Zelula, nukleoa, zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: laburpena
TEORIA
ZELULARRA
Zelula izaki bizidunen egiturazko uniatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude.
Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Bizirik irauteko beharrezko prozesu metabolikoez arduratzen da: ugalketaz, estimuluekiko erantzunez eta nutrizioaz. Zelula guztiak lehendik baziren beste batzuetatik sortzen dira, zatiketaren bidez.
Zelularen atalak
Mintz plasmatikoa
Zitoplasma. Material genetikoa.
Zelula prokariotak
Zelula haek ez dute mintzik material genetikoa zitoplasmatik bereizteko. 1-10 µm-ko tamaina dute eta antolaketa xumea badute ere (bakterioak).
Zelula eukariotak
Zelula hauetan material genetikoa bilkin batez inguratuta dago, nukleoaren barnean. Erribosomez gain, beste organulu batzuk dituzte zitosolean,...