Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 65,68 KB

III. BLOKEA: GIZARTEA, DEMOKRAZIA ETA HERRITARTASUNA

3. Ebaluaketa honetan XIX eta XX. Mendeko pentsamendu filosofikoa emango dugu. Ohartuko garen moduan filosofiak oso hausnarketa kritiko eta zorrotzak luzatuko dizkio mendebaldeko zibilizazio kristau-burgesari. Funtsean, mendebaldeak porrot egin du gizaduintasunaren defentsan. XIX eta XX. Mendeko historiak espantuaren eta krudeltasunaren berri ematen digute. Ez ekonomiak, ez politikak, ez kulturak eta ezta zientziak ez ditu pertsonak askeagoak, justuagoak edo protagonistagoak egin.


HERRITAR KONTZEPTUAREN ESANAHIA ETA JATORRIA

HERRITARTASUNA GREZIAN

Hiritarra toki jakin bateko biztanlea genuke, eskubide eta betebehat desberdinak dituen subjetua. Definizio horrek arabera, herritar izateak bi ezaugarri nagusi ditu:


  • Hiritar izatea, komunitate edo herrialde bateko kide izatea da.

  • Herri edo estatu bateko kide izanik komunitatearen zereginetan parte hartzeko eta eskubideak edukitzeko aukera du.

Greziako hiri batzuetan herritarrek protagonismo handia izaten zuten, aktiboki parte hartu baitzezaketen hiri estatuaren gobernuan.


ATENASKO POLISADEMOS: HerriaIHerri agintari

(PERIKLES)I

AGINTARIKRATOS: AginteaIHerri agintea

DEMOKRATIKOA


Greziar demokrazian, politikan aktiboki parte hartzea zen herritar izatea. Aberatsak edo pobrek izan, herritarrek Atenasko asanbladetara joan beharra zeukaten. Hiriko arazoei buruzko eztabaida eta erabakietan parte hartzeko. Urtean 40 bat asanblada egiten zituzten Agora izeneko plaza publikoan (18.000 hiritar biltzeko kapazitatea zuen).


Kargu politiko gehienak zozketaz egiten ziren eta oro har kargudunek urtebete osatu behar izaten zuten ardura politikoan.


Herritarrak gai publikoetaz arduratzen ziren eta hiriaren intereserako eztabaidak eta erabakiak hartzen zituzten. Argudioak, arrazoiak eta iritziak emateko eztabaida hauetan, erabakiak guztien artean ematen ziren eta eemitza (justua izan ala ez) guztiek onartzen zuten.


INTERES PUBLIKOA    ---    EZTABAIDA        ---     ERABAKIA

Legedia     =  BOZKATU

eraikuntzakKOMUNIKAZIOA

Ekonomia      =

KulturaDEBATEA

HERRITARTASUNAREN BI SUSTRAIAK

Hiritartasun kontzeptuari antzinako erromak tradizio juridikoa erautsi zion. Erromatarrentzat hiritar izatea eskubide osoko kide izatea zen. Erromatarrek inperioko hiritarraren eskubide eta betebeharrak legez definitu zituen. Ortaz, hiritarra inperioan legea betetzen zuena eta legearen babesa izatea espero zuena zen. Erromatarrentzat hiritarrak titulu juridikoa zuen eta titulu horrek eskubideak eskatzeko aukera ematen zion.


ANTZINAKO ERROMA

  • ERREPUBLIKA: Herri partaidetza (Senatua)→Hiritarrak titulu juridikoa du.

  • INPERIOA: Aginte pertsonal osoa→Legeetan jasotako eskubideak                                       eska daitezke.

Aipatutako bi sustrai edo oinarri hauek, greziatik eta erromatik datozenak, funtsezkoak dira gaur egungo hiritartasun kontzeptuaren definizioan.


  1. Hiritarrak eztabaidaren bitartez erabaki politiko, ekonomiko eta kulturaletan parte hartzen duen kidea da.

  2. Pertsonen eskubide eta betebeharrak legeak jasotzen ditu (eskubideek legearen babesa behar dute).

HIRITARRA:

  • Parte hartzailea (Erabakiak hartzen ditu)

  • Eskubide eta betebeharrak legeak jasotzen ditu.

