Pilak eta Metagailuak: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

1. Zer dira pilak?

Erreakzio kimiko batean sortzen den energia, energia elektriko bihurtzen duten elementuak dira.

2. Zertarako erabiltzen dira?

Aparatu eramangarri txikiak elikatzeko erabiltzen dira.

3. Zer korronte-mota sorrarazten dute?

Sorrarazten duten korronte-mota zuzena da.

4. Zein da pilek daukaten arazorik handiena?

Erregai kimikoa behin agortu ondoren, ezertarako balio ez izatea eta bota egin behar izatea.

5. Pilek dituzten ezaugarriak

  • Indar elektroeragilea: Pilaren irteeran daukagun tentsioa adierazten du.
  • Kapazitatea: Pila batek eman dezakeen guztizko elektrizitate-kopurua.
  • Barne-erresistentzia: Pilaren neurrien, elektrolitoaren kontzentrazioaren eta tenperaturaren araberakoa da.
  • Erregimen izendatuaren korrontea: Polarizazioaren ondorioek i.e.e.-a garrantzitsuki gutxitu gabe, pila batek eman dezakeen gehienezko korrontea.

6. Nola dago osatuta pila bat?

Pila baten oinarrizko elementua egiteko nahikoa da elektrolito batean material desberdinetako bi elektrodo sartzea.

7. Pilak eta metagailuen arteko ezberdintasuna

Metagailuak berriro ere karga daitezke, elektrodoen artean elikadura-iturri batetik edo bateria-kargatzaile batetik hartutako potentzial-diferentzia aplikatuta.

8. Metagailu-motak eta elektrolitoak

  • Azidoak: Azido sulfuriko disoluzioa erabiltzen da.
  • Alkalinoak: Potasio hidroxidoa erabiltzen da.

9. Nola deskargatzen dira metagailuak?

Elektrodoen artean hargailua konektatutakoan, erreakzio kimikoek korronte elektrikoa emango diote kanpoko zirkuituari, elektrodoen gai eragileak agortu arte.

10. Nola kargatzen dira metagailuak?

Deskargatuta dagoen metagailuari tentsioa emanez gero, korronte elektrikoak elektrodoen eta elektrolitoaren hasierako baldintzak berrezarriko ditu.

11. Metagailuen osagarriak

  • Ontzia eta estalkiak
  • Saretxoak eta xaflak
  • Tapoiak
  • Bereizgailuak
  • Elektrolitoa
  • Gelaxken arteko konexioak eta zelulak

12. Metagailuen ahalmena

Gordetzen duen elektrizitate-kopurua ampere-ordutan (Ah) neurtzen da. Formula: Q = I x t

13. Ahalmenean eragina duten faktoreak

  • Tenperatura: Tenperatura baxuek ahalmena txikiagotu egiten dute.
  • Korronte-eskaria: Korronte handiak eskatzean, erreakzioak gainazalekoagoak dira eta metagailua azkarrago deskargatzen da.

14. Karga-korrontea zaintzearen garrantzia

Fabrikatzaileak gomendatzen dituen gehienezko balioetatik gorakoa izan ez dadin.

15. Deskarga-muga eta tentsioa

Tentsioa muga horretatik jaisten bada, berun-sulfatozko kristal handiak eratzen dira, eta zail gertatzen da karga-prozesuan berriz osatzea.

16. Metagailuaren bizitza

Epe luzeetan kargatu gabe gordetzeak eta erabiltze hutsak elektrodoak herdoildu edo xaflak sulfatatu ditzakete.

17. Autodeskarga

Metagailua luzaroan erabili gabe edukiz gero, ahalmena murriztu egiten da. Fenomeno horri autodeskarga deritzo.

18. Autodeskarga saihesteko neurriak

Metagailua tenperatura baxuan mantentzea.

19. Mantentze-lan oinarrizkoak

  • Elektrolitoaren egoera zaintzea.
  • Garbitzea.

20. Karga neurtzeko moduak

  • Elektrolitoaren dentsitatea neurtzea.
  • Gelaxken tentsioa neurtzea.

Entradas relacionadas: