Biziaren Jatorria, Zelulak eta Bost Erreinuak

Biología6,57 KB

Biziaren sorrera: Biogenesia eta abiogenesia

Zientzialariak beti kezkatu dira biziaren sorreraz, eta bi teoria nagusi daude horren inguruan: batetik, biogenesia eta, bestetik, abiogenesia (berezko sorrera). Pasteurrek berezko sorrera ukatu zuen bere esperimentuaren bidez, eta bizidun oro beste bizidun batetik sortzen zela baieztatu zuen.

Oparinen teoria eta lehen bizidunak

Baina nola sortu ziren lehenengo bizidunak? Gaur egun, oraindik ere, teoria asko daude: bizia Lurretik kanpo sortu zela, Lurrean sortu zela... Oparinek, berriz, biziaren jatorriari buruzko teoria azaldu zuen. Bere ustez, hasieran unibertsoa oxigenorik gabekoa zen, baina gas batzuk zeuden eta, aktibatzean, erreakzioak ematen hasi eta beste molekula batzuk sortu zituzten. Horiek batzerakoan molekula konplexuagoak sortu ziren, gaur egungo zelulen aitzindariak izango liratekeenak (koazerbatuak). Horiek mutatzeko eta ugaltzeko gai ziren, eta horrela lehen bizidunak sortu ziren.

Gai bizidunen ezaugarri garrantzitsuenak

Gaur egun, berezko sorrera gertatu zela defendatzen da. Gai bizidunen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  • Oso konplexuak dira.
  • Eginkizun zehatz bat dute.
  • Lehen gaietatik energia lortzeko ahalmena dute.
  • Harrigarriena: Beren berdina den erreplika bat ekoizteko gai dira.
  • Material genetikoei esker, eboluzionatzeko gai dira.

Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude; zelula da biziaren unitate anatomiko eta funtzionala. Lehen bizidunak zelulabakarrak ziren eta kanpo-ingurunearekin harreman zuzena zuten. Zelula sinpleena zelula prokariotoa da (bakterioak).

Bakterioak: Organismo prokariotoak

Bakterioak organismo prokariotoak dira, nukleorik gabeak eta zelulabakarrak. Haien atal nagusiak zitoplasma, mintz plasmatikoa eta bakterio-pareta dira. Formaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • Baziloak: Bastoi-forma.
  • Kokoak: Esferikoak.
  • Espiriloak: Espiralak.
  • Bibrioak: Koma-forma.

Bakterioen nutrizioa eta garrantzia

Nutrizioari dagokionez, autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke. Mugitzeko flageloak erabiltzen dituzte eta zatiketa zelularraren bidez ugaltzen dira. Bakterioak oso azkar hazten dira, zatiketa bakoitzean bikoiztu egiten baitira.

Zertarako erabiltzen ditugu? Elikagaiak lortzeko (esnekiak, edari alkoholikoak...), baina beste batzuk kaltegarriak dira (parasitoak) eta kolera edo tetanoa bezalako gaixotasunak sortzen dituzte. Lehenengo bizidunak heterotrofoak ziren eta inguruko gai organikoz elikatzen ziren. Oxigeno askerik ez zegoenez, anaerobioak ziren eta energia fermentazioaren bidez lortzen zuten. Geroago, fotosintesia egiten hasi ziren (autotrofoak) eta, hondakin gisa, oxigenoa sortu zuten. Oxigeno hori airera pasatzean, Lurra babesten duen ozono geruza sortu zen.

Zelula eukariotoak eta haien egitura

Hasieran oxigenoa pozoia zen, baina gero lehen eukariotoak agertu ziren. Zelula eukariotoek material genetikoa mintzez inguratua dute, nukleoa osatuz. Animalia- eta landare-zelulak dira ordezkari nagusiak. Hiru atal nagusi dituzte:

  1. Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen mintza. Landare-zelulek kanpotik zelulosaz osatutako pareta dute.
  2. Zitoplasma: Mintzaren eta nukleoaren arteko likidoa. Organulu nagusiak: erribosomak, erretikulu endoplasmatikoa, Golgi aparatua, mitokondrioak (arnasketa zelularra) eta kloroplastoak (fotosintesia, landareetan bakarrik).
  3. Nukleoa: Material genetikoak eta mintz bikoitzak osatzen dute.

Bizidun zelulanitzak eta espezializazioa

Bizidun zelulanitzak milioika zelulaz osatuta daude. Zelula gehienek ez dute harreman zuzenik kanpo-ingurunearekin, eta bizirik mantentzeko espezializatu egin behar dute, ehunak, aparatuak eta sistemak sortuz. Horrela, barne-ingurunea sortzen da: odola, zelula guztiak bustitzen dituena.

Bost erreinuak

Gure inguruan bost erreinu nagusi bereizten ditugu:

1. Prokariotoen erreinua

Nukleorik gabeko zelula bakarrez osatzen dira eta mikroskopioz bakarrik ikus daitezke. Ezagunenak bakterioak dira. Elikatzeko modu anitz dituzte (fotosintesia edo materia organikoa) eta lurrean, airean zehar zein uretan bizi dira.

2. Protista erreinua

Hemen protozooak (zelulabakarrak) eta algak (zelulabakarrak edo zelulanitzak) aurkitzen ditugu. Protozooak substantzia organikoak janda elikatzen dira; algak, aldiz, fotosintesi bidez. Uretan edo beste izaki batzuen barnean bizi diren eukariotoak dira.

3. Fungi erreinua (Onddoak)

Legamiak, lizunak eta onddoak sartzen dira hemen. Zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke. Onddoak hafi izeneko hari mehez eta mizelio izeneko sareaz osatuta daude. Ez dute klorofilarik eta hiru modutara elikatzen dira:

  • Saprofitoak: Hildako materialetatik.
  • Sinbiotikoak: Beste izaki baten barruan, onura emanez.
  • Parasitoak: Beste izaki baten barruan, kaltea eraginez.

4. Landare erreinua

Goroldio txikietatik pinu erraldoietaraino hartzen ditu. Zelulanitzak, autotrofoak eta eukariotoak dira. Ugalketaren arabera, bi talde daude:

Esporak dituzten landareak

  • Goroldioak eta hepatikoak: Leku hezeetan bizi dira. Egitura oso sinplea dute: ez hostorik, ez sustrairik, ez mintzik.
  • Iratzeak: Sistema baskularra eta sustraiak dituzte. Esporak hosto azpiko zaku txikietan dituzte.

Hazia duten landareak

  • Gimnospermak (Koniferoak): Hosto iraunkorrekoak (izeia, pinua) edo erorkorrekoak (laritza) izan daitezke. Hostoak jostorratz itxurakoak dira eta konoen bidez ugaltzen dira.
  • Angiospermak (Loredun landareak): Loreak eta fruituak dituzte. Polena intsektuen bidez garraiatzen da lore emeetara. Bi mota daude: dikotiledoidunak (hosto zabalak, bi janari biltegi hazi bakoitzean) eta monokotiledoidunak (hosto estuak, biltegi bakarra).

5. Animalia erreinua

Erreinurik aberatsena da. Janaria beste organismo batzuetatik lortzen dute (heterotrofoak) eta nerbio-sistema dute inguruneari erantzuteko.

Descargar

PDF Word HTML