HERRITARRAK ETA ESTATUA

XVIII.Mende bukaeran mendebaldeko zibilizazioak eragin handiko 3 gertakari izan zituen: Frantziar Iraultza, Estatu Batuetako independentzia eta Ingalaterrako iraultza ekonomikoa (industrializazioa).


Aldaketa sakon eta historiko hauek hiritartasuna kontzeptuari beste gehigarri batzuk erantsi zizkioten. Gizakien eskubideak babesteko, estatu nazional modernoa sortu zen. Estatu nazionalek estatu horretako biztanleen bizitzak, segurtasuna, lana edo jabetzak defendatu behar zituen.


ESTATU NAZIONALAK:

  • Estatu jakin batean jaiotako hiritarrek herrialde horretako nazionalitatea hartzen dute.

  • Estatuak hiritarraren bizitza, segurtasuna eta jabegoak defendatzen ditu.

Estatu modernoaren bilakaerak norabide oso desberdinak izan ditu mendeetan zehar. Estatu batzuk justiziaren eta askatasunaren eraikitzaile izan diren bezala, beste batzuk sufrimenduaren eta zapalkuntzaren eragile izan dira. Estatu batzuk demokratikoki funtzionatzen dute, beste batzuk demokrazia partzialarekin eta beste zenbait sistema totalitario eta diktadura zaleekin.

Kasu baikor edo eredugarrietan erreparatuko bagenu zalantzarik gabe ipar europako herrialdeetan gure harreta osoa ipini beharko dugu (Suedia, Finlandia…)


Demokratikoak (teorian eta praktikan) diren estatuei zuzenbidezko estatu sozial izena ematen zaie. Estatu sozial demokratikoentzat gizabanakoen askatasunaz gain gizarte berdintasunarekiko kezka ere hartzen da. Ipar Europako estatu sozial demokratikoetan estatuak gero eta eginkizun aktiboagoa izan du hiritarrek izugarri eskertu eta borrokatu duten puntu hauetan:


  1. Zuzenbidezko estatuak justizia soziala bermatu beharko du:

Estatuak hiritarrei bizitza duina eta zoriontsua bermatzeko gizarte zerbitzu bikainak eskaini behar dizkie: Hezkuntza, osasun zaintza, langabezia, zahartzaroa, imigrazioa, pentsioak…


Sistema hau hiritarrei aplikatzen zaien zerga sistemaren bidez mantentzen dute. Zuzenbidezko estatu sozialak aberastasunak hiritarren artean banatzen saiatzen dira.


2.   Sistema ekonomikoa estatuaren esku:

Ekonomi a estatuak zuzendu eta kordinatzen du. Enpresa multinazionalak estatuak dionaren arabera daudelarik estatua ekonomia zuzentzen, krisialdiak sahiesten eta aberastasuna banatzen saiatzen da. Ekoizpena estatuak antolatzen du. Enplegu bateko politikak aplikatzen ditu (langaberik ez), enpresa publikoak laguntzen ditu (multinazionalak ez), eta gastu publikoa handiagotzen du (etxebizitza, lanpostuak sortu…)

ZUZENBIDEZKO ESTATU SOZIALA

    ↓

      ESTATU DEMOKRATIKOA    

    ↓


        ↓

ESTATU SOZIALA- Eskubide politikoak- zibilak-kulturalak

- Bakea - ingurumena - garapena.

JUSTIZIA SOZIALA

  • Ekonomia arautu zuzendu

  • Zergak bildu

  • Gizarte zerbitzuak eskaini

Jabetu garen moduan estatua gizarte istituzioen multzoa da. Estatuak hiritarren bizitza arautu eta antolatzen du hauen behar eta helburuak hastuz. Estatu demokratikoak guztion ongia zaindu behar du, hau da, bakoitzari zor ziona eman behar dio.

  • Giza eskubideak sustatu behar ditu.

  • Balio demokratikoak aplikatu behar ditu.

  • Elkarrizketarako eta bakerako jarrera aktiboa izan behar du.

Kantek aspaldian esan zuen moduan hiritarrek askatasuna, justizia eta bakea behar dute, nazioartean giza eskubideen defentsa nagusituz.


