela eta nahiago izan zuten oposizio moderatua bezala agertzea eta babes gehiago lortzea Europan zein Espainian (bai sistema demokratikoari, ez iraultzari).

Testuak ezartzen ditu Espainiak bete beharreko baldintzak demokratikotzat kontsideratua izateko eta Europan integratzeko, baina ez zuen bat bera ere betetzen: Ez zegoen botere banaketarik, kontrol ideologiko eta errepresio bortitza ematen zen, estatu guztiz zentralizatua zen, sindikatu libreak eta greba eskubidea ez zeuden onartuta eta ez zegoen inolako ahalmenik oposizioa egiteko. Halaber, desadostasuna sortu zuen sinatzaileen artean ea sistema demokratikoak monarkia edo errepublika izan behar zuen.

Ondorioak

Itunak ez zuen mobilizaziorik eragin gizartean, baina Frankoren Espainiak izugarrizko oihartzuna eman zion komunikabideetan “el contubernio de Munich” ezizenarekin. Gainera, traidoretzat jo zituen parte hatutako politikariak eta Espainiara itzultzean gartzelaratuak edo erbesteratuak izan ziren, honek kritika gogorrak sortuz Europan. Bitartean Espainian, Falangeak Francoren aldeko manifestazioak egin zituzten.

1970an Espainia eta Europako Ekonomia Erkidegoaren arteko ituna sinatu zen (Lehentasun akordioa), erlazio komertzialen oztopoak ezabatzeko. 1986an sistema demokratikoa finkatuta Espainiako Erresuma kide bihurtu zen.

20. TESTUA: Estatuaren Lege Organikoa

Dokumentuaren Karakterizazioa

Gure eskuetan aztertzeko dugun dokumentua lehen mailakoa da eta mota legislatibokoa, lege bat denez. Baina ezin dugu ahaztu lege honek duen kutsu eta asmo politikoa. Data 1967ko urtarrilaren 11akoa da eta Boletín Oficial del Estado delakoan argitaratzen da. Momentu horretan Espainia desarrollismoaren garaian sartuta dago eta errejimenak aldatu nahi du bere irudia kanpoko onarpena lortzeko. Egilea Francisco Franco jeneralak da, une honetan botere guztiak biltzen dituela: Estatuburua, Gobernuburua, Armadako Generalísimo eta FET y de las JONS, alderdi bakarreko burua. Nahiz eta Estatuaren egituraketaren aldaketa bat iragarri, ez dira hain funtsezkoak izango eta ez du suposatuko aldaketa handirik. Dokumentua, edozein lege bezala, helburu publikoa dauka eta hartzailea kolektiboa, espainiar hiritarrak izango dira.

Edukien Analisia

Testuaren gaia Estatuaren antolaketa berria frankismoa hainbat hamarkada boterean egon ondoren. Frankismoa saiatzen da errejimen pertsonalista aldentzen eta bat egiten mendebaldeko demokraziek erabiltzen dituzten definizio eta printzipioekin. Modu batean, azaltzen da nola Franco jeneralak mantenduko dituen botere guztiak baina demokrazia baten lege baten arabera.

Instituzionalizazioa burutzeko Estatu espainolaren –Erresuma dela– nagusitasuna ezartzen da (1. artikulua), eta, nazio bezala aitortzen da subiranotasun bakarra (2. artikulua). Estatuaren helburuak izango dira gizaki eta lurren arteko batasuna –Mugimendu Nazionalaren printzipioei jarraituz– (3. artikulua). Estatuburuaren pertsona eta funtzioei dagokionez, botere guztiak izango ditu eskuetan: Mugimenduaren buruzagitza, legeak egitekoa, Armadaren buruzagitza, Justiziaren burua izatea, kargu ofizial guztien izendapena egitea eta diplomatikoak akreditatu eta hartu (6. artikulua). Gobernuburua Estatuburuak izendatuko du –nahiz eta Errege Kontseiluak emandako hirukote batetik atera beharko duen– (14. artikulua).

Testuingurua eta Interpretazioa

Lege hau promulgatzen da 60ko hamarkadaren garapen eta hazkunde ekonomikoaren garaian. Europan bizi zen oparoaldi ekonomikoa eta 1959ko Egonkortasun Planak azaldutako neurri liberatzaileak oso lagungarriak izan ziren horretarako. Bestaldetik Espainiako gizartea sakon aldatzen ari da, modernoagoa eta hiritarragoa bihurtuz.

Francok nekez azaldu zituen legetan zeintzuk ziren bere boterearen atribuzioak, eta egin zuenean zerbaitek behartuta egin zuen. Horregatik Estatuaren instituzionalizazioa oso prozesu motela izan zen.

Lege Organiko honek aurreko legeen laburbilduma da, nahikoak izan ez zirela instituzioei koherentzia emateko. Erregimenak esan zuen lege honek azaltzen zuela Espainiako “Konstituzioa”, baina Estatuburuak emandakoak izanik ezin zuen Zuzenbidezko Estatu bat eratu. Hala ta guztiz ere, egindako erreferendumean gehiengo izugarria jaso zuen.

Testuaren arabera Estatua da nazioaren instituzio gorena eta hiritarrek eta haien eskubideak honen menpe geratuko direla. Estatu espainola erresuma da, baina erregerik gabe, Legeak adierazten duelako Franco biziarteko Estatuburua eta eskubidea ematen dio bere ondorengoa izendatzeko.

Subiranotasuna bakarra, zatiezina eta ordezkaezina zen. Ez dago hiritarren eskuetan eta ez dago botere-banaketarik. Ez da inongo sistema demokratikoa, beraz.

Aberriaren batasunak ez du onartzen ez autonomiarik ezta boterearen konpetentzien banaketarik. Beharrezkoa izango da leialtasuna Movimiento Nacionalari, FET y de las JONS alderdiaren izen berria (baina printzipioak berberak izango dira: liberalismoaren aurkakoa, marxismoaren aurkakoa eta nazionalkatolizismoa)

Estatuburuak –Francisco Franco biziarteko moduan– botere osoa izango du: Estatuburua, Gobernuburua, alderdi bakarraren liderra eta armadaren Generalísimoa.

Zerbait berri aurki daiteke 14. artikuluan, aukera irekitzen diolako Gobernuburua Estatuburua ez izatera. Aukera hau ez da beteko 1973. urtera arte, Carrero Blanco Almirantearen izendapenarekin. Une horretan Franco oso gaixorik zegoen eta jarraitutasuna eman nahi zion erregimenari bere laguntzailearen bitartez.

Ondorioak

Funtsezko Legeen azkena da hau eta horren bitartez Francok demokraziaren kontzeptu berria ezarri nahi zuen: demokrazia organikoa. Honen arabera, ordezkaritza politikoa ez dute hiritarrek, gizartearen unitate organikoak baizik (familia, sindikatua eta udala). Espainiar hiritarrak erabateko babesgabetasunean geratu ziren eta juridikoki, ziurtasun gabezia eratu zen.

Gertatzen ari ziren sakoneko aldaketen aurrean Estatuaren egitura gaurkotzeko baliagarria izan behar zen baina immobilismoa atera zen garaile. Ondorioz, oposizio taldeak gehitu ziren.

Baina benetako erabilgarritasuna adierazi zuen Juan Carlos I.ak Adolfo Suárez izendatu zuenean Lege hau aplikatuz eta, horrekin, demokraziara trantsizioari hasiera emanez.