Biziaren Jatorria, Zelulak eta Bost Erreinuak
Biziaren sorrera: Biogenesia eta abiogenesia
Zientzialariak beti kezkatu dira biziaren sorreraz, eta bi teoria nagusi daude horren inguruan: batetik, biogenesia eta, bestetik, abiogenesia (berezko sorrera). Pasteurrek berezko sorrera ukatu zuen bere esperimentuaren bidez, eta bizidun oro beste bizidun batetik sortzen zela baieztatu zuen.
Oparinen teoria eta lehen bizidunak
Baina nola sortu ziren lehenengo bizidunak? Gaur egun, oraindik ere, teoria asko daude: bizia Lurretik kanpo sortu zela, Lurrean sortu zela... Oparinek, berriz, biziaren jatorriari buruzko teoria azaldu zuen. Bere ustez, hasieran unibertsoa oxigenorik gabekoa zen, baina gas batzuk zeuden eta, aktibatzean, erreakzioak ematen hasi eta beste molekula batzuk sortu zituzten. Horiek...