HERRITARRAK ETA GGEE

Gizakiei gizaki izateagatik dagozkien eskubideak dira giza eskubideak. Gaur egungo hiritar kontzeptuak gizabanakoaren zenbati eskubide ezarri ditu, gizabanakoak sufri ditzazkeen gehiegikerietatik babesteko eta herritar bakoitzak askatasun eremu bat izateko.


XVII. Eta XVIII. Mendeetan agintearen abusuak ekiditeko eskubide zibilak aitortu zitzaizkien hiritarrei. Hainbat herritar xumeen lanari, saiakerari eta sakrifizioari esker pertsonaren eskubideen aldeko lorpenak ematen hasi ziren:


  1. XVII. Mendean amerikar indigenak gizaki asketzat hartu behar zirela onartu zen. Galerazita gelditu zen indigenak esklabu bihurtzea eta hauei ondasunak kentzea.

  2. Mende berean Frantzian erlijio konturako kontzientzia askatasuna onartu zen (hiritar bakoitzari zegokion, katoliko edo protestante izan).

  3. XVII. Mendean Ingalaterran Habeas Corpus aktak onartu ziren. Eskubide horren arabera, atxilotutako pertsonak lehenbailen eraman behar ziren epailearengana.

  4. XVIII.Mende bukaeran Estatu Batuetako independentziaren aldarrikapenean hiritarrei oinarrizko eskubideak onartu zitzaizkien.

  5. Beste hainbeste gertatzen da Frantziako Iraultza ematerakoan: Herritarrek eskubideak dituzte.

  6. XIX. Mende bukaeran Estatu Batuetan esklabutza debekaturik geldituko da.

  7. XIX eta XX. Mendeetan Europan politikan parte hartzeko eskubidea legeetan txertaturik geldituko da (emakumeek boto eskubidea eta ordezkari izateko eskubidea berandu eskuratuko dute).

Bistakoa da giza eskubideen ibilbidea oso zaila, konplikatua eta sufrimenduz beterikoa izan dela. Giza eskubideak printzipio etiko eta juridikoak dira, indarrean jarri beharrekoak eta hiritar guztiei (salbuespenik gabe) aplikatu beharrekoak. Giza eskubideen ibilbide neketsuan eskubideek ondorengo garapena izan dute:


  • Lehen belaunaldiko giza eskubideak:

Gizabanakoaren askatasuna eta parte hartze politikorako eskubideak ditugu.

  • Bizitzeko eskubidea.

  • Segurtasunerako eskubidea


  • Pentsamendu + adierazpen eskubidea.

  • Epaiketa justua jasotzeko eskubidea.

  • Gobernariak hautatzeko eskubidea.

  • Bigarren belaunaldiko giza eskubideak:

Hauek eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak ditugu.

  • Osasun zaintzarako eskubidea.

  • Hezkuntzarako eskubidea.

  • Lan egiteko eskubidea.

  • Soldata justua jasotzeko eskubidea.

  • Kulturaz gozatzeko eskubidea.

  • Hirugarren belaunaldiko giza eskubideak:

Dueña oso gutxi arte ez zaio eskubide hauen aldarrikapenari eutsi: Bakea, ekologia eta edozein herrialderen garapen eskubidea.

  • Bakean eta justizian bizitzeko eskubidea.

  • Ingurumen ekologiko zaindu batean bizitzeko eskubidea.

  • Garapen integratu batean bizitzeko eskubidea.

Giza eskubideak gauzatzea eta bermatzea, hainbat kasutan helburu izaten jarraitzen dutelarik giza duintasunaren aldeko oinarrizko elementutzat jotzen ditugu. Bai agintariyza politiko, ekonomiko, erlijioso edo militarrak, bai gizarte zibilaren jokabideek badute erantzunkizun nabarmena giza eskubideen erainkuntzan edo suntsiketan.


GGEE HIRU BELAUNALDIAK


GGEEBALIOAK BULTZAGILEAK

1. Eskubide zibil eta politikoak.  Askatasuna Liberalismo politikoa


2. Eskubide ekonomiko, sozial BerdintasunaLangile mugimenduak

eta kulturalak.


