Penintsulako Erliebea: Meseta eta Mendikateak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,06 KB
Penintsulako erliebea mesetaren inguruan kokatuta dago, 600-800 metroko altitudea duena. Mendikate zentralak bitan banatzen du: ipar eta hego-goi lautadetan. Mesetaren inguruan mendiak daude eta kanpoko bi sakonune ere, eta horren inguruan, aldi berean, mendikateak daude. Meseta 600-800 m-ko altitudea du.
Aro primarioan sortu zen orogenesi hertziarrean sortutako mendigune hespenikoa higatzearen ondorioz. Aro tertziarioan, mesetaren zati handi bat apurtu egin zen eta horregatik barruan 3 unitate bereiztu ahal dira:
- Aintzinako zokalo paleozoikoak: Higadurak zokaloak estaltzen dituen material silizeo primarioak agerian geratu dira: granitoa, arbela eta kuartitza dira.
- Barruko mendilerroak: Honen barruan mendikate zentrala eta Toledoko mendiak daude. Mendikate zentrala, garaiagoa da eta meseta erditik zatitzen du (ipar eta hego-goi lautadetan). Toledoko mendiak ordea, bazuagoak dira eta honek hego-goi lautada bitan egiten du (Tajoren eta Guadianaren arroak).
- Barruko arro sedimentarioak: Aro tertziarioan sortu ziren mesetako zokaloaren blokeak hondoratzean, alpetar orogenesiaren eraginez. Lehenengo aintzirak sortu ziren eta gero material tertziarioz bete ziren eta horregatik paramoak, landazabalak eta aldapak sortu ziren.
Mesetak, lehen esan dugun bezala, inguruan mendi batzuk ditu, eta honexek dira:
- Galiziako eta Leongo mendiguneak: Aro tertziarioan sortutakoak izan ziren mesetaren zokalo ipar-mendebaldeko angelua alpetar orogenesian altxatzean. Materialak paleozoikoak dira eta altuera txikikoak.
- Kantabriar mendikatea: Barruan bi sektore bereizten dira:
- Mendebaldeko sektorea (Asturiaseko mendigunea), aro tertziarioan sortua izan zen mesetako zokaloaren sektore hau alpetar orogenesian altxatu zelako, eta materialak paleozoikoak dira.
- Mendikatearen ekialdeko sektorea (Kantabriar mendia), aro tertziarioan sortu zen itsasoak mesetaren ertzean jalkitako material sekundarioak tolestean. Materialak kareharriak dira.
- Iberiar mendikatea: Eratina da, aro tertziarioan sortu zen itsasoak mesetaren zokaloko ekialdeko ertzean jalkitako material sekundarioak tolestean. Materialak kareharriak dira, nahiz eta paleozoiko batzuk ere aurkitu. Honen barruan bi sektore bereizten dira: Iparraldeko herena eta Soriaren hego-ekialdea.
- Sierra Morena: Ez da mendikatea berez, meseta eta Guadalquivir harana banatzen dituena baino. Aro tertziarioan sortu zen, Mendikate Betikoak altxatzean hegoaldetik egindako bultzadaren eraginez. Materialak paleozoikoak.
Beraz, horiek izan dira mesetaren inguruko mendi guztiak, baina badakigunez mesetak kanpoko sakonune bi dituela badakigu ere.
- Ebroko sakonunea: Pirinioen paraleloa da. Pirinioak aintzinako Ebroko mendigunearen lekua hartzen du. Hau hondoratu zen inguruko mendikateak altxatu zirenean eta horregatik Ebrok itsasorainoko bidea egin zuen, beraz, itsas materialak ditu.
- Guadalquivirreko sakonunea: Mendikate Betikoen paraleloa da. Lehenengo itsasora zabalduta zegoen, gero kostaldeko aintzira bihurtu zen, eta geroago lohiz betetzean, hau da, sakonune bat urak garraiatutako material sedimentarioz betetzean, padura zingiratsuak sortu ziren. Materiala kareharria.
Mesetak amaitzeko, hasieran esan dugun bezala, inguruan mendikate ugari ditu. Honek aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren, muga moduan jarduten duten mendigune zaharren artean fosa ozeaniko betiko eta piriniarrean jalkitako sedimentu sekundarioak tolestean. Materiala kareharria. Honek dira bereiztu ahal ditugun mendiak:
- Pirinioak: Egitura konplexua dute honek. Ardatzean harri paleozoikoak daude eta alpetar orogeniaren ondorioz gaztetu ziren. Beste atal garrantzitsu bat Pirinioaurreak dira, honek ardatzaren hegoaldean daude eta lehenengoak baino txikiagoak dira. Amaitzeko, erdiko sakonunea dago, margak osatutako sakonune luze eta estua dena.
- Euskal mendiak: Pirinioen luzapena da. Materiak kareharrizkoak, forma leunak eta altuera ertainekoak dira.
- Kataluniako kostaldeko mendikatea: Failen bidez banatuta daude eta horien eraginez inguru sumenditsua sortu da. Material paleozoikoak.
- Mendikate Betikoak: Sakonuneen bidez bereizitako bi mendi sistema egituratzen dira. Alde batetik Penibetikoa (kosta inguratu aro tertziarioan, material paleozoikoa) eta beste aldetik Subbetikoa (barrualdean, aro tertziarioan, material sekundarioz). Amaitzeko honen artean Sakonune intrabertikoa dago, sakonune txikitan zatituta dagoena.