Euskal Literatura XVIII-XIX. mendeetan: Testuingurua eta Obrak
Euskal Literatura Idatzia XVIII. mendean
Josulagunak dira Hegoaldeko euskal literaturaren hasierako urratsetan bultzatzaile eta eragile nagusienak, eta era berean, XVII. mendean Kontrarreforma gidatu zutenak. Trentoko kontzilioak agindutako bidetik, tokian tokiko hizkuntzetan, kristau-ikasbidea idatzi eta irakastea zuten helburu. Hizkuntza landua eta ondo ikasia erabiltzen zuten.
Helburua garbia zuten, doktrina zabaltzea, alegia, baina herriaren hizkera modu jasoan erabiltzeko kezka eta konpromisorik gabe, nekez uler daitezke mende horretako gipuzkera idatziak eta hurrengoan, XIX. mendean, bizkaierak emandako urratsak. Helburua, esan bezala, erlijioaren arlokoa zen, baina euskara maite eta erabili egiten zutela ere erakutsi zuten, egoera zaila...