Euskal Idazle Garaikideak: Gandiaga, Uribe eta Elorriaga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

Bitoriano Gandiaga

Bitoriano Gandiaga, 1928an Mendatan jaioa, euskal literaturaren poeta handienetakoa izan zen. Hamabi urterekin Arantzazura joan zen fraide frantziskotarra izateko, eta bertan eman zuen bere bizitza osoa, apaiz-lanetan eta irakasle gisa arituz. 2001ean hil zen Arantzazun.

Gandiagaren obra poetikoa

Gandiagak sei liburu argitaratu zituen bere bizitzan:

  • Elorri (1962)
  • Hiru gizon bakarka (1974)
  • Uda batez Madrilen (1977)
  • Denbora galdu alde (1985)
  • Gabon dut anuntzio (1986)
  • Ahotsik behartu gabe (1997)

Bere poesia esentziaren bilaketan oinarritzen zen, gerraurreko olerkarien bideari jarraituz. Bere lanak gai desberdinak jorratzen ditu: natura eta espiritualitatea Elorri-n, Euskal Herriaren egoera Hiru gizon bakarka-n, hiri handiaren bizitza Uda batez Madrilen-en, eta arazo pertsonalak Denbora galdu alde-n.

Kirmen Uribe

Kirmen Uribe idazle euskaldun ospetsua 1970eko urriaren 5ean jaio zen Ondarroan, arrantzale-familia batean. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta graduondokoa egin zuen Trenton (Italian). 1995ean, kartzelan zegoela intsumiso izateagatik, bere lehen sari literario garrantzitsua jaso zuen.

Ibilbide literarioa

Bere lehen liburua, Bitartean heldu eskutik (2001) poema-liburua izan zen, euskal literaturan "iraultza lasaia" ekarri zuena. Ondoren, hainbat haur eta gazte liburu idatzi zituen, baita multimedia ikuskizunetan parte hartu ere.

2008an argitaratu zuen bere lehen nobela, Bilbao-New York-Bilbao, Kritika Saria eta Espainiako Literatura Sari Nazionala (Narratiba) irabazi zituena. Ondoren, beste hiru nobela idatzi ditu: Mussche (2012), Elkarrekin esnatzeko ordua (2016) eta Izurdeen aurreko bizitza (2021).

Unai Elorriaga

Unai Elorriaga López de Letona Bilbon jaio zen 1973ko otsailaren 14an, baina Algortan (Bizkaian) hazi zen. Idazlea, irakaslea eta itzultzailea da. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi zuen.

Eleberrigintza eta sariak

Bere lehen liburua Literatur ideia batzuk saiakera izan zen (2001). Ondoren, SPrako tranbia (2001) eleberria argitaratu zuen, 2002ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuena. Horrek idazle profesional bihurtzera bultzatu zuen, 2016an irakasle plaza lortu zuen arte.

Bost nobela argitaratu ditu gaur arte, besteak beste Van't Hoffen ilea (2003), Vredaman (2005), eta Londres kartoizkoa da (2009). 2015ean Kritika Sari Nazionala jaso zuen Iazko hezurrak eleberriagatik. Elorriagaren estiloa berezia da, samurtasuna eta ironia nahasiz gai sakonak lantzeko.

Entradas relacionadas: