Familiaren Bizi Zikloa: Etapak eta Ezaugarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB
Familiaren bizi-zikloaren eredu gisa, eredu nuklearrari dagokiona hartuko dugu kontuan. Hiru etapa ditu, eta horietako bakoitza zenbait azpietapatan dago banatuta:
I. Etapa: Eraketa (Seme-alaben aurreko etapa)
- Bikotekidea hautatzea eta ezkongai-harremana: Familia-sistema berri bat eratzeko abiapuntua gertatzen da familia desberdinetatik datozen bi pertsonak maitasun-harreman sendo bat hasten dutenean, eta sendotzeko eta etorkizunean hazteko aukera errealak eta kontzienteak dituztenean.
- Ezkontza edo bizikidetza: Bi sistema indibidualek bat egiten dute, eta bakoitzak bere jatorrizko familian izan dituen esperientziak eta aurrekariak jartzen ditu. Ez du axola beren artean zer lotura mota jartzea erabakitzen duten, dela ospakizun zibila, dela erlijiosoa,