Nietzscheren Filosofia: Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,03 KB

Susmoaren filosofia

Nietzscheren arabera, gizadiak azken bi mila urteotan egin duen bidea okerbidea izan da, eta kristautasunari leporatzen dio horren errua. Haren ustez, Mendebaldean —eta bereziki Europan— onginahia, etsipena, ahultasuna eta atzeko balioak goresten dira; hau da, moral tradizionala, zeinak Platonen pentsamenduan duen abiapuntua.

Metafisikaren kritika

Nietzscheren ustez, Platonekin bitan banatzen da filosofiaren historia:

  • Aro presokratikoa: Tragedia-artea.
  • Filosofia arrazionala: Zientzia-filosofia.

Bizitzaren gorabehera guztiak ulertzeko, zientzia eta artea ezinbestekoak ziren, kontzeptuak abstrakzio hutsak baitira eta ez baitute ezer finkorik adierazten. Metafisikak, azkenik, uko egin nahi dio aldakortasunari eta mundu fisikoari, zentzumenak ez direlako fidagarriak. Nietzscheren ustez, mundu mugikorra eta zentzumenezkoa jarri behar da abiapuntuan, eta ez kontzeptuek sortutako ideiak.

Transendentziaren ukapena

Harandiko munduaren eta Jainkoaren existentziak gizakia makurrarazi du. Nietzschek aldarrikatzen duen bitalismoaren arabera, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga, eta ez du kanpora jo behar. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira; ez dago espazio-denboraz kanpoko beste mundurik.

Hizkuntzaren iruzurra

Nietzscheren ustez, hizkuntzak engainatu egiten gaitu. Artista gauza finkoen engainuaz ohartzen dena da. Jarrera zientifikoa duenak, aldiz, kontzeptuen atzean zerizan finkoa dagoela sinesten duenean, bere burua engainatzen ari da.

Bitalismoa

Filosofia bitalistaren ustez, funtsezko errealitatea bizitza da. Bizitza (senak, grinak eta afektuak) esentzia arrazionalik gabea da. Nietzscheren arabera, bizitza kontrakoen etengabeko borroka da. Bitala dena, beraz, kategoria arrazionalen bidez ezagutezina da; bakarrik intuizio eta irudimenaz hauteman daiteke.

Entradas relacionadas: