Pilak eta Metagailuak: Oinarrizko Kontzeptuak
1. Zer dira pilak?
Erreakzio kimiko batean sortzen den energia, energia elektriko bihurtzen duten elementuak dira.
2. Zertarako erabiltzen dira?
Aparatu eramangarri txikiak elikatzeko erabiltzen dira.
3. Zer korronte-mota sorrarazten dute?
Sorrarazten duten korronte-mota zuzena da.
4. Zein da pilek daukaten arazorik handiena?
Erregai kimikoa behin agortu ondoren, ezertarako balio ez izatea eta bota egin behar izatea.
5. Pilek dituzten ezaugarriak
- Indar elektroeragilea: Pilaren irteeran daukagun tentsioa adierazten du.
- Kapazitatea: Pila batek eman dezakeen guztizko elektrizitate-kopurua.
- Barne-erresistentzia: Pilaren neurrien, elektrolitoaren kontzentrazioaren eta tenperaturaren araberakoa da.
- Erregimen izendatuaren korrontea: Polarizazioaren ondorioek