Arte Ederren Azterketa: Maraten Heriotza, Bidaiaria Hodei-Itsasoaren Aurrean, Batllo Etxea eta Gau Izartsua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB
Maraten Heriotza
Daviden Maraten Heriotza mihise gaineko olio-pintura da, gai historikoa duena. Konposizio deigarria du, hondo sakon gabekoa, baina bainuontziak kuadroaren erdia hartzen du. Eszena beheko aldean dago, lerro horizontal eta bertikalen kontrastearekin; eszena estetikoa eta itxia da. Argi-ilunak nabariak dira, Marat-en aurpegia eta eskuan duen luma argitzen ditu, eta gainerakoa ilunean uzten du. Marrazkia kolorearen gainetik dago, zehatza eta objektuak profilatzen dituena. Kolore mugatuak erabiltzen ditu, beroak eta hotzak txandakatuz.
Espresio figuratiboa da, baina idealizatua; ez da gorputzeko gaixotasunik ageri, baina kuadroa errealista da, xehetasunak benetakoak dira. Adierazkortasun handia du, azken hatsa botatzen ariko balitz