3. Bakea, ekologia, garapena   Elkartasuna      Gizarte zibila


HERRITARTASUNAREN  DIMENTSIOAK

JUSTIZIA ETA HIRITARGOAREN PARTAIDETZA

Teorian elkarbizitza demokratikoa arautzerakoan lege kodeak, legegintzak, hiritarraren eskubideak bermatu behar dituzte salbuespenik gabe. Hiritar libreak berari dagozkion erabakiak etengabe hartu beharko lituzke legeek hori posiblearazten dutelarik.


Tamalez, gizarte antolaketaren sistema politiko, ekonomiko eta kulturalak hiritarraren partaidetza oztopatzen dute. Legediak agintea babesteko hiritarrari ekimena, konzientzia edo autonomia lapurtzen dizkio. Gizarte sistemak ez ditu hiritar partehartzaileak nahi. Hiritarrak obedienteak sumisoak eta errekonformatzen den horietakoa izan behar da. Konformista.


Munduan gutxi dira hiritargoaren partdaitzetza babesten duten nazioak eta legediak.


HIRITAR DIMENTSIOAK → LEGEDIAK GARATU BEHARREKO BERMEAK

Kontzientzia politikoa → Eskubide indibidual, zibilak (kolektiboak)

Kontzientzia soziala → Prestazio, eskaintza sozialak hiritarrei ( gazte, jubilatuak, imigranteak…)

Kontzientzia ekonomikoa → Bidezko kontsumoa / Merkataritza. Lan baldintza justuak, kontsentsuatuak.

Kontzientzia zibila → Eskubide zibilak, indibidualak, kolektiboak.

Kontzientzia kulturala → Aniztasun kulturala, Identitate anitzak, Kosmopolitismoa.


Gizakiak badauka berezko kapazitatea dagozkion erabakietan aktiboki parte hartzeko. Ordezkaritzazko demokrazia ez da nahikoa. Benetako demokrazia gizarte zibilaren partaidetza efektiboarekin erlazionatzen dugu. Estatuak ezin du hiritarra menpekotzat jo eta boterea herrikoia eta deszentralizatua ez badago, ezingo du demokratikoa izan.


HERRITARTASUNAREN ALDERDIAK

Gizarte zibila da (Herritar xumeek osatutako sareak) hiritar izateko erreferente nagusia (eta ez estatua).


  1. Herritarrak gizarte kontzientzia izan behar du.

  2. Herritarrak ekimenerako, aldaketetarako ausardia izan behar du (badago zer hobetu, modifikatu…)

  3. Herritarrak, bere ardurak ezin ditu delegatu (ezin dizkie aginteari soilik utzi)

  • BOTERE POLITIKOAREN JATORRI ETA ZILEGITASUNA

  • Boterea zilegizkoa dela esaten dugu, horren oinarrian gizarte zibilak diona (Herriaren borondatea) presente dagoenean.

  • Boterea herrian oinarritu beharko litzateke (gizarte kontsultak).

  • Jatirria bezain inportantea boterearen garapena litzateke.

  • Legitimazio motak:

* Hauteskunde bitartez

* Lidergo karismatikoak

* Indarra, mehatsua, kokiltzea...

GIZARTEA ETA FILOSOFIA GARAIKIDEA

ROSSEAU(Gizarte hitzarmena eta izpiritu ilustratua)


  • Jean Jaques Rousseau (1712-1778). Jatorriz, suitzarra, baina, nortasunaz munduko hiritar zela zion intelektual ilustratua izan zen.

  • Gizarte estamental eta pribilejiatuaren aurkako pentsalari hausarta.

  • Ilustrazioari ikuspuntu progresista nabarmenak erantsi zizkion: Gizarte justiziaren aldeko pentsalaria.

  • Kultur aniztasunaren defendatzaile: Xabier Munibe azkoitiarraren lagun pertsonala.

  • Emilio (1762)

  • Gizarte hitzarmena (1762)

  1. Kultura eta natura

Giza naturari:

  • Gizakia berez ona da.

  • Gizaki guztiak berdinak gara.

Kulturari buruz:

  • Kultura kutxatuta dagoen oinarri injustuetan oinarritzen den kultura da.

  • Gizakia gaiztotu egiten da kultura honetan.

