Ekosistemen oinarriak: antolakuntza, harremanak eta fluxuak
Izaki Bizidunen Antolakuntza Mailak
- Banakoa: Izaki biziduna bera, indibiduo bat da.
- Populazioa: Toki berean bizi diren espezie bereko banako taldea edo multzoa.
- Komunitatea: Ekosistema batean dauden populazio multzoak.
Izaki Bizidunen Arteko Harremanak
Espezie Barneko Harremanak (Espezie bereko banakoen artekoak)
Hiru mota daude:
- Kolonia-harremana: Ugalketa asexualaren bidez sortutako indibiduoak elkartuta egoten dira (adibidez, bakterioak, koralak).
- Familia-harremana: Indibiduoak ugaltzeko eta kumeak zaintzeko elkartzen dira (adibidez: lehoiak, elefanteak, oreinak).
- Harreman gregarioa: Banakoak elkarrekin bizi dira toki berean, eta nahiz eta familia ez izan, elkarri laguntzen diote, denentzat onurak lortzeko (adibidez: erleak, otsoak, inurriak, ñuak,