Gerraurreko euskal poesia: Olerkarien Belaunaldia eta Lizardi, Lauaxeta eta Orixe
Gerraurreko Euskal Poesiaren Hastapenak
XIX. mendetik datorren poesia motak ez du aldaketa sakonik jasango gizaldi berriaren lehenengo urteetan. Lore Jokoetan nagusitu zen bertsokerak eragin handia izaten jarraituko du Euskal Herri bietako idazleen artean.
Olerkarien Belaunaldia eta Berrikuntza
Espainiako eraketa monarkikoa kendu eta II. Errepublika ezarri zutenean, berrikuntza grina hori areagotu egin zen. Aitzolek eratutako ekintzen artetik Olerti Egunak nabarmentzen dira. Une horretan sortutako poeta taldeari Olerkarien Belaunaldia deitzen zaio. Mugimendu honen barruan, poesia minoritarioa eta zail samarra landuko dute hasiera batean, baina segituan ohartuko dira ez dela egokiena helburutzat daukaten herrigintzarako. Ez dugu pentsatu behar...