Aginteak“Itzuli gaitezen naturara”Maitatu

gizarteratu--------------------------------  Lagundu

duen kulturaGizakiok izatez moralakSortu

----------------onak garaSaiatu

Suntsitzailea

inmorala

onartezina

2. Gizarte hitzarmena

Gizarte akordioaren ideia filosofo honek garatutako proposamena izan zen. Herriak ez du ordezkari edo mandataririk behar. Herriak bere erabakiak zuzenki har ditzazke, herriak izan behar baitu agintea.


Bizikidetza ekonomiko, politiko edo kulturala adosteko herritarren artean hitzarmenak adostu behar dira , itun edo akordio popularrak adostu daitezke.


Hitzarmen hauek jende harruntak adostuko ditu. Herri xehe eta apala da bere beharrak eta premiak, politikan, ekonomian, kulturan edo haisialdian ezagutzen dituena. Herriaren borondatea, herriak ezagutzen du eta ez beste inork.. Horregatik, badago zeregina gizartearen hitza bermatu eta gizarte egitura zapaltzaileak demokratizatzeko (sistema politikoa, sistema ekonomikoa)


Rosseauren ideiek ohiartzun handia izan zuten ilustrazioaren aldarrikapen demokratikoetan eta baita Kant eta Marxen pentsamenduan.


GIZARTE HITZARMENA

Ekimen demokratikoa


Herri boterea:Herri borondatea:Gizarte justizia:

* Gizarte harremanak Gizarte zibila, gizarteHiritar guztien

adostu (kontsentsuak)antolaketaren arduradun,eskubidea,

  • Askatasunaprotagonista.etorkizun oparoa

  • Berdintasuna (justizia)edukitzeko.

  • Anaikidetasuna

KARL MARX (Ekonomia gizartearen ispilu)


  1. Filosofiaren zeregin praktikoa: Praxia

Historian zehar filosofiak errealitatea nolakoa den deskribatu badu ere, errealitate hori aldatzeko, modifikatzeko ez da kapaza izan. Filosofia ez dadila jakintza teoriko edo abstraktu bat izan. Filosofiak praktikoa izan behar du, eraldatzailea, iraultzailea.


Marxentzat errealitatea eraldatzeko baliabide indartsu batean bihurtu beharko genuke filosofia. Filosofia gizartean txertatu beharra dago. Gizakiek sufritzen duten zapalkuntza txertatu beharko genukeen moduan.


Gizakia ez da arrazoimenezkoa soilik. Gizon eta emakumeak aktiboak dira, sortzaileak, borrokalariak, ameslariak, baina, oinak errealitatean sustraiturik. Gizakia praktikoa delako filosofiak praktikoa izan beharko luke. Praktikarik gabeko teoria filosofikoa antzua da, alferrikakoa. Horregatik, gizartearen analisi zientifikoak eraldaketa praktikora eraman behar gaitu. Badaho zer aldatu:

  • Ekoizpen sistema, lan-harremanak, lan baldintzak, aberastasunaren banaketa...

FILOSOFIA:    Teoria +Praktika

  • Analisia- Eraginkortasuna

  • Hausnarketa- Alternatiba

  • Konzientzia- Ekimena

Azkenfinean, filosofiak sekulako lan garrantzitsua burutu dezake langileriaren kontzientziak esnatu eta ekoizpen harremanak (egitura ekonomikoa) sakonetik aldatzeko.


B. Ekonomia kapitalistaren analisia


* Ekoizpenerako baliabideak:

  • Fabrika (tokia)

  • Erramientak / makinak (Materiala)

  • Materiala ( eraldatzeko dena, bitartekoa)

  • Lan indarra ( langileak)

Jabea → BURGESIA


* Bere lan indarra saltzen duen SOLDAAPEKO LANGILEA

  • Lan tresna

  • Natura beste baten onurarako lantzen du

Alineatuta ↵


ProduktuakEkoizpenBalio

merkatuan duen    =baliabideen+gehigarria

balioakostuaPLUSBALIOA


Burgesiaretzako irabazia.


Gizartea 2 klaseetan banatzen da:

  • Burgesi kapitalista: Kapitala akumulatuz aberastuz doa.

