SUBSTANTZIA BAKUNAK
•Substantzia metalikoak (kristal metalikoak) eta gas geldoak elementuaren ikurraren bidez formulatzen dira, eta izendatu, berriz, elementuaren izenaren bidez.
• Substantzia molekular bakunak (elementu bereko hainbat atomoz osaturik daudenak) elementuaren izenaren aurrean atomo-kopurua adierazten duen aurrizkia ipintzen da.
Konposatu Bitarrak
Bi elementu kimikoren atomoak elkartzean sortzen dira. Horietako batek oxidazio-zenbaki positiboa izango du; besteak, oxidazio-zenbaki negatiboa.
Idatz dezagun F-a eta Ca-a elkartzerakoan sortzen den konposatuaren formula. • Idazten den lehendabiziko ikurra oxidazio-zenbakia positiboa daukan elementuarena da.
Elkartrukatzen dira zenbakiak eta azpiindize gisa idazten dira, ikurrik gabe....