Kantua eta Gizakiaren Ahotsa: Sailkapena eta Funtzionamendua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

Kantua: Ahozko adierazpena

Musika-tresna nagusia gizakiaren ahotsa da. Ahotsa hitz egiteko erabiltzen dugu, baina baita kantatzeko ere. Ahotsa haizezko instrumentua da eta hurrengo osagaiak ditu: energia-iturria (birikak), osilatzailea (ahots-kordak) eta erresonatzailea (hau da, laringea, faringea eta ahoa).

Gizakiaren ahotsaren funtzionamendua

Biriketatik trakearantz bultzaturiko aireak ahots-kordetatik igaro eta horiek dardaratzen dituenean, hotsak sortzen dira.

  1. Birikak: Airea ematen dute. Kanturako, beharrezkoa da arnasketa-muskuluak ondo menperatzea.
  2. Ahots-kordak: Laringean daude. Gure ahotsa korda horien tentsioaren eta posizioaren araberakoa da. Hauxe bereiz daiteke:
    • Korda erlaxatua: Bereizita daudenean, hots apalak sortzen dituzte.
    • Korda aktiboa: Giharrek hurbildu egiten dituzte eta tentsio handiagoa dute. Hots garaiak sortzen dituzte.
  3. Barrunbe erresonatzaileak: Ahotsaren tinbrea sortzen dute. Horien artean, trakea, biriketako barrunbea eta sudur-, ahosabai- nahiz bekoki-barrunbeak daude, baita burezurra ere.

Ahots moten sailkapena

Sei ahots-mota bereizten ditugu, altuenetik baxuenera: hiru andrazkoenak (sopranoa, mezzo-sopranoa eta kontraltoa) eta hiru gizonezkoenak (tenorea, baritonoa eta baxua). Ahots batek bi zortziduneko eremua dauka normalean, hau da, notarik baxuenetik altuenera bi zortziduneko distantzia dago; baina inoiz lau zortzidunekoa ere egon daiteke.

Andrazkoen ahotsak

  • Sopranoa: Gizakiaren ahots garaiena. Zenbait mota daude:
    • Soprano dramatikoa: Ahots indartsua, deklamatzailea eta kementsua.
    • Soprano lirikoa: Tinbre adierazkor, argi eta atseginagoa dauka.
    • Soprano koloratura: Bizitasun handia eta tinbre ozena dauka, baina ez hain indartsua.
  • Mezzo-sopranoa: Emakumeen bitarteko ahotsa da.
  • Kontraltoa: Emakumeen ahotsik baxuena. Hots sakonak, indartsuak eta adierazkortasun dramatiko handikoak sortzen ditu.

Gizonezkoen ahotsak

  • Tenorea: Gizonezkoen ahotsik garaiena. Zenbait mota bereizten dira:
    • Tenore heroikoa: Arintasuna, bikaintasuna eta indarra konbinatzen ditu.
    • Tenore lirikoa: Tinbre adierazkor, argi eta atseginagoa dauka.
  • Baritonoa: Tenorearen eta baxuaren arteko ahotsa; ez da hain sakona, eta nota altuagoak emateko gauza da.
  • Baxua: Gizonezkoen ahotsik sakonena da. Motak:
    • Baxu serioa: Ahots indartsu eta irmoa dauka.
    • Baxu abeslaria: Gaitasun liriko handiagoa dauka.
    • Baxu bufoa: Trebeagoa da eta ahalmen handiagoa dauka komikotasunerako.

Ahots-eraketa eta taldeak

Ahots-eraketa desberdin bi daude. Eraketa horiek antzinatik egon dira Greziako antzerki draman, baina Erdi Aroan finkatu egin ziren erlijiozko gurtzen zerbitzura. Musika-kapera sortu zen, eta hori antolaketa egonkorra izan zen XV. mendetik aurrera.

  • Korua: Musika ahots desberdinez interpretatzen duen abeslari-taldea da; ahots bakoitza zenbait kidek egiten dute.
  • Orfeoia: Ahots mistoko koru ugariagoa da, eta 100 kide baino gehiago ditu.

Entradas relacionadas: