Ingeniaritza Genetikoa eta Bioteknologiaren Aplikazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,07 KB
DNA birkonbinatzailearen lorpenerako etapak
Zer gene txertatu nahi den eta zer organismotan sartu behar den erabakita, zenbait etapa ematen dira:
- Zelulen lisia eta DNA erauzketa: Intereseko genea duten zelulen lisia egiten da eta DNA erauzten da. Genea dagoen DNAren zatia isolatu eta murrizte-entzimen bidez ebakitzen da.
- Plasmidoaren prestaketa: Aurrez erabilitako murrizte-entzima berdinekin bektore gisa erabiliko dugun plasmidoa ebakitzen da, gene markatzaileak dituena.
- Lotura: Plasmidoa eta genea lerrokatu egiten dira, eta DNA ligasak hauen muturrak elkartzen ditu, DNA birkonbinatua lortuz.
- Klonazioa: DNA birkonbinatua zelula anfitrioietan sartzen da (legamiak edo onddoak), eta kultibatu egiten dira. Zelulak zatitu eta kultiboan zehar hedatzen
español con un tamaño de 177,97 KB
catalán con un tamaño de 5,48 KB