Penintsulako erliebea: meseta, mendikateak eta sakonuneak
Penintsulako erliebea mesetaren inguruan kokatuta dago, 600-800 metroko altitudea duena. Mendikate zentralak bitan banatzen du: ipar eta hego-goi lautadetan. Mesetaren inguruan mendiak daude eta kanpoko bi sakonune ere, eta horren inguruan, aldi berean, mendikateak daude. Meseta 600-800 m-ko altitudea du.
Aro primarioan sortu zen orogenesi hertziarrean sortutako mendigune hespenikoa higatzearen ondorioz. Aro tertziarioan, mesetaren zati handi bat apurtu egin zen eta horregatik barruan 3 unitate bereiztu ahal dira:
- Aintzinako zokalo paleozoikoak: Higadurak zokaloak estaltzen dituen material silizeo primarioak agerian geratu dira: granitoa, arbela eta kuartitza dira.
- Barruko mendilerroak: Honen barruan mendikate zentrala eta Toledoko mendiak daude.