Faxismoa eta nazismoa: ezaugarriak eta gorakada XX. mendean

HistoriaActualizado el 8,27 KB

Resumen

Dokumentuak XX. mendeko faxismoaren oinarrizko ideologia, gobernatzeko moduak eta Italian eta Alemanian boterera iristeko prozesua azaltzen ditu. Italiako estatu totalitarioa eta korporatibismoa, Laterango Ituna eta Alemaniako diktadura nazia, bere barne eta kanpo politika, neurri antisemitak eta politika ekonomikoa aztertzen dira. Ikasleak faxismoaren eta nazismoaren arteko antzekotasunak eta berezitasunak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Faxismoaren ideologian arrazakeria, nazionalismoa, antisemitismoa eta inperialismoa nabarmentzen dira, eta jabetza pribatuaren eta kapitalismoaren defentsa egiten da.
  • Gobernatzeko moduen artean alderdi bakarra, indarkeriaren onarpena, izu instituzionala eta monopolio propagandistikoa daude.
  • Mussolinik 1921ean Alderdi Nazional Faxista sortu zuen eta 1922ko Erromako Martxaren ondoren boterera iritsi zen.
  • 1929ko Laterango Ituntzat Elizak Italiako erregimena zilegitzat jo zuen eta Italiako estatuak Elizari hezkuntzan eta finantzetan parte hartzeko aukera eman zion.
  • Hitler 1933an kantzilertzat izendatu zuten, eta hortik aurrera diktadura nazia ezarri zuen, oposizioa desagerraraziz eta botere exekutibo osoa bereganatuz.
  • Alemanian neurri antisemitek, besteak beste juduen eta alemaniarren arteko ezkontzen debekuak eta hiritartasunaren ukapena, Holokaustoaren hasiera markatu zuten.
  • Nazismoaren politika ekonomikoa autarkian, herri lanetan eta berrarmatzean oinarritu zen, eta azkenean gerra helburu bihurtu zen.

Ponte a prueba

Faxismoak

Ezaugarri Orokorrak

XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan ia herrialde gehienetan izan ziren alderdi faxistak: Frantzian, Estatu Batuetan, Britainia Handian, Austrian etab., nahiz eta Italian eta Alemanian soilik iritsi ziren boterera. Portugalen, Espainian eta Japonian gobernu erdi-faxistak izan ziren, baina ezaugarri bereziak izan zituzten. Sobietar Batasunean, berriz, totalitarismo stalinistak —ezker muturrekoa bazen ere— erregimen faxisten osagai asko erakutsi zituen.

Mugimendu faxista edo totalitarioak izan ziren Bigarren Mundu Gerraren erantzule nagusiak.

Faxismoaren Ezaugarriak

Ideologia

Faxismoaren oinarrizko ideologian ondorengo printzipioak azpimarra daitezke:

  • Pentsamendu kontserbadore tradizionalaren eragina: arrazakeria, nazionalismoa, antisemitismoa eta inperialismoa.
  • Jabetza pribatuaren eta sistema kapitalistaren defentsa, nahiz eta lider batzuek eta propagandaren zati batek kapitalismoaren aurkako ñabardurak erakutsi.
  • Liberalek defendatzen zuten gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren printzipioaren aurkako jarrera, eta masen eta elitearen arteko desberdintasuna. Azken honek masak zuzendu behar zituen, lider karismatiko baten gidaritzapean.

Gobernatzeko moduak

Botere totalitarioa erabiltzeko formulen artean honako hauek bereizi ziren:

  • Indarkeriaren onarpena, bizitza politikoan jarduteko prozedura gisa.
  • Alderdi bakarra, hierarkizatua, zuzen-zuzen liderraren mende zegoena.
  • Izu instituzionalaren erabilera (polizia, legeak, epaiketak etab.), etsaien aurka ez ezik, masak errazago gidatzeko eta menderatzeko tresna gisa.
  • Monopolio propagandistikoa eta kulturala: egunkariak, aldizkariak, irratia, manifestazio kulturalak eta artistikoak; guztiak estatuak eta alderdi faxistak kontrolatzen zituzten. Ez zegoen adierazpen askatasunik, ez irakaskuntza askatasunik, ezta beste askatasunik ere.
  • Autoritarismoa, hau da, boterea modu baztertzailean erabiltzea, oposizio oro jazarriz.
  • Alemanian beste elementu bat agertu zen: antisemitismoa edo juduen aurkako arrazakeria. Nazionalismo baztertzailea eta arraza arioaren nagusitasuna aldarrikatu zuten.

