Hezkuntza ibilbidea: EGBtik Enpresa Zientzietara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB

Nire amak EGB Deustuko Ibaiganen ikasi zuen eta Batxillergoa La Sallen. Klaseei begiratuz, 40 ikasle inguruko taldeak ziren. EGBn neskak baino ez ziren eta uniformez jantzita joaten ziren; hala ere, azken urteetan kaleko arroparekin joaten hasi ziren. La Salle, berriz, eskola mistoa zen eta ez zeukaten uniformerik.

Ikasketen egitura: EGB, BUP eta COU

Hezkuntza-zikloari dagokionez, lehenik aurre-eskola zegoen; ondoren, 8 urtez EGBn egoten ziren eta 14 urterekin amaitzen zuten. Gero, BUPera pasatzen ziren eta bertan 3 urte ematen zituzten. Azkenik, COUra pasatzen ziren (ikasturte hau urtebetekoa zen eta unibertsitatera joan aurreko azkena zen).

Letra hutsak eta esperientzia AEBn

Hark aukeratutako arloa letrena izan zen, hau da, Grekoa eta Latina. Letra hutsak aukeratu zituen, ikasgai horiek gustuko zituelako. COU ikasturtea Estatu Batuetan igaro zuen eta han biologia ikasi zuen; beraz, zientzia mistoak izan ziren. Bere gogoko ikasgaiak historia eta literatura ziren, zenbakiak baino errazago gogoratzen baitzituen.

Irakasleak eta bizitzako aholkuak

Irakasleei dagokienez, denetarik zegoen, baina normalean monjak eta fraideak ziren. EGBn Fidel izeneko irakasle bat zuen; Fidelek bizitzaren ikuspegi desberdin bat zuen. Lehen irakasle gaztea eta fraidea ez zena izan zen.

Batxillergorako aholku bat eskatu nion, eta asko ikasi behar dugula esan zidan, oso ikasturte garrantzitsuak direlako; emaitza hobeak lortuz gero, aukera gehiago izango ditugu nahi duguna ikasteko.

Selektibitatea eta Unibertsitatea

Selektibitateari dagokionez, amak Madrilen egin zuen. Estatu Batuetatik maiatzean itzuli zen; hilabete hori oso gogorra izan zen, asko ikasi behar izan zuelako, baina Madrilgo hotelean lagunekin oso ondo pasatu zuen ikasten ez zegoen uneetan. Selektibitaterako eman zidan aholkua Batxillergoko eskemak gordetzea izan zen, ikasteko orduan askoz errazagoa izango baitzen.

Enpresa Zientziak ikasi zituen EHUn lau urtez. Berak medikuntza ikasi nahi zuen, baina letren bidetik jo zuenez, enpresara bideratutako karrera bat aukeratu zuen. Enpresa ikasteko hainbat ikasgai zituen:

  • Matematika finantzarioak
  • Ekonomia
  • Historia ekonomikoa
  • Eta abar.

Entradas relacionadas: