Energia Iturriak: Gida Osatua eta Bilakaera Historikoa
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,86 KB
Energia eta Energia Iturriak
Energia: lana sortzeko gaitasuna da. Energia-iturriak: industria-prozesuetarako behar den indarra ematen duten baliabideak dira. Gizakia duela ia milioi bat urte hasi zen sua erabiltzen. Arbasoek antzina ikasi zuten animalien, uraren eta haizearen indarra erabiltzen (Industria Iraultza). XVIII. mendearen amaiera arte, egurra zen bero-energiaren iturri nagusia. Lurrun-makina agertu zenean, ikatza bilakatu zen XIX. mendearen iturri nagusia. XIX. mendearen azken herenean, beste energia-iturri batzuk agertu ziren: argindarra, petrolioa; eta XX. mendearen erdialdean, energia nuklearra. 1973ko energia-krisiaz geroztik, energia-iturri garbiagoak bultzatu ziren: gas naturala eta beste alternatiba batzuk, kontsumitu ahala agortuko ez zirenak (haizea, eguzkia, itsasaldiak). Geroztik, biztanleria hazi egin da, industrien premiak handitu egin dira eta bizi-mailak hobetu egin dira; horren ondorioz, energiaren kontsumoak esponentzialki egin du gora.
Petrolioa eta Gas Naturala
Petrolioa eta gas naturala: erregai fosil berriztaezinak dira. Itsas hondoan organismo biziak deskonposatzean sortzen dira. Prozesuak milioika urte irauten du eta gaur egun ere aurrera jarraitzen du. Hala ere, sortzeko behar duten denbora baino azkarrago kontsumitzen ditugu. Petrolio gordinetik hainbat deribatu ateratzen dira (erregaiak, industria-lehengai gisa erabiltzeko). Persiako golkoan, Venezuelan eta Kanadan daude petrolioaren erreserbak. Gasaren erreserbak Ekialde Ertainean eta Errusiar Federakundean nabarmentzen dira. Petrolio-eskaria hirukoiztu egin da azken 50 urteetan. Herrialde industrializatuak eta jendeztatuenak dira kontsumitzaile handienak (Estatu Batuak, Txina, Japonia). Gas naturalaren kontsumoak, berriz, energia-kontsumoaren laurdena suministratzen du. Bi arazo dakartzate: ingurumen-kalteak (petrolioa erretzean, partikula kutsagarriak isurtzen dira atmosferara; itsas isuriak gertatzen dira...) eta herrialde industrializatuek herrialde ekoizleekiko duten energia-mendetasuna. Herrialde industrializatuak egoera ahulean daude, ekoizleek zer erabakitzen duten mende daude.
Industriaren Bilakaera Historikoa
Mendeetan zehar, biztanle gehienak landan bizi ziren, eta nekazaritzan jarduten zuten. Familiek egiten zituzten etxerako behar zituzten objektuak edo bestela artisau-tailerrei enkargatzen zizkieten. Artisau langile bakoitzak fabrikatzen zuen produktua hasieratik amaierara arte. (Industria Iraultza) XVIII. mendearen azken herenean, ekoizpen modu berri bat (industriala) sortzeko baldintzak sortu ziren Ingalaterran. Honetan oinarritzen zen:
- Berrikuntza teknikoak: Lurrun-makinari, iruteko eta ehuntzeko makinari, labe garaiei eta halako asmakizunei esker sortu ziren lehenbiziko industriak. Makinak hasi ziren egiten lehen eskuz egiten zena, ikatzaren energia baliatuz.
- Lanaren banaketa: ekoizpena zenbait partetan banatu zen. Langileak prozesuaren fase jakin batean espezializatu ziren. Horrela, denbora aurrezten zuten, eta produktibitateak gora egiten zuen.
- Kopuru handiko ekoizpena: produktu asko hasi ziren ekoizten, horri esker, produkzio-kosteak eta salmenta-prezioak jaitsi ziren.
Ondorioak: industrializazioak aldatu egin zituen ekonomia eta gizartea. Horren eraginez, hiriak izugarri handitu ziren. Landako herritar askok emigratu zuten hirietara, fabriketan lan egiteko. Ingalaterratik Europako herrialde batzuetara zabaldu zen (Frantziara, Alemaniara eta Belgikara).
Bigarren Industria Iraultza
XIX. mendearen amaieran beste fase bat hasi zen. Estatu Batuetan, ekoizpen modu berri bat ageri zen: Forden eredua. Ford automobil-fabrikako muntaia-katean garatu zelako. Eredu hori kate-ekoizpenean oinarritzen zen. Asko handitu zen ekoizpena eta ekoitzitako unitate gastuak murriztu egin ziren. Horri esker, prezioek behera egin zuten, eta jende askoren eskura jarri ziren produktuak. Horrela hasi zen masa-kontsumoaren aroa. Mendebaldeko Europa, Estatu Batuak eta Japonia izan ziren iraultzaren buru. Etapa horretan, handiagotu zen herrialde industrializatuen eta industrializazioan sartu ez ziren herrialdeen arteko arrakala ekonomikoa.
Uranioa eta Energia Nuklearra
Uranioa: Fisio-prozesu baten bidez sortzen da energia nuklearra. Prozesu horretan, desintegratu egiten dira uranioaren atomoak. Uranioa erabiltzeko, aberastu egin behar da, eta herrialde gutxik dute hori egiteko teknologia. Uranioak askatzen duen energiak beroa sortzen du, eta, zentral nuklearretan, bero hori argindar bihurtzen da. Gaur egun, 430etik gora erreaktore nuklear daude martxan, kontsumitzen den argindarraren %15 sortzen dute. Horren erabilerak zenbait protesta-mugimendu piztu ditu. Hondakin erradiaktiboak biltegiratzeko arazoa salatzen dute eta baita istripu nuklearrak izateko arriskua ere.