Faxismoa Italian

Italia Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren

Lehen Mundu Gerra irabazi zuen bandoaren alde jardun bazuen ere, Italia ez zegoen ados bake itunetan lortutakoarekin. Gizartearen gatazkak indartu egin ziren eta esparru politikoan egoera asko larritu zen, Alderdi Sozialista eta Alderdi Komunista sortu zirenean.

Faxismoaren sorrera

Benito Mussolinik, sozialistekin zenbait urte egin ondoren, Fasci di Combattimento zeritzan taldeak sortu zituen; talde horietan soldadu ohiak, langileak eta langabeak zeuden. Sozialismo nazionala defendatu nahian, ezkerreko taldeak erasotzen zituzten. 1921ean Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen, eta bertan garai bateko sozialistak zein kontserbadoreak bildu zituen.

Boterera iristea

Agintean zegoen gobernu sozialistak ezin izan zuen bideratu Italiak gerra amaitu zenetik bizi zuen egoera sozial eta ekonomiko larria. 1922an, Mussolinik Erromako Martxa antolatu zuen, eta faxismoaren aldekoek boterea Alderdi Nazional Faxistari uztea exijitu zioten gobernuari. Istiluak eta hilketak saihesteko, Viktor Emanuel III.ak gobernua osatzeko eskatu zion Mussoliniri.

Estatu totalitarioaren ezarpena

1922tik 1926ra totalitarismoa ezarri zen. Sozialistek, faxisten botere gehiegikeriaren aurrean, parlamentutik alde egin zuten. 1925ean parlamentua desegin egin zen eta 1928az geroztik, Kontseilu Faxista Handiak ordezkatu zuen erakunde hori. Mussolini Duce izendatu zuten eta alderdiaren buruzagi izendatu zuten. Hala, erabakitzeko gaitasun eta botere osoa bereganatu zituen.

Estatu totalitario horretan Alderdi Nazional Faxista izan zen baimendutako alderdi bakarra Italian eta izugarrizko garrantzia hartu zuen. Hierarkizatutako alderdia zen, egitura militarrekoa. Alderdi hori hasieran erdi-mailako klaseek osatu zuten, gizartean bakea eta ordena sendotu nahian baitzebiltzan. Estatua eta alderdia parekatu egin ziren; kargu gehienak izateko nahitaezkoa zen alderdiko kide izatea. Alderdi faxistak, jendetza handiak bereganatu nahian, komunikabideak eta irakaskuntza kontrolpean hartu zituen, propaganda aparatu gisa erabiliz.

Estatu korporatiboa

Mussolinik korporatibismoa ezarri zuen doktrina sozial gisara. Korporatibismoak nagusien eta langileen interesak harmonizatu nahi izan zituen eta eguneko jardunean sindikatuen eta profesionalen disidentzia oro kontrolatu zuen. Sindikatuak osatzea debekatua zegoen eta estatuaren parte-hartzea areagotu zen, izaera kapitalista zuen harreman ekonomikoaren baitan.

Nazioarteko harremanei dagokienez, Mussolini Vatikanora hurbiltzen saiatu zen eta elizarekin hitzarmen bat egin zuen erregimena justifikatzeko. 1929ko Laterango Ituna bi aldeek sinatu zuten; horren bidez, Elizak Italiako erregimen berria zilegitzat jo zuen eta Italiako estatuak, berriz, Elizari hezkuntzan, familiari buruzko legedian eta finantzetan parte hartzeko aukera eman zion. Akordio honek Italiaren eta Vatikanoaren artean sortu ziren tirabirak amaiarazi zituen.

Nazismoa Alemanian

Ezaugarri Orokorrak

Nazismoak Alemanian izan zuen gorakadaren arrazoien artean, Lehen Mundu Gerran galtzaile izatea eta horrek eragindako ondorioak daude: irainduta sentitzea, kalte-ordainak bere gain hartzea behartua izatea, armagabetzea, lurraldeak galtzea...; baina krisi ekonomikoak ere eragin zuen, beste herrialde gehienek ere jasan bazuten ere, Alemanian bereziki larria izan baitzen. Alderdi nazia mugimendu berritzailetzat jo zuten alemaniarrek eta gizartearen babesa jaso zuen.

