Filosofiaren Oinarriak: Kontzeptuak, Historia eta Adarrak
Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak
- Mitoa: Jainko-jainkosen edo heroien ekintzetan oinarritutako alegiazko kontakizun bat.
- Magia: Galderak fedea baliatuz erantzuteari deritzo.
- Transzendentearen eta immanentearen desberdintasuna: Immanentea dena mundu honetan dagoena da; transzendentea, berriz, beste mundu bati dagokiona.
Filosofiaren Sorrera eta Helburua
Filosofia Grezian, Txinan eta Indian sortu zen (K.a. VI. mendean). Bere helburua sortzen zaizkigun galdera nagusiei errotiko erantzunak ematen saiatzea da, arrazoimena erabiliz.
Zientziaren eta Filosofiaren Erlazioa
Esperimentuak eginez erantzun ezin daitezkeen galderei erantzuna ematen saiatzen da filosofia. Filosofia lagungarria izan daiteke jaso ditugun ideiak zalantzan jartzeko eta gure iritziak kritikaren bidez lantzeko.
Filosofiaren Adar Nagusiak
- Metafisika: Errealitatearekin lotutako auzi filosofikoak eta propietateak aztertzen ditu.
- Gnoseologia: Ezagutzaz arduratzen den filosofia adarra da.
- Antropologia:
- Antropologia filosofikoa: Gizakiari buruzko gaiei heltzen die, baina egiten dituen galdera motei ezin zaie zientifikoki erantzun.
- Antropologia kulturala: Zientzia bat da, behaketa eta azterketa enpirikoan oinarritzen baita.
- Estetika: Edertasuna eta artea aztertzen ditu.
- Logika: Hitzez adierazitako arrazoibideez arduratzen da; haien egitura, forma eta zuzentasuna aztertzen ditu.
- Epistemologia: Ezagutzaren jatorriaz, baliozkotasunaz eta mugez hausnartzen du.
- Etika: Kode moralak, arauen oinarria eta unibertsaltasuna ditu aztergai.
- Politika: Komunitatearekin lotutako giza alderdiez, botereaz eta gobernu moduez arduratzen da.
Filosofiaren Historia eta Bilakaera
Antzinaroko filosofoak: Platon eta Aristoteles nabarmentzen dira.
Eskolastika: Kristautasunaren hastapenetan, haren aurkako erasoei aurre egitearren kristau-fedea defendatzeaz arduratu zen filosofia da. Dogma sinesten dena da (erlijioa).
Filosofia modernoa: Azalpen filosofikoen oinarri zientifikoa du ezaugarri nagusi. Etimologikoki, Philo (adiskidetasuna, maitasuna) + Sophia (jakinduria) hitzetatik dator.
Mitoaren eta Magiaren Ezaugarriak
Mitoa
- Antropomorfikoa: Fenomeno naturalei (gaixotasunak, sumindurak...) giza jokabide emozionala aitortzen zaie.
- Animista: Naturan espiritu ugari bizi da, eta adimena, sentimenduak eta asmoak dituzte.
- Indeterminista: Naturan gertatzen dena arbitrarioki gertatzen da; ez da lege sistema irregular eta inpertsonal baten arabera gertatzen.
- Bideratzailea: Mitoak gizakioi nola jokatu behar dugun jakiteko jarraibideak, errituak, debekuak eta tabuak ezartzen dizkigu.
- Pentsaera akritikoa: Mitoa jainko-jainkosek agertu digutela uste denez, gizakiok onartu beste aukerarik ez dugu.
Magia
- Menderakuntzakoa eta errituala: Gizartean pribilegioduna den kasta baten bidez, fenomeno horiek iragartzeko eta mendean hartzeko prozedurak dira.
- Pribatua eta dogmatikoa: Kasta horren jakintza sekretua da, ez publikoa. Taldekideen artean bakarrik transmititzen da eta ezin da zalantzan jarri.
Azalpen Arrazionala: Arrazoimena eta Zentzumenak
Arrazoimenak bi alderdi ditu:
- Arrazoimen teorikoa: Errealitatea ezagutzeko aukera ematen digu.
- Arrazoimen praktikoa: Eskemen bidez jokatzeko aukera ematen digu.
Bi jakintza-iturri erabiltzen ditu: zentzumenezko ezagutza eta arrazoimena. Arrazoimena erabiliz, filosofia lehen mitoen bitartez azaltzen zena argitzen saiatu zen. Gure ekintzetan zenbait arrazoimen-maila bereizten dira: asmoa, egokitzeko ahalmena, arrazoitzeko ahalmena, etorkizuna aurreikusteko ahalmena eta zentzumenezko ezagutza.
Jakintza Motak eta Haien Ezaugarriak
Jakintza Filosofikoaren Ezaugarriak
- Gogoetatsua: Egia ezagutzea bilatzen du, giza auziei konponbidea aurkitzeko.
- Irekia: Prozesu irekiak bilatzen ditu, ez behin betiko egiak.
- Arrazionala: Mitotik eta erlijiotik bereizten da.
- Globala: Bateratzailea edo bateratua da.
- Errotikoa: Auzi zailen funtsa eta erroa aurkitu nahi du.
- Praktikoa: Gizakiaren ekintzak bideratzen saiatzen da.
- Sistematikoa: Errealitatearen eta giza esperientziaren eremuak ordenatzen saiatzen da.
- Kritikoa: Dogmatismoak eta automatikoki onartutako sinesmenak baztertzen ditu.
Jakintza Moten Konparaketa
- Jakintza arrunta edo zentzu ona: Gizaki orok dugu; konformista, akritikoa eta aurreiritziz betea izan oite da.
- Jakintza zientifikoa: Gauzen berehalako kausak ikertzen ditu. Deskribatzailea, partziala, esperimentala, subjektuartekoa eta kritikoa da.
- Jakintza filosofikoa: Errealitatearen lehen printzipioetara edo azken kausetara iristea du helburu. Platonek zioen bezala, filosofoa aldaezina den hori aztertzen duena da.
Filosofiaren Aldiak Antzinaroan
- Aldi kosmologikoa (Naturaren filosofia): Naturaren printzipio osagarria aurkitu nahi zuten (Tales, Heraklito, Parmenides presokratikoak).
- Aldi antropologikoa (Gizakiaren filosofia): Hitzaren bidez konbentzitzea eta gizakia aztertzea (Sokrates).
- Sistema handien aldia (Aldi epistemiko-ontologikoa): Izatea, ezagutza, kosmologia, etika eta politika (Platon idealista eta Aristoteles errealista).
- Aldi helenistikoa (Filosofia etikoa): Epikureismoa eta estoizismoa; gizakiaren barne-aldea eta zoriontasuna.
- Erlijiozko aldia (Neoplatonismoa): Entitate mistiko handia eta salbaziorako irrika (Plotino).