Hezkuntza-gaitasun orokorrak. 1.- Arduraz bizitzen ikasi. 2.- Ikasten eta pentsatzen ikasi. 3.- Komunikatzen ikasi
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 17,8 KB
IKASKUNTZA
Gizakiaren oinarrizko gaitasunetako bat dugu ikaskuntza.
Gure jokabidearen zati handi bat ikasitakoa da. Aldaketak egiten ditu ikasteak gure hautemateko, jarduteko, sentitzeko eta pentsatzeko moduan. Psikologoen iritziz, ikaskuntza esperientziak eragindako jokaera aldaketa da.
Gure bizitzen konstante bat da ikastea. Bizitza normala egiteko ia gaitasun gabe gaude jaiotzen garenean eta bizitzan zehar gaitasun asko eskuratu behar ditugu heldutasunera iritsi arte. Haurrak eskolan ikasten du eta gazteak unibertsitatean (hala ere, ikaskuntza ez da arlo akademikora mugatu behar; eguneroko bizitzan egiten ditugun jokabide asko ikaskuntzaren bidez barneratu baititugu), bere zereginak gauzatzean ikasten du langileak, eta bere jardueraren praktikan