  • Alinazio egoeran aurkitzen den soldatapeko langileria (proletargoa)

Gizartea nolakoa den aztertu nahian bagabiltza, ekonomian harreta berezia ipini beharko dugu. Kapitalismoak bere garapen industriala, irabazi ekonomikoak sortu eta haiek bakarrik akumulatzeko sistema garatu du. Langileak duen gauza bakarra lan egiteko duen gaitasuna da. Jabe kapitalistak, langileari lan kapazitatea erosten dio, eta trukerako objetu batean bihurtzen du langilea. Kapitalismoa definizioz deshumanizatzen gaituen sistema bat da. Langilea saldu eta erosten den objetu batean bihurtu dugulako (Alinazioa -- Zapalkuntza).


Klase kontzientzia ezinbestekoa da langileak bere eskubideak borrokatzeko. Langile kontzientziari esker zapaltzaile kapitalistei antolaketa ekonomikoaren gidaritza kentzeko aukera sor daiteke. Ekonomia da gizartearen oinarri. Ekonomia aldatzen ez dugun bitartean, hau da, langilea aberastasunaren banatzailean bihurtzen ez den bitartean, injustizia sozialak bere honetan mantenduko dira.


Ekonomia aldatuz (Ekoizpena sistemaren oinarrian langileak jarriz = klase borroka) --                Gizartearen azpi egitura  

Gizartea aldatuko genuke (sistema politikoa, juridikoa, hezitzailea, kulturala) -- Gizartearen goi-egitura.


Marxek ikusita herrialde industrializatuetan iraultza sozialista ez zetorrela, kapitalismoak merezitako ondamendia jasoko zuela aurreikusi zuen. Baina, izugarrizko prezio garestian: Hmanitatearen suntsiketa.


Kapitalismoa:

  • Suntsitzailea

  • Basatia

  • Inhumanoa

  • Zapaltzailea

B. Alternatiba sozialista

Kapitalismoa gizarte injustiziaren eragile ase ezina bada, langileriak iraultzailearen bitartez ekonomiaren eraldaketa demokratikoari ekin beharko lioke: Sozialismoa.


  1. Fase kapitalista: Oligarkia burgesaren zapalkuntza. Elite aberatsak botere ekonomikoa kontrolatzen du.

  2. Iraultza komunista: Langileriak ekoizpen sistema eskuratu eta aberastasunak banatuko ditu.

  3. Sozialismoa (*Anarkismoa): Gizarte berdintasun eta solidaritatean oinarritzen diren gizarte harremanak. Klase sozialen desagerketa.

SCHOPENHAUER (Nihilismo sendaezina)


Nihilismoa → Mendebaldeko zibilizazio krsitau burgesaren porrota salatzen duen karrasia.

  1. Europako zutabe ideologikoen gezurra, fartsa, engainua salatzen duen filosofia (sistemaren aurkakoa)

  2. Existentziaren sentidu eza: Bizitzan trajedia, mina, sufrimendua, samina… nagusitzen dira. Sufrimenduzko zapalkuntzek ez dute sentidurik.

  3. Uko egitearen etika: Itxaropen faltxuak saldu dizkigutenez: Iraultzailea izan. Sistemaren helburuak ez daitezela zure helburuak izan. Ez desiatu ez borrokatu.

Zutik mantentzeko euskarriak bilatu ( pertsonengan)


UNAMUNO (Arrazoiketa eta sentikeraren paradoxak)


  • Bilbo 1864- Salamanca 1937

  • Filosofia eta letrak Madrilen ikasi zituen.

  • Euskararen katedrarako aurkeztu zen Bizkaiko Foru Aldundian.

  • Salamancako unibertsitateak filologi katedra eskaini zion.

  • Aktibista kontraesankorra, paradoxikoa, probokatzailea: Estatuaren aldetik izunak, debekuak, espetxeratze aginduak jaso zituen (Primo de Rivera diktadorearen aurkako pentsalari nagusia).

  • Monarkia, eliza katolikoa, ejerzitoa, politikari ustelk, oligarkia kapitalista gogor salatu zituen.

  • “Bizitzaren trajedi sentimendua”

Entradas relacionadas: