Euskal literaturaren aldaketak: errealismotik postmodernitatera
Errealismoa eta kostunbrismoa
-XIX. mendearen lehen hamarkadetan errealismoa eta harekin batera eleberri edo nobela errealista sortu ziren. Ikuspegi errealistaren muturra naturalismoa izan zen, zeinak eguneroko bizitza bere horretan azaltzea baitzuen helburu, baita alderdi gordinenak ere.
Errealismoak kritika soziala egitea zuen helburu romantizismoa aldiz, aurkako joera literarioa zuen. Joera bien ezaugarriak narratiba kostunbristan bildu ziren herri txikietako bizimodua eta ohiturak azaltzen zituen, modan zeuden topiko erromantikoak erabilita eta ideologia atzerakoiak sustatuz. Euskal literaturan kostunbrismoak errealismoak baino toki handiagoa izan zuen.
-Larramendiren aurreko mendeko proposamen Gramatikal eta lexikografikoen ondoren garai...