Michelangeloren Azken Epaiketa: azterketa formala eta historikoa
Resumen
Testuak Michelangelo Buonarrotiren Azken Epaiketa freskoa aztertzen du Kapera Sixtinoan: teknika, argia, konposizio mailakatua eta fitxa teknikoa. Gainera, Errenazimenduko eta Manierismoaren ezaugarriak, artistaren helburua eta lanaren aurrekari eta eragina azaltzen ditu. Ikasleak obra hau modu sistematikoan ulertzen ikasiko du.
Puntos clave
- Azken Epaiketa horma gaineko freskoa da, Kapera Sixtinoko absidean, 1534-1540 artean pintatua Klemente VII.ak eta Paulo III.ak aginduta.
- Konposizioa mailakatua da: irudia zerua (erdi goikoa) eta lurra (erdi behekoa) bitan zatitzen da, eta bi alde horiek berriro bitan banatzen dira.
- Argia giroko argia da, difusoa, eta bolumena eta sakonera adierazteko erabiltzen da, gorputzen balio plastikoak markatuz.
- Errenazimenduko ezaugarriak: gizakia protagonista da, anatomia errealistaz eta monumentalitatez lantzen da, eta perspektiba erabiltzen da.
- Manierismoaren zantzuak: 'terribilità' izeneko desoreka psikologikoa, muturreko mugimendua, perspektiba eza eta proportzio klasikoen ez-errespetua.
- Michelangelok freskoa ia laguntzailerik gabe egin zuen, 6 urte inguru behar izan zituela.
Dimentsio handiko artelan baten argazkia dugu. Bertan, mailatan antolaturiko giza talde asko ikusten ditugu: lurretik sortzen, itsaso edo aintzira baten gainean, airean, hodeien gainean... Erditik gora, zurrunbilo-nitxo baten barruan, jainko klasiko baten antza duen pertsonaia nagusia dago.
Azterketa Formale
Teknika
Horma gaineko freskoa da. Horma horretarako prestatu eta jarraian, egun bateko jardueran garatzen den freskoa.
Egitura eta Materia
Pintzelkadak ikusgai daude hainbat lekutan, eta batzuetan pintzelaren makilaz egindako marrak ere bai. Materia, hala ere, ez da azaletik ateratzen; hau da, pintzelkadak ez ziren oso oretsuak, eta bukalana leuna da.
Argia
Giroko argia da, difusoa, inon kontzentratzen ez dena. Ez da argi naturala, eta horregatik iturri desberdinetatik dator, beheko aldea ilunago utzita. Michelangelok argia erabili zuen bolumena eta sakonera adierazteko; argilunaren bidez gorputzen balio plastikoak oso ongi markatuak gelditzen dira.
Konposizioa eta Egitura Mailakatua
Konposizioa sinplea da –kontuan hartuz irudiaren tamaina behintzat–; azaltzen diren pertsonaia guztiak mailatan ordenatzen ditu:
- Lehenengo mailaketan irudia bitan zatitzen da:
- a. Erditik gora: Zerua, Jainkoaren eremua.
- b. Erditik behera: Lurra, gizakiaren eremua.
- Bi alde hauetako bakoitza, berriz ere, bitan banatzen da:
- a. Goikoaren (Zerua) bi mailak:
- Kristo eta ingurukoak (Ama...) eta horren gainean,
- Aingeruak pasioaren sinboloak daramatzatela.
- b. Behekoaren (Lurra) bi mailak:
- Aireko figurak epaitzera doazenak, eta aingeruak.
- Lurrean hildakoak, hilobiratzea doazenak edo berpizten ari direnak.
- a. Goikoaren (Zerua) bi mailak:
Nahiz eta konposizioa oso ordenatua izan, mugimendu handiko eszena da.
