Kantua eta Gizakiaren Ahotsa: Sailkapena eta Funtzionamendua
Kantua: Ahozko adierazpena
Musika-tresna nagusia gizakiaren ahotsa da. Ahotsa hitz egiteko erabiltzen dugu, baina baita kantatzeko ere. Ahotsa haizezko instrumentua da eta hurrengo osagaiak ditu: energia-iturria (birikak), osilatzailea (ahots-kordak) eta erresonatzailea (hau da, laringea, faringea eta ahoa).
Gizakiaren ahotsaren funtzionamendua
Biriketatik trakearantz bultzaturiko aireak ahots-kordetatik igaro eta horiek dardaratzen dituenean, hotsak sortzen dira.
- Birikak: Airea ematen dute. Kanturako, beharrezkoa da arnasketa-muskuluak ondo menperatzea.
- Ahots-kordak: Laringean daude. Gure ahotsa korda horien tentsioaren eta posizioaren araberakoa da. Hauxe bereiz daiteke:
- Korda erlaxatua: Bereizita daudenean, hots apalak sortzen dituzte.
- Korda aktiboa: