Erreakzio kimikoak: deskribapen-mailak eta sailkapena
Erreakzio kimikoak eta energia-trukea
Errekuntza-erreakzioetan askatzen den beroa aztertzean, ezinbestekoa da erreakzio kimikoaren kontzeptua ondo ulertzea.
Zer da erreakzio kimikoa?
Substantzia bat edo gehiago (erreaktiboak) eraldatu eta beste substantzia bat (produktua) bihurtzen deneko prozesua da. Horrelakoetan, energia-trukea gertatzen da erreakzioko substantzien eta ingurunearen artean:
erreaktiboak → produktuak ± energia
Erreakzio kimikoen hiru deskribapen-mailak
Erreakzio kimiko oro hiru mailatan deskriba daiteke:
- Deskribapen makroskopikoa: Substantziak beraiak deskribatzean datza; haien propietateak eta egoera fisikoa adierazten dira. Adibidez, sufrearen eta burdinaren erreakzioan, hauxe dugu:
- Burdina (Solidoa, Grisa, Imanak erakarri: bai)