Fitxa Teknikoa
| Izena | Azken Epaiketa |
| Pintorea | Michelangelo (Florentzia 1475 - Erroma 1564) |
| Urtea | 1534-1540 |
| Lekua | Kapera Sixtinoko Absidea (Vatikanoa) |
| Estiloa | Errenazimendua, zenbait zantzu manieristarekin. |
| Bezeroa | Klemente VII.a eta Paulo III.a Aita Santuek aginduta. |
| Gaia | Azken Epaiketa, San Joan Ebanjelioaren Apokalipsi liburutik hartutako deskribapena jarraituz. |
Iruzkina eta Analisi Historikoa
(Rafaelen Atenaseko eskolako testuingurua erabili ere hemen)
Michelangelo dugu Italiako Errenazimenduko artistarik gorena, dudarik gabe. Horretaz aparte, oso interesgarria zaigu beragan tradizio edo ikuspuntu oso desberdinak biltzen direlako: XV.-XVI. mendeak (Quattrocento-Cinquecento), Errenazimendua-Manierismoa, pintura-eskultura-arkitektura, artista-arte teoria...
Kapera Sixtinoan egindako bigarren artelan goren honetan Errenazimenduko pinturaren ezaugarriak argi ikusten dira, eta honela laburbilduko ditugu:
Errenazimenduko Ezaugarriak
- Argiaren trataera: giroko argia, bolumenaren irudikapenean laguntzen du.
- Eskortzoak eta anatomiak oso modu errealistaz eginda daude.
- Gizakia protagonista da, jainkoen parean jartzen du.
- Monumentalitatez lantzen du anatomia.
- Adierazteko aukeratutako unea ere berezia da, heroismoz betea.
- (Oso garrantzitsua Errenazimenduan eta Michelangeloren Azken Epaiketan erabiltzen ez den elementua: perspektiba dugu).
Manierismoaren Zantzuak
Aurrean aipatu dugunez, fresko honetan zenbait zantzu manierista ere ikusten ditugu:
- Desoreka psikologikoa, “terribilità” izenez ezaguna.
- Muturreko mugimendua irudikatutako figuren artean.
- Espazioa ez da oso sinesgarria, ez du sakonerarik: perspektiba eza.
- Figuren tamaina ere ez da distantziaren arabera aldatzen.
- Gorputzetan ez dira proportzio klasikoak errespetatzen.
Helburua eta Adierazpen Indarra
Michelangelok erabilitako bideak helburu baten zerbitzuan daude: adierazpena indartzearena. Artistak une ikaragarriaren haraindikotasuna transmititu nahi du; Justizia absolutuaren unea ailegatu da, eta bakoitzak –berdin dio zein garaietan bizi izan den– orain arte egin duenaz Jainkoaren aurrean kontu eman behar du. Horregatik aukeratu ditu muturreko jarrerak eta espresioak: “Denboraren hasieratik izandako guztiok bilduko gara une horretan”.
Lana, Aurrekariak eta Eragina
Michelangelok freskoa berak bakarrik egin zuen, ia laguntzailerik gabe; horregatik eman zituen 6 urte hori bukatzen. Artista eta Jainkoaren arteko kontua zela iruditzen zitzaion, Michelangelok berak egin beharreko lana alegia.
Aurrekariak: zaila da maisulana dugun honetan aurrekariak bilatzea, hain da berezia. Konposizioan Signorellik egindako freskoak kontuan hartu zituen, eta, agian, Boschek egindako zenbait lan ere bai.
Michelangeloren eragina handia izan da pintore belaunaldi askotan; hala ere, arte kritikan ez da Azken Epaiketa artelan honentzako jarraitzaile zuzenik aipatzen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non pintatu zen Michelangeloren Azken Epaiketa?
1534 eta 1540 artean pintatu zen Kapera Sixtinoko absidean, Vatikanoan. Klemente VII.ak eta Paulo III.ak agindu zuten.
Zein estilo artistikori dagokio Azken Epaiketa?
Errenazimenduari dagokio, nahiz eta zenbait zantzu manieristak ere baditu, esaterako desoreka psikologikoa eta perspektiba eza.
Nola antolatzen da Azken Epaiketaren konposizioa?
Mailakatua da: lehenik zerua eta lurra bereizten dira, eta gero bi alde horiek berriro bitan banatzen dira, pertsonaia guztiak ordenatuz.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.