Substantzia Bakunak eta Konposatu Bitarrak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Química

Escrito el en euskera con un tamaño de 364,83 KB

SUBSTANTZIA BAKUNAK

•Substantzia metalikoak (kristal metalikoak) eta gas geldoak elementuaren ikurraren bidez formulatzen dira, eta izendatu, berriz, elementuaren izenaren bidez.

• Substantzia molekular bakunak (elementu bereko hainbat atomoz osaturik daudenak) elementuaren izenaren aurrean atomo-kopurua adierazten duen aurrizkia ipintzen da.

Konposatu Bitarrak

Bi elementu kimikoren atomoak elkartzean sortzen dira. Horietako batek oxidazio-zenbaki positiboa izango du; besteak, oxidazio-zenbaki negatiboa. 

Idatz dezagun F-a eta Ca-a elkartzerakoan sortzen den konposatuaren formula. • Idazten den lehendabiziko ikurra oxidazio-zenbakia positiboa daukan elementuarena da.

Elkartrukatzen dira zenbakiak eta azpiindize gisa idazten dira, ikurrik gabe.

NOMEKLATURAK:

Gaur egun, hiru nomenklatura erabiltzen dira kimika ez-organikoan: - Nomenklatura sistematikoa: Nomenklatura berriena. Nomenklatura guztiak batzeko proposatutako nomenklatura da, eta egun erabiltzen dena. - Stock-en nomenklatura: Tarteko nomenklatura da. - Nomenklatura tradizionala: Nomenklatura zaharrena. Erabilera oso zabaldua dagoen kasuetan onartzen da. Nomenklatura sistematikoa Zenbakizko zenbait aurrizki erabiltzen dira konposatuen formuletan elementu bakoitzetik zenbat atomo dauden adierazteko.

Aurrizkia mono- di- tri- tetra- penta- hexa- hepta 

                bat      bi  hiru  lau   bost      sei     zazpI

Stock-en nomenklatura Lehendabizi idazten den elementuak oxidazio-zenbaki bat baino gehiago baditu, parentesien artean eta erromatar zenbakitan jartzen da konposatu horretan erabiltzen duena, izenaren ondoan eta tartean zuriunerik utzi gabe.


OXIGENOAREN KONPOSATUAK:

Oxigenoak beste elementuekin (17. taldekoak izan ezik) osatzen dituen konposatuei OXIDO deritze. Konbinazio horien formuletan O-a eskuinaldean idatzi behar da.

wOOnreI+a6QCwAAAABJRU5ErkJggg==

- Fe2O3 konposatua izendatu. Nomenklatura sistematikoa: Bi burdina atomo eta hiru oxigeno atomo daudenez, burdina hitzaren aurretik di- aurrizkia jarri beharko da, eta oxido hitzaren aurretik, berriz, tri- aurrizkia. Beraz, diburdina trioxidoa. Stock-en nomenklatura: azpiindizeak oxidazio-zenbakiak elkartrukatuz lortzen direnez, b urdinaren oxidazio-zenbakia konposatu horretan +3 da, eta bi oxidazio-zenbaki dituenez (+2 eta +3) parentesia ipini behar da. Beraz, burdina(III) oxidoa.

Formulatu sufre trioxidoa. Izenak dioen bezala, sufre atomo bat eta hiru oxigeno atomo daude; beraz, SO3. - Formulatu platino(IV) oxidoa. (+4) (-2) elkartrukatu sinplifikatu Pt O Pt2O4 PtO2.

3Fkv8PQbMDAwcHBwcHBwSFGFjC80vySg4ODg4OD498JFzBwcHBwcHBwyIULGDg4ODg4ODjkAPwfCJT7qgg77bIAAAAASUVORK5CYII=

nola formulatu?

O5Cl2 konposatua izendatu. Nomenklatura sistematikoa: Bost oxigeno atomo eta bi kloro atomo daudenez, oxigeno hitzaren aurretik penta- aurrizkia jarri beharko da, eta kloruro hitzaren aurretik, berriz, di-. Beraz, pentaoxigeno dikloruroa. - Formulatu oxigeno dibromuroa. Izenak dioen bezala, oxigeno atomo bat eta bi bromo atomo daude; beraz, OBr2.

HIDROGENOAREN KOMPOSATUAK:

Hidrogenoa 1A3YLcv421FACAAAAAElFTkSuQmCC 6. eta 17. taldeetako elementuekin konbinatzen denean, formulan H-a ezkerraldean idazten da. Elementua oxidazio-zenbaki negatiboarekin aritzen da.


Gidatutako ariketak:

- HCl konposatua izendatu. Nomenklatura sistematikoa: Hidrogenoaren azpiindizea 1 denez ez da aurrizkia ipintzen. Beraz, hidrogeno kloruroa.

Nomenklatura tradizionala: Elementua kloroa denez, azido klorhidrikoa.

- Formulatu dihidrogeno sulfuroa. Izenak dioen bezala, bi hidrogeno atomo eta sufre atomo bat daude; beraz, H2S.

- Formulatu azido iodhidrikoa. Hidrogenoa eta iodoa dira elementuak; hidrogenoak +1 oxidazio-zenbakia erabiltzen du

tgvOFYEtBlAAAAAElFTkSuQmCC KONPOSATU BITARRAK: Esan bezala, lehendabizi oxidazio-zenbakia positiboa duen elementua idazten da eta ondoren, oxidazio-zenbakia negatiboa duena. 

By4YanQSUUBAQEDgfxVlmAevxN5Fvf+HAyEOJejZ+yDI2wba1auEAi8LJT3Y+wTB20a76jGBfxvCzJCAgICAgIDAvxYlJSX8H1wLh9eiEECNAAAAAElFTkSuQmCC

AWJJr2rRg2opAAAAAElFTkSuQmCC


H:hidrogenoa

He:helioa

C: karbonoa

Cu:Kobrea

Hg:merkurioa

Br:bromoa

Ag:zilarra

Au:urrea

Ni: nikela

N: nitrogenoa

Na: sodioa

Be: berilioa

O: oxigenoa

F:fluorra

K: potasioa

Se: selenioa

Rb: rubidioa

Si: sizilioa

Cd:Kadmioa

Cs: zesioa

Zn: zinka

P:fosforoa

Sn: Eztainua

Te: telurioa

Pd: paladioa

Ar:argona

Ne:neona

Kr: kriptona

Rn: radoia

Xe: xenoia

Mn: manganesoa