Fisio eta Fusio Nuklearra: Oinarriak eta Aplikazioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Física
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,65 KB
Fisio Nuklearra
Fisio nuklearra nukleo astun bat neutroiz bonbardatuz zatitu eta bi nukleo arin sortzen diren prozesua da. Prozesu horretan zenbait neutroi eta energia kantitate handia askatzen dira. (Formula) Uranio-235 motako nukleo fisionatu bakoitzeko 200 MeV askatzen dira.
Lotura-energia eta Egonkortasuna
Nukleo baten lotura-energia bere nukleoi isolatuak nukleoa eratzeko biltzean askatzen den energia da. Nukleoa nukleoi isolatuen multzoa baino egonkorragoa da, eraketan energia askatzen baita. Energia-aldakuntza masa-aldakuntzarekin erlazionatuta dago. Honela, nukleoiek masaren parte bat galtzen dute nukleoa eratzean:
Δm = (Zmp + (A-Z)mn) - Mn
Lotura-energia hauxe da:
ΔE = Δmc2
Nukleoi bakoitzeko lotura-energia ΔE/A da. Zatidura hori zenbat eta handiagoa izan, nukleoa hainbat eta egonkorragoa izango da.
Fisioaren baldintzak eta nukleo egokiak
Egonkorra den arren, Uranio-235 ez da berez fisionatzen. Aktibazio-energia bat behar du, nukleoari neutroia iristean lortzen dena. Fisiorako nukleo egokienak pisu atomiko handikoak dira. Adibidez: Uranio-235 eta Plutonio-239 isotopoak.
Fisio Kate-erreakzio Nuklearra
Nukleo baten fisioan askaturiko neutroiek beste nukleo batzuen fisioan parte har dezakete, horrela kate-erreakzio nuklear bat sortuz.
Kontrolatua
Fisioan askaturiko neutroien kopurua handiegia denean, neutroiak xurgatzeko materiala erabiltzen da, horrela erreakzioa leherketa bihurtzea ekiditen da.
Ez-kontrolatua
Neutroiak xurgatzeko elementurik erabiltzen ez bada, erreakzioa leherketa bihurtzen da. Adibidez: bonba atomikoa.
Ondorioak
Fisio nuklearra etekin energetiko handiko erreakzioa da. Hala ere, fisioak kutsadura erradioaktibo ugari sortzen du.
Fusio Nuklearra
Fusio nuklearra deritzon erreakzio nuklearrean, bi nukleo arin batu egiten dira, eta nukleo astunago bat eratzen da. Prozesu horretan energia kantitate handia askatzen da. Adibidez, deuterioa eta tritioa fusionatzean helioa sortzen da. (Formula) Helio-4 motako atomo bakoitzeko 17,6 MeV askatzen dira.
Lotura-energia eta Egonkortasuna
Nukleo baten lotura-energia bere nukleoi isolatuak nukleoa eratzeko biltzean askatzen den energia da. Nukleoa nukleoi isolatuen multzoa baino egonkorragoa da, eraketan energia askatzen baita. Energia-aldakuntza masa-aldakuntzarekin erlazionatuta dago. Honela, nukleoiek masaren parte bat galtzen dute nukleoa eratzean:
Δm = (Zmp + (A-Z)mn) - Mn
Lotura-energia hauxe da:
ΔE = Δmc2
Nukleoi bakoitzeko lotura-energia ΔE/A da. Zatidura hori zenbat eta handiagoa izan, nukleoa hainbat eta egonkorragoa izango da.
Fusioaren baldintzak eta nukleo egokiak
Fusio nuklear bat abiarazteko, aktibazio-energia baten premia dago; hain zuzen ere, energia termiko oso handia behar da (106 K). Nukleo egokienak pisu atomiko txikikoak dira: 2H (Deuterioa) eta 3H (Tritioa).
Fusio-erreakzioak Naturan eta Artifizialki
Fusio-erreakzioak era naturalean gertatzen dira izarretan. Era artifizialean, ostera, gizakiak leherketa moduan baino ez ditu lortu oraindik.
Fusiozko Kate-erreakzio Nuklearra
Kontrolatua
Oraindik ez da lortu era errentagarrian, hain tenperatura handian erreaktiboak plasma egoeran baitaude.
Ez-kontrolatua
Hidrogeno bonba da. Hau abiarazteko lehengo fisiozko bonbaren leherketa behar da.
Abantailak
Fusioak hainbat abantaila ditu:
- Erreserba handiak.
- Fisioan baino 3 aldiz energia gehiago sortzea.
- Ez da hondakin erradioaktiborik sortzen.