Fisio eta fusio nuklearra: oinarriak, baldintzak eta aplikazioak
Fisio Nuklearra
Fisio nuklearra nukleo astun bat neutroiz bonbardatuz zatitu eta bi nukleo arin sortzen diren prozesua da. Prozesu horretan zenbait neutroi eta energia kantitate handia askatzen dira. (Formula) Uranio-235 motako nukleo fisionatu bakoitzeko 200 MeV askatzen dira.
Lotura-energia eta Egonkortasuna
Nukleo baten lotura-energia bere nukleoi isolatuak nukleoa eratzeko biltzean askatzen den energia da. Nukleoa nukleoi isolatuen multzoa baino egonkorragoa da, eraketan energia askatzen baita. Energia-aldakuntza masa-aldakuntzarekin erlazionatuta dago. Honela, nukleoiek masaren parte bat galtzen dute nukleoa eratzean:
Δm = (Zmp + (A-Z)mn) - Mn
Lotura-energia hauxe da:
ΔE = Δmc2
Nukleoi bakoitzeko lotura-energia ΔE/A da. Zatidura hori zenbat...