Musikaren historia eta erritmoa: Bach, Vivaldi, Strauss eta Errenazimentua
Musika Aroak eta Konpositore Handiak
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Barroko Aroko musikagile eta organista alemaniarra izan zen. Historian izan den musikari familia ospetsuenetako baten kidea. Barrokoak eman duen konpositore handienetakoa bezala hartzen da, bere obren edertasunaz gain kopuruarengatik. Horretaz gain, Bachen lana inspirazio iturri izan da hainbat musikagilerentzat.
Printze batentzat lanean aritu ondoren, lanpostua onartu zuen Leipzigeko elizan. Bachen lana elizkizun bakoitzerako obra berri bat idaztea zen. 300 kantata idatzi zituen, igande bakoitzerako bat.
Bach 1750. urtean hil zen. Meza, pasio, kantata, kontzertu, sonata eta batez ere fuga ugari konposatu zituen. Bere garaian, musika jotzaile gisa lortu zuen ospea; konpositore...