Nire amak EGB Deustuko Ibaiganen ikasi zuen eta Batxillergoa La Sallen. Klaseei begiratuz, 40 ikasle inguruko taldeak ziren. EGBn neskak baino ez ziren eta uniformez jantzita joaten ziren; hala ere, azken urteetan kaleko arroparekin joaten hasi ziren. La Salle, berriz, eskola mistoa zen eta ez zeukaten uniformerik.
Ikasketen egitura: EGB, BUP eta COU
Hezkuntza-zikloari dagokionez, lehenik aurre-eskola zegoen; ondoren, 8 urtez EGBn egoten ziren eta 14 urterekin amaitzen zuten. Gero, BUPera pasatzen ziren eta bertan 3 urte ematen zituzten. Azkenik, COUra pasatzen ziren (ikasturte hau urtebetekoa zen eta unibertsitatera joan aurreko azkena zen).
Letra hutsak eta esperientzia AEBn
Hark aukeratutako arloa letrena izan zen, hau da, Grekoa eta Latina....