Zelula-zatiketa: mitosia eta meiosia, faseak eta ardatz akromatikoa
Resumen
Dokumentuak zelula-zatiketaren bi mota azaltzen ditu: mitosia, zelula somatikoetan gertatzen dena, eta meiosia, sexu-zelulak sortzen dituena. Mitosiaren lau faseak (profasea, metafasea, anafasea eta telofasea) eta animalia- eta landare-zelulen zitozinesi desberdina deskribatzen dira. Meiosian bi zatiketa meiotikoak eta gaingurutzaketaren garrantzia ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Mitosian, zelula somatikoetan, zelula diploide batetik bi zelula alaba diploide sortzen dira.
- Animalia-zelulen profasean, zentriolo parek polo bakoitzera joaten dira eta ardatz akromatikoa sortzen dute.
- Metafasean, kromosomak zelularen ekuatore-plakan kokatzen dira, eta anafasean kromatida ahizpak bereizten dira.
- Animalia-zeluletan estugune bat sortzen da zitozinesian; landare-zeluletan, zelula-paretak fragmoplastoa sortzen du.
- Meiosian, zelula diploide batetik lau zelula haploide sortzen dira, genetikoki desberdinak.
- Gaingurutzaketan DNA zatiak trukatzen dira, eta horrek birkonbinazio genetikoa eragiten du.
ZELULA MITOSIZ ZATITZEA:
Zelula somatiko guztietan, sexu-zeluletan izan ezik.
PROFASEA: Nukleoloa eta zelularen mintza desagertu egiten dira, eta kromosomak zitoplasman barreiatuta geratzen dira. Animalia-zelulen profasean, zentriolo pare bakoitza zelularen polo batera joaten da; bien artean ardatz akromatikoa sortzen da, hots, proteina, mikrotubulu multzo bat.
METAFASEA: kromosoma homologoak (bat aitarengandik dator, eta, bestea, amarengandik) zelularen erdian kokatzen dira, eta ekuatore-plaka eratzen dute. Kromosoma bakoitza bi kromatida ahizpez eratuta dago; kromatida horiek berdin-berdinak dira, eta zentromeroan elkartzen dira. Aedatz akromatikoaren zuntzak zentromero horren bidez lotzen zaizkio kromosomari.
ANAFASEAKromosoma bakoitzeko bi kromatida ahizpak bereizi egiten dira. Haietako bakoitza zelularen polo batera joaten da, ardatz akromatikoaren harizpien eraginez, zeinak gero eta laburragoak baitira.
TELOFASEA: kromatida bakoitza dogokion polora iristen denean, deskondentsatu egiten da, eta kromatina berria eratzen da. Nukleoloa agertzen da berriz, eta zelularen mintza sortzen hasten da.
Nukleoaren zatiketa amaitzen denean, zitoplasmaren zatiketa (zitozinesia) gertatzen da, animalia- eta landare- zeluletan desberdina dena.
Animalia-zeluletan, estugune bat sortzen da zelularen ekuatorean, eta horrek bitan banatzen du zelula ama.
Landare-zeluletan, zelularen paretak estugune hori sortzea eragotzen du. Bereizte-trenkada sortzen da, fragmoplasto deritzo.
ZELULA MEIOSIZ ZATITZEA:
Meiosia zatiketa murriztaile mota bat da, sexu-zeluletan baino gertatzen ez dena
Zelula diploide (2n) batetik lau zelula alaba haploide (n) sortzen dira, elkarren artean genetikoki desberdinak eta zelula gurasoarekiko ere desberdinak. Zelula horiek izango dira sexu bidez, ugaltzen diren organismoen gametoak.
Meiosian lehenengo zatiketa meiotikoa eta bigarren zatiketa meiotikoa gertatzen dira bata bestearen segidan, eta mitosiaren fase berak dituzte.
I PROFASEA: Kromosoma homologoak elkartu egiten dira eta DNA zatiak trukatzen dituzte; prozesu horri gaingurutzaketa deritzo. Turukearen ondorioz, birkonbinazio genetikoa gertatzen da, eta horrek bermatzen du zelula alabak genetikoki desberdinak izango direla zelula gurasoarekiko.
I METAFASEA: Kromosoma homologoak bikoteka jartzen dira zelularen ekuatorean, eta ardatz akromatikoaren zuntzak haietako bakoitzari lotzen zaizkio.
I ANAFASEA: Kromosoma homologo birkonbinatuak bereizi egiten dira; haietako bakoitza ardatzaren harizpiek eramaten dute, eta zelularen polo batera joaten da.
I TELOFASEA: Lehenengo zatiketa meiotikoaren emaitza DNA bikoiztua duten bi zelula haploide dira. Zitozinesi-prozesua mitosiaren antzekoa da.
II PROFASEA: DNA bikoizten ez den interfase labur baten ostean, ardatz akromatikoa sortzen da berriz.
II METAFASEA:
Kromosomak zelula bakoitzean ekuatore-plakan kokatzen dira.II ANAFASEA: Kromosoma bakoitzaren kromatidak bereizi egiten dira, eta haietako bakoitza zelularen polo batera joaten da.
II TELOFASEA: eta azken zitozinesia. Bigarren zatiketa meiotikoaren amaieran, material genetikoaren kopia bakarra duten lau zelula haploide lortzen dira.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zer da ardatz akromatikoa?
Ardatz akromatikoa mikrotubulu multzo bat da, proteinaz osatua. Animalia-zelulen profasean sortzen da, zentriolo parekin batera, eta kromosomak banatzeko funtzioa du.
Zein da mitosiaren eta meiosiaren arteko desberdintasun nagusia?
Mitosian zelula somatikoak zatitzen dira eta bi zelula diploide sortzen dira. Meiosian, berriz, sexu-zelulak sortzen dira eta lau zelula haploide lortzen dira.
Zer da gaingurutzaketa?
Gaingurutzaketa meiosiaren I profasean gertatzen da: kromosoma homologoek DNA zatiak trukatzen dituzte, eta horrek birkonbinazio genetikoa ekartzen du.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.