Zinemaren historia: sorreratik gaur egunera
Zine mutua: lehen urratsak (1895)
1895ean, Lumière anaiek "Langileak lantegitik ateratzen" filma egin zuten. Edisonek kinetoskopioa pantailaratu zuen eta kamerak eta lan-tresnak sortu zituen. Georges Méliès-ek, zinema baliatu zuen bere ikuskizuna herriz herri eraman ahal izateko.
Zinematografiaren sorrera
Amerikarrak izan ziren zinean ikuskizun-gaitasun berria ikusi zuten lehenengoak. Europarrek, ordea, zinematografoa antzerki-lanaren luzapen moduan erabili zuten. Ingalaterran, dokumentalen alde egin zuen.
Zine mutuaren garaia
Lehenengo zine-aretoak eraiki ziren, telesailak eta luzemetrajeak lantzen hasi ziren eta filmaketa bertan argi artifiziala erabiltzen hasi zen. I. Mundu Gerrak europear zinemaren gainbehera ekarri zuen. Bitartean, zinema amerikarra aurrera egiten jarraitu zuen eta Hollywood sortu zen.
Gerraren amaieran, europear zinemak amerikar boterearen aurre egin nahi izan zion. Alemaniar espresionismoa goraipatzekoa da. Amerikan, superprodukzio itzelak lantzen ziren eta Walt Disney-ren eskutik animazioa etorri zen.
Zine soinudunaren eta kolorearen etorrera
1929an, The Jazz Singer filma, Alan Crosland-en eskutik, historiako lehen filme soinduduna izan zen. Zinemak antzerkia, zirku-motako ikuskizunak eta bestelako ikuskizunak gainditu zituen, eszenatokiak berandu baino lehen desagertu ziren.
Zine berriak gai sozialak eta konpromiso politikoa hartuko ditu oinarritzat. Ameriketan, ihesbide-filmeen alde egin zuen, filme musikalak eta komediak landuz. Genero beltzak ere gorakada handia izan zuen. 1935ean, La feria de las vanidades filmak kolorearen garaia zabaldu zuen.
II. Mundu Gerra eta gerraostea
Zinea propagandako baliabide boteretsu bihurtu zen. II. Mundu Gerraren hasieratik, denak gerra-ahaleginaren esanetara jarri ziren, bakoitzak bere alderdia lotsarik gabe goraipatuz.
Gerraostean, zinemak ondorio izugarriak islatuko ditu; neorrealismoa goitik behera hondatutako Italian sortu zen. EEBB-n, gerra hotzak eta makartismoak zuzendari askoren lana moztu zuten eta emigratzera bultzatu zituzten.
Urrezko aroa eta 70eko hamarkada arte
EEBB-n filme musikal handien sorrera etorri zen. 50eko hamarkadarekin zinemaren berrikuntza etorriko da. 60ko hamarkadatik aurrera, Free Cinema ingelesa eta alemaniar zine berria sortu ziren. Hirugarren Munduko zinematografiak agertu ziren eta herri sobietarretan ere garrantzia hartu zuen. Bide beretik eta indartsuago, telebistak etorri zen, zine-krisialdia ekarriz.
Zinea gaur egun
50eko hamarkadatik aurrera, telebistak garrantzia hartu zuen. Filmak etxean bertan ikusteko aukerak egon ziren eta zinema etxeko ikuskizun bihurtu zen. Bestetik, sobietar indarren gainbehera etorri zen eta EEBB-k mundu mailako nagusitasuna hartu zuen, bere ereduak zabaltzeko aukera izanez.
80ko hamarkadan, ehundaka aretoak itxi ziren Espainiako Estatuan. 90eko hamarkadan zinemak berritzea izan zuen. Zine komertzialak ikusleak erakartzeko ahalegin bereziak egin zituen. Superprodukzioak eta musikalak desagertu ziren. Efektu digitalen etorrerak aukerak areagotu zituen. Gaur egun, zinea egiteak ekarritako ahalegin ekonomikoak nazio mailako zinematografien itxiera ekarri du. Hollywood da mundu mailan nagusi.