Zelula zatiketa (mitosia eta meiosia) eta metabolismoa: prozesu nagusiak
Mitosia
Zatiketa nuklearra edo kariozinesia gertatzen den fasea da. Gero, zelularen zatiketa edo zitozinesia gertatzen da.
Mitosiaren helburua material hereditarioa zelulakumeen artean zuzen banatzea da. Zelulakumeek zelula amak duen kromosoma kopuru bera dute.
Mitosiaren Faseak
Profasea
Gaineztadura nuklearra desagertzen da, kromosomak kondentsatu egiten dira eta ardatz mitotiko berri bat eratzen da. Zelulakume bakoitzaren n kromosomak mikrotubulu zinetokorikoei lotzen zaizkie, eta ardatz mitotikoaren kontrako poloetan jartzen dira.
Metafasea
Kromosomak plaka metafasikoan kokatzen dira, kromatidak ardatzaren kontrako poloetarantz begira daude eta mikrotubulu zinetokorikoei lotuta. Kromosoma bakoitza osatzen duten bi kromatidetatik, bat parentala