Boterearen konkista demokratikoa

Hitler 1933an izendatu zuten kantziler eta martxoko hauteskundeetan bere alderdiak botoen gehiengoa jaso zuen. Une hartan ez zen sortu nazismoari aurre egingo zion fronterik, ez eskuin aldetik —eskuin aldeko kontserbadoreek Hitlerren alde egin baitzuten—, ez ezker aldetik —komunistak eta sozialistak ez baitziren elkartu—.

Diktadura Nazia

1933tik aurrera Hitlerrek bere programa martxan jarri zuen: herritarren eskubideak eta oposizioaren jarduera politikoa desagerrarazi zituen, auzitegien independentzia bertan behera utzi zuen eta botere exekutibo osoa bereganatu zuen.

Barne Politikan

  • Legez kanpo utzi ziren naziak ez ziren alderdiak, sindikatuak eta SAk (Eraso Sailek edo alderdi barneko ordena zerbitzuek), gobernu naziari egindako kritikengatik.
  • Hitlerrek Führer edo III. Reicheko buruzagi goren izendatu zuen bere burua.
  • Alderdi nazia, SSa (Führeraren zerbitzura zegoen polizia) eta Gestapoa (Estatuko polizia sekretua) izan ziren bere gobernuaren zutabeak.

Kanpo Politikan

  • Nazioarteko harreman kolaborazionistak alde batera utzi zituen.
  • Berrarmatze politikari ekin zion.
  • Austriaren, Sudeteen, Dantzigeko eta Ekialdeko Prusiaren anexioa aldarrikatu zuen.

Neurri Antisemitak

Antisemitismoa edo juduen aurkako politika oso agerian geratu zen hartu ziren neurrietan: juduen eta alemaniarren arteko ezkontzak debekatu ziren, juduei Alemaniako hiritartasuna ukatu zitzaien, juduen jabetzak suntsitu edo desjabetu egin ziren, eta judu ugari hil zituzten. Horrelaxe eman zitzaion hasiera Holokaustoari.

Nazien Politika Soziala eta Ekonomikoa

Nazismoak estatuaren antolaketa ekonomiko eta sozialean parte-hartze zuzen-zuzena izan zuen. Ekonomia suspertzeko autarkiara jo zuen, eta herri lanak, industria astuna eta berrarmatzea bultzatu zituen. Politika horren ondorioz, langabeziak behera egin zuen eta industriaren produktibitatea igo egin zen.

Baina, autarkia ekonomiko horrek epe laburrean soilik izan zituen emaitzak; epe luzera, Hitlerrek garbi ikusi zuen nazioartean zuen isolamendua edo bakartzea hautsi beharra zuela eta krisiari irtenbidea emateko ezinbestekoa zela hedapen militarra. Ondorioz, politika ekonomikoa berrarmatzearen eta gerraren zerbitzura jarri zen. Hori justifikatzeko Hitlerrek bizi-espazioaren ideia eta alemana hizkuntza zuten herri guztiek bat izateko zuten ametsa erabili zituen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Nola iritsi zen Mussolini boterera Italian?

Mussolinik 1922an Erromako Martxa antolatu zuen, eta Viktor Emanuel III.ak gobernua osatzeko eskatu zion. Istiluak eta hilketak saihesteko egin zen hori.

Zer izan zen Laterango Ituna?

1929an Italiak eta Vatikanoak sinatutako akordioa da. Elizak erregimen berria zilegitzat jo zuen, eta Italiako estatuak Elizari hezkuntzan, familiari buruzko legedian eta finantzetan parte hartzeko aukera eman zion.

Zergatik izan zen Alemanian nazismoaren gorakada?

Lehen Mundu Gerran galtzaile izateak eta horren ondorioek (kalte-ordainak, armagabetzea, lurraldeen galera) eragin zuten, baita krisi ekonomiko larriak ere. Alderdi nazia mugimendu berritzailetzat hartu zuten alemaniarrek.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan sortu zuen Mussolinik Alderdi Nazional Faxista?
2. Zer izan zen Erromako Martxa?
3. Zein izan zen Italiako estatuaren ezaugarri nagusia faxismoaren garaian?
4. Zein neurri antisemita hartu zituzten Alemanian?
5. Zein izan zen Hitlerren politika ekonomikoaren oinarria epe luzera?
6. Zein erakunde ordezkatu zuen Kontseilu Faxista Handiak 1928